EAJren Masterra: Nola bilakatu astebetean ez-gaitu bat aditu produktu finantzarioetan?
Cristina Cifuentesen masterra bolo-bolo dabil Espainiako Estatuko eta Hego Euskal Herriko hedabideetan. Gainera, dimititzear da Madrilgo agintaria. Kasuak ematen du EAJ-ko Carlos Ormazabalekin gertatutako afera batekin konparatzeko aukerarik. Ormazabalek astebetean lortu zuen gipuzkoarren izenean 35 urtetarako zor erraldoia bankuekin sinatzeko gaitasuna. Bost puntutan azalduko dugu jarraian. 1.-Cifuentesek ikasturte batean masterra, Ormazabalek aste bakarrean 2011-2012 ikasturterako...
Read MoreKontu ilunak GHKn: Ezkutatutako informazioa eta hatzaz hautatutako lanpostuak
Ainhoa Intxaurrandietak iragan azaroaren 29an Zizurkilen eman zuen hitzaldian azaldu zituen GHKren lehendakari-orde zela sumatu zituzten irregulartasunak. Aurreko artikuluetan dituzu banaka azalduak desagertutako ordenagailuaren afera eta ordenagailu hartan aurkitutako dokumentuek argitara atera dituzten frogak. Beste kasu hauek ere aipatu zituen, GHKren kudeaketa ilunaren adierazgarri: Batetik, langileek GHKko zuzendaritzari informazioa ezkutatu zietela: “2012ko apirilean...
Read MoreKontu ilunak GHKn: Jaurlaritza ere saltsan
Ainhoa Intxaurrandietak iragan azaroaren 29an Zizurkilen eman zuen hitzaldian azaldu zuen nola 2013an, bera GHKko lehendakari-ohia zela, dokumentazio gakoa gordetzen zuen ordenagailua lapurtu zuten. Auzitegiak 2015ean itzuli zien ordenagailua eta perituen arabera 70.000 artxibo ezabatuak izan baziren ere, 190 artxibo berreskuratzea lortu zuten. Horien artean beste bat, oso garrantzitsua: Eusko Jaurlaritzak emandako Ingurumen Baimen Bateratuari dagokiona. Intxaurrandietak horrela...
Read MoreLapurtutako ordenagailuak baieztatzen du: erraustegia zen, ez “balorizazio energetikoko planta”
Ainhoa Intxaurrandietak iragan azaroaren 29an Zizurkilen eman zuen hitzaldian azaldu zuen nola 2013an, bera GHKko lehendakariorde zela, dokumentazio gakoa gordetzen zuen ordenagailua lapurtu zieten. Auzitegiak 2015ean itzuli zien ordenagailua eta perituen arabera ordenagailu horretako 70.000 artxibo ezabatuak izan baziren ere, 190 artxibo berreskuratzea lortu zuten. Horien artean bat, oso garrantzitsua: Zenbakiekin kontuak erraz egiteko aukera ematen duen Excel liburu bat....
Read MoreLapurtutako ordenagailuaren kasua eta swapen kalte-ordainetatik libratzeko aukera
GHKren eguneroko lan funtzionamenduan “giro iluna” irudikatu dezakegu, Ainhoa Intxaurrandieta lehendakariorde zuen 2013 hartan. Intxaurrandietak iragan azaroaren 29an Zizurkilen eman zuen hitzaldian egin zituen adierazpen hauek: “Bilerak ezin genituen goizetan egin. Arratsaldetan egin behar izaten genituen, bertako teknikari eta langileak joandakoan. Zergatik? Hitz egiten genuen edozein gauza, hurrengo egunean Diario Vascon ateratzen zelako. Paper bat uzten bagenuen mahai...
Read MoreKontu ilunak GHKren kudeaketan: Atarikoa
Ainhoa Intxaurrandieta hurrengo hilabeteetan aterako duen liburua prestatzen ari da eta erraustegiaren gaian eta kudeaketa publikoan interesik duten herritarren artean jakin-mina sortuko du, espero baita bertan kontatuko dituela GHK-ren lehendakari orde izan zenak atzeman eta bizi izandako “irregulartasunak”. 2013ko kontuak ziren, baina berriz ere itzuli dira bai persona eta bai bere agintaldia pilpilera. Izan ere, erraustegi proiektu zaharra gelditu zuen EH Bilduko Intxaurrandieta...
Read More
Iruzkin berriak