Errezetatuko didazu antzerkia, mesedez?
Olatukoopen Saretze Eguna ekainaren 25ean Aiaraldeko Ekintzen Faktorian. Hortzak zorroztuta utzi gaitu euskara ardatz izanik hamaika kultur ekimenentzat oso goxo egokitu duten pabilioiak. Kulturarekin batera, bizitzari ere egiten dio leku gainera: umeen aisialdia, elikadura eta lantokiak ere uztartzen ditu, guztiak euskaraz. Goizean Olatukoopeko kide diren hango eta hemengo proiektu ederrak ezagutu ondoren, jantoki bihurtu da ordura arte antzoki zitzaigun espazioa. Launaka jarri gara eta gure...
Read MoreKoldo Izagirreren “Mendearen umeek munduari desafio” hitzaldia: Euskal Herriak hontan iraun ez dezan
Koldo Izagirreren Mendearen umeek munduari desafio hitzaldiak ireki du maiatzaren 21ean Zerukotik lurrekora zikloa. 70 lagun inguru elkartu ginen Donostiako San Telmo Museoan, ARGIAren mendeurrena ospatzeko burutzen ari den zikloaren lehen ekitaldira. 1958-1964 urte bitarteko Zeruko Argiako artikulu hautatuak irakurriz josi zuen Izagirrek hitzaldiaren haria. Besteak beste, gai hauei buruzko iritzi artikuluak entzun genituen: Zeruko Argiako harpidetza pagatzeaz, Unamunoren balizko euskaltasunaz,...
Read MoreBertsoikasgela: Umeekin bertsoa gozatzeko webgunea
Agian etxean kontatuko du, eskolan bertsolaritza lantzen dutela. Izan daiteke ikastetxeko irakasle bertsozaleren baten bidez, edo Bertsozale Elkarteak Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetan ematen dituen klaseetan: 2017-2018 ikasturtean 507 ikastetxetan aritu dira 50 irakasle, 26.300 ikaslerekin bertsoa lantzen. Hauei zuzenduta dago webgunea. Eta etxeko helduenek ere gozatzeko moduko bertso pila aurkituko dugu bertan, hainbat formatotan: bideoak dira gehienak, badira propio musikatutako bertso...
Read MoreMundu bat gaztelania eta ingelesetik pasa gabe
Apirilaren 17an, Hernaniko Biteri Kultur Etxean, Europa Bat Batean Kantu Inprobisatuaren Nazioarteko Topaketako emanaldia gozatu genuen. Lau hizkuntza gutxituetako kantu inprobisatuak uztartu ziren oholtzan: Sardiniatik Simone Monni eta Paola Dentoni; Zinar Ala kurdua; Herrialde Katalanetatik Christian Simelio eta Anais Falco eta bertako Arrate Illaro eta Maialen Lujanbio. Estaturik gabeko lau herritako lau hizkuntza gutxituetan egiten den kantu inprobisatutik zertxobait eraman genuen golkoan...
Read More“Bizi Baratzea” aurkeztu eta jada bigarren edizioa jarri dugu inprentara bidean
Asteartean aurkeztu zen Bretxan “Bizi Baratzea” eta dagoeneko bigarren edizioa martxan da. Liburuen Egunean Hontza liburudendan gehien saldu zen liburua izan zen, baita Aiako Landare Berezien azokan ere. Jakoba Errekondok herriz herri ematen dituen hitzaldietan (ikus behean non-noiz) ere baduzue sinaturik eskuratzeko aukera. Apirilak 28ko aurkezpenaren kronika Asteartea 11ak aldera (apirilak 28), Bretxako azokan. Liburu bat aurkezteko ez-lekua; ez izan, ordea, liburua...
Read MorePrintzesa bizardunen harribitxia
Gaueko entziklopedia koxkorra-k umore ona jartzen du etxean. Jolasgurea zabaltzen. Ume-klabean aritzera tentatzen. Horrelako lanak etxero sartu behar lirake. Osasun publikoagatik. Airean gelditu da galdera, Kultura publikoak nola elikatu behar lituzkeen herritarrak txikitatik, zer bermatu behar lukeen. Kultura kalitate humanoa lantzeko bide ere bada eta. Argia piztearen eta arrautzak irabiatzearen jolasa berreskuratuko dizuna Hitzek poesia poxi bat daramate. Betiko hitzekin, etxeko objektuez...
Read MoreDonostia 2016 irekiera: Sinesgarritasunez, zutik
Donostiako “bonberenea”n aterpetu ginen estu-estu larunbatean, Easoko egoitzak ateak herritarrei irekitzeko ekitaldian. Ez nuen Donostia 2016rik nahi, baina emanaldiak nire bihotza irabazi zuen. (Egunean zehar Donostiako zortzi auzoak kultur ekintzez lotu zituen Artejira ekimenak eta zortzi zutabe hauek batu ziren arratseko emanaldian). Iban Garate, Ane Gabarain eta Ainhoa Moiuak aurkeztu zuten emanaldia: Oreka izango zuen zutabe edo muineko ideia. Behingoz hizkuntzen arteko...
Read MoreEtxetik jatea nahi dudan gure plazer bat
Euskarazko telebistan diska baten iragarkiaren aurrean gure neskatoak “hara, Estitxu Pinatxo!”. “?!#” aurpegia jarri dio “Disney Chanelko Violeta superguaia” dela irakatsi dion lagunak. Ekainean Tolosan eta urrian Hernanin “Sortuko dira besteak” emanaldian ikusentzun genituenetik, nola egungo euskal kantari erreferentzial koadrila hala kantu mitiko zahar eta berriak etxeko imaginarioaren zati dira. Goizero eskolarako agurtzen dudan ilusioz eta...
Read MoreAltzoko Haundia, txikien opera: Belarrientzat zorroztarribitxia
Koldo Izagirrek hitzak eta David Azurzak musika. Gure etxean sartu den lehen opera, belarriak zabaltzeko luxuzkoa. Dena gustu finez egina. Altzoko Haundiaren bizimodua bera abenturaz josia dago, eta Izagirrek bizimodu haren gogorra zorrotz azaltzen digu, umore gazi-gozoz eta beti xamurtasunez. Musika hau gure etxean berria da, baina behin eta berriz entzun eta barneratzeko jakinmina pizten duena. Pertsonaien ahotsak biribil karakterizatuta daude, eta istorioa primeran jarraitzen da. Aukera...
Read MoreJuan Mari Beltran, kultur kezka batzuen erantzuna
Euskal kultura zer den eta nola transmititu edo “geroratu” behar dugun da kezka unibertsitate masterretan, kulturgintzan… Aski da Beltranen kontzertu bakarra entzutea edo orain Herri Musikaren Txokoan ematen dituen eskolak jasotzea teoriak eta galderak praktikan gaindituta ikusteko. Beraz, agian benetako kezka behar luke Beltranek bizi osoan hain azertu handiz egin duena nola jaso, beste eremuetara nola zabaldu eta geroratu behar den. Larraulen azaroaren 30ean kontzertua...
Read More
Iruzkin berriak