Grebek ere hezten dute
Bada nerabe bat gurean, lagunekin lehen grebak eta manifestazioak bizitzen hasi dena. Txantxangorri batek bezala esnatuko digu halakotan etxea, udaberriko goiz eder batez, okasiorako janzten den bitartean: nola joango diren Donostiara, nondik nora izango ote den manifa, polizia etortzen bada zer, ondorengo plana… Mobilizazio hauen inguruan gurasoengandik askotan jasotzen duten mezua negatiboa da: “Hori dena politika da” Horretan ados, gure eguneroko bizitzako dena da...
Read MoreLehen negutik
Lehen negua suzko froga izaten ari da ezarri ditugun “anormaltasun berriaren” zimenduentzat. Artikulu hau ez doa PCR, txerto dosi eta positibo kopuruak bezalako gauza kontagarriez, nahiz eta badiren Euskal Herriko pandemiaren kudeatzaile denek batera dimititzeko modukoak. Hasieratik ohartarazi dute gizarteko sektoreek: osasuna dela landu beharreko baratzea eta ez gaixotasun bat borrokatu beharreko gudu-zelai; osasuna zerbait integrala dela eta ez zehazki birus mota bat ez izatea;...
Read MoreHerritarroi Tabakaleran zerbitzatu ziguten pintxo beroa: turismoarekin zer datorkigun dastatzeko, mokadu bakarrean
Iñaki Gil de San Vicentek hitzaldi oso argigarria eman zuen maiatzaren 24n Donostian, Bizitza Da Handienak zabaldutako Herritarron Etxean (Idiakez kaleko 6 zenbakian, zortzi solairuko eraikina). Borrokagaraiada webgunean du bildua hitzaldiaren mamia, “Espazio-denbora militarizatua eta klase borroka. Donostia adibide” artikuluan. Hitzaldiaren teoria praktikan eta hezur-haragitan gorpuztuta bizi izan genuen pare bat ordu geroago Tabakaleran: bertan zuten luntxa Munduko Turismoaren...
Read MoreAskeguneaz solasaldia: elkartasunaren indarra
2013ko apirilean egin zen Donostiako Askegunea, eta bertan atxilotu zituzten Egoi Alberdi, Aitor Olaizola, Oier Lorente eta Ekaitz Iberok hitzaldia eskaini zuten maiatzaren 21ean Gipuzkoa Plazan, Bizitza Da Handiena borroka astearen barruan. Eleak-Libre mugimenduak antolatu zuen eta Maite Bidarte, Herri Harresiez informatzen trebatutako Info7-ko kazetaria izan zen aurkezle. Hona hemen, solasaldian nabarmendu zituzten hainbat ideia: Askegunearen hastapenez galdetu zien Bidartek, eta lauen artean...
Read MoreErrepresaliatu politikoak V. Familia zigortzeko tresna bihurtzen dutenean
Maiatzaren 1eko Festaren baitan, apirilaren 28an Zurichen mahai-ingurua egin zuten Nekane Txapartegi, Kolonbiako Paola Salgado Piedraita eta Euskal Herriko Bilgune Feministako Ainara Lasa eta Amaia Zufiak. Publikotik galdera hau jalgi zuten: Estatuak amen aurka erabiltzen duen errepresioan, zein da errepresioaren jomuga; ama edo alaba? Zein da errepresio horren helburua? Nekane Txapartegik kolpean erantzun zion: Bientzat. Gure ume eta familiarrak erabiltzen dituzte, emakumeok hautsi gaitezen,...
Read MoreErrepresaliatu politikoak IV. “Ez badago emakumeentzat bakerik ez dago benetako bakerik”
Nekane Txapartegik puntu hau jarri zien Kolonbiako Paola Salgado Piedraitari eta Euskal Herriko Bilgune Feministako Ainara Lasa eta Amaia Zufiari, Maiatzaren 1eko Festaren baitan apirilaren 28an Zurichen egin zuten mahai-inguruan: Une honetan gatazkaren konponbiderako prozesuak ematen ari dira Euskal Herrian eta Kolonbian. Zer ekarpen egin ahal die feminismoak prozesu hauei? Amaia Zufia: Ekarpen feministetako bat da gatazka politikoetan emakumeen errealitatea ikusgarri egitea. Azken urteetan...
Read MoreErrepresaliatu politikoak III. “Borroka da nire terapia” eta osatze feminista
Maiatzaren 1eko Festaren baitan, apirilaren 28an Zurichen mahai-ingurua egin zuten Nekane Txapartegi, Kolonbiako Paola Salgado Piedraita eta Euskal Herriko Bilgune Feministako Ainara Lasa eta Amaia Zufiak. Publikotik galdera hau jalgi zuten: Nola eraman duzue alde psikologikoa kartzelan, jasan duzuen indarkeriarekin? Nekane Txapartegiren erantzuna: Borroka da nire terapia, batzuetan motxila hori, trauma, beteagoa doa beste batzuetan baino. Baina badira bi aukera: Aurrera egin edo bidean geratu....
Read MoreARGAZKI GALERIA: Suitzako M-1 manifestazio nagusia, Zurichen
Nekane Txapartegiren hitzaldiaren une batzuk, bideo laburretan ikus-entzun ditzakegu...
Read MoreNekane Txapartegik munduko preso politiko guztien askatasuna eskatu du Suitzako M1eko ekitaldi nagusian
https://blogak.argia.eus/estitxu-eizagirre/wp-content/uploads/sites/12/2018/05/VID_20180501_123802.mp4 Suitzako Maiatzaren 1eko Komiteak antolatuta, manifestazio jendetsua egin dute Zuricheko kaleetan. Borroka bakoitzak bere lemak, pankartak eta mobilizazio irudimentsuak atera ditu kalera. Aurtengo gai ardatza “Preso Politikoak: Askatasuna” izan da eta manifestazio amaierako ekitaldian, Nekane Txapartegik hartu du hitza. Goiko bideoan ikus dezakegu Txapartegiren hitzaldiaren...
Read MoreErrepresaliatu Politikoak II. “Hezur-haragizko feminismoak bizitza salbatu zidan”
Nekane Txapartegik puntu hau jarri zien Kolonbiako Paola Salgado Piedraitari eta Euskal Herriko Bilgune Feministako Ainara Lasa eta Amaia Zufiari, Maiatzaren 1eko Festaren baitan apirilaren 28an Zurichen egin zuten mahai-inguruan: Zer erreminta ematen dizkigu feminismoak errepresaliatuak garen emakume borrokalarioi? Paola Salgadoren erantzuna: Kartzela, errepresio judiziala eta erbestea bizi izan ditut eta nire bizipenetatik erantzuten saiatuko naiz. Hezur-haragizko feminismoak kartzelatik...
Read More
Iruzkin berriak