Gaitzerdi
Hasiera » Estitxu Eizagirreren bloga - Gaitzerdi

Bertso Egunean, afalostean ikusi ziren bideoak

2014-02-13  //  Bertsolaritza, Feminismoa  //  Iruzkinik ez

18 urterekin gertatzen den fenomeno bitxia argitzea izan liteke erronka nagusia bertsolaritzan genero berdintasuna lortzeko: alegia, nerabezaroan neska gehienek zergatik uzten duten, edo zehatzago esanda, zergatik diren mutilak jarraitzen duten gehienak.

Egileak: Edizioa Hodei Unzueta. Kamara Idoia Etxeberria. Kamara aurrean: Hodei Unzueta, Miren Artetxe, Idoia Etxeberria, Malen Amenabar, Nerea Ibarzabal, Maialen Akizu, Ane Zuazubiskar, Onintza, Garcia, Kattalin Barcena, Arrate Gaztelu, Graxi Arregi, Estitxu Eizagirre.

Onena da hemengo komentario hauek denak entzun direla Bertso Egunari buruzko iruzkinetan. “Iruzkinek Bertso Egunaz baino norberaz gehiago diotenean”…

Hemengo gertaerak benetakoak dira. Momentuan A erantzuna eman zitzaien, eta Azkizuko Topaketan aurkitu zitzaien B eta ABER prototipoa. Omeopatikoa: Mekanika ikasi eta eguneroko bizitzan praktikatzeak izugarri hobetzen du norberaren osasuna!

Bideo bukaeran tanta agertzeaz bat, ikusleen artean banatutako zientoka kartelek itsaso gorria osatu zuten.

Bidea urratu duten bertsoak PDFan

2014-02-11  //  Bertsolaritza, Feminismoa  //  2 iruzkin

bertso_azalaHainbat uste ustel ateraraziko dizkigute ganbaratik sagar gordin hauek. Gaur gaurkoz dauzkagun lehen bertsoak ez direla atzo goizekoak, eta zirika lizunen erantzunak direla. Fabrikako emakume langileen bertsoak duela bi mendekoak diren ber. Gaizki ikusia zegoen garaietan ere izan direla plazan kantatu dutenak. Emakumeek burututako erresistentzia eta borroka bertso kronikari esker dakigula zehaztasun osoz. Jainkotutako bertsolariari bertso jarritan erantzun ziola ondoko herriko neskatx batek. Txapelketan kantatu zuen lehena gonarekin igotzen zela oholtzara eta galtzekin irteten kalera, aldarrikapen bera eginaz bi prendekin. Sei agur kantatu dituztela txapela buruan. Etxeko andre bizitzari jarritako bertso autobiografikoak 2013an jarri zituela, bertso eskolan 50 urte bete zituenean hasitako bertsolariak…

Bertso bilduma bat duzu hau. Plazeretik osatua. Argitalpen oso xume izateak askatasun erabatekoa aitortu diona bere buruari: Antologien denominazio premiriak gabea, Historiaren hizki larri eta xeheak kalibratzen denborarik xahutu ez duena, diren bertsolari denak ez agertu-ez ordezkatu-ez orekatu asmotik libre dena.

Zabarkeriak edo aurreiritzi sakonek liburuetatik eta are ondorengoen memoriatik kanpo utzitako bertsolari eta bertsoak dira asko. Belaunaldiz belaunaldi transmititutako memoria kolektiboak badu liburuen aldean abantaila regeneratibo hori, ordea: gure esku dagoela gogoan hartu eta hurrengoei irakastea, aurrekoengandik iritsi ez zaizkigun bertso hauek. Memoria kolektibo osoagoa, aberatsagoa izango dugu horrela.

Irakurri, kantatu, memoria kolektiboan txertatu, zabaldu… hemen klikatuta.

Garai interesgarriak, begirada independentea

2014-01-31  //  Sailkatugabeak  //  Iruzkinik ez

Garai oso interesgarriak bizi ditugu, kazetari izateko.

Garai gogor hauetan indartzen du bere zentzua kazetaritzak: Pertsonen bizi baldintzak eta bizitzak jokoan daudenean inoiz baino beharrezkoagoa da informatzea. Sakon informatzea, gauzen zergatia arakatzea.

Inoiz baino beharrezkoagoa da politikariek eta botere ekonomikoek hartutako erabakiez informatzea. Erabaki horiekin lortu nahi duten helburuez informatzea, etorkizunerako diseinatu duten ereduaz informatzea. Bulegoetan hartutako erabaki horiek kaleko jendearengan dituzten ondorioak bistaratzea. Eta noski, kontrastatzea. Bestelako datu, iritzi eta ahots kritikoekin eztabaida publikoa sustatuz aberastea bai etorkizun ikuspegi hauek eta uneko erabaki zehatzak. Eta horrela, pentsamendu kritikoa bultzatzea.

Baina nagusi den sistemari jarraipena egiteaz gain, Kazetarion funtzioa ere bada errealitatean martxan dauden alternatiben berri ematea. Eta Argian gaiak lantzerakoan oso kontuan dugu ikuspegi positibo hori: alternatiben berri eman beti. Euskal Herri osoan herritarrek mila ekimen burutzen baitituzte, ezagutzea merezi dutenak, tokian tokikoak, baina beste herri baterako ideia edo hazia izan daitezkeenak.

Garai interesgarriak dira, beraz, kazetariontzat. Garai gogorrak elitetik kanpoko gainerako herritarrontzat.

Zorionez, momentu latzenetan ateratzen dugu askotan pertsonok barruan dugun onena. Eta orduan esaten dugu “uf, eskerrak!” Eskerrak trantze edo ataka horien aurrean jauzi egin dugun. Eta behin ataka gaindituta, kasi egoera hobe batera pasatzen gara, zelai zabalagora, lur emankorrago batera. 2013ko ataka hauek azpimarratu nahi nituzke, eta emandako jauziak eskertu:

* Erraustegiaren itxiera Argiaren azalera ekarri genuen. Eskerrak prozesu osoari jarraipena egin genion besteak beste Zero Zabor blogean. Bertan xehatu genituen erraustegi proiektuaren informazioak, datuak eta ondorioak baina gai honetan ere alternatiben berri emateak hartu zuen indarra.

* “Kazetaria naizela!” oihuak ofizioa duintasunarekin lotu zuen apirileko egunsenti hartan. Donostiako Herri Harresiko gertakizun haietatik Argiako lankideak izandako erreakzioa azpimarratuko nuke: kazetarion kaiola bihurtutako Boulevardeko kioskotik salto egin eta albistearen muinera sartu zen. Eskerrak salto egin zuen! Horri esker lortu zuen gertakari haien testigantza, dokumentu inportanteena grabatzea (nazioartera zabaldu zen bideoa). Eta Argiakook ere, atakaren bestaldean esperimentatzeko eremu bat aurkitu genuen. Kazetaritza egiteko modu bat, gaurko teknologia eta sare sozialak uztartzen dituena. Haren ondoren landu ditugu adibidez, Inasako langileen greba, eta Seaskako guraso eta irakasleek Baionan egin zuten itxialdia.

* Eskerrak! sentitzen dugu kazetariok Interneteko itsaso zabalaren aurrean. Mezudun botilatxoak bota eta inoiz Argia irakurri ez zuten milaka pertsonengana iristen direla ohartu gara (horietako asko, gainera gazteak dira). Internetek aitzakia ematen digu Beranduegi eta Damutuko Zaizuteren moduko programekin esperimentatzeko eta ze arraio! primeran pasatzeko. Gainera Astekaria bera ere nola egin galderak planteatzen dizkigu eta edukiz asko aberasten du… Eskerrak! bai, baina Interneteko itsasoa bera ataka latza dela esango digute Komertzial sailekoek eta idazkaritzakoek, eurak arduratzen baitira gure itsasontzia gasolinaz hornitzeaz.

* Epe ertainera eskerrak! esango dugula konfiantza dugu. Izan ere, murrizketen eta itomen testuinguruan sortutako Hekimen elkartea ari da administrazioko erakundeekin elkarrizketan. Eta zorionez, erakundeen eta herri ekimeneko hedabideen artean lantzeko elkarlan bideak ikusten dira.

* eta Eskerrik asko! ezagunena beste ataka batek eragin du Euskal Herrian. Konponbiderako blokeoaren aurrean eta giza eskubideetan, ataka estu horien aurrean, alderdien gehiengoak aurreranzko pausoa eman zuten urtarrilaren 11n. Aber bada Madrilek jarritako ataka hura gainditu ondoren begi aurrean dugun joko-zelai zabalean bidea egiten asmatzen dugun.

* Zenbat eskertzen diren zubiak, pitzadurak handiak direnean, bai gizartean, politikan, ekonomian, kulturan… momentu horietan zenbat eskertzen diren jende desberdina lotzeko gaitasuna duten pertsonak. Euskarazko komunikazio proiektu baten bueltan jende diferentea batzea, gaitasun hori zuten aurten agurtu gaituzten Joxan Lizarribar eta Ramon Maria Labaienek. Eskerrik asko biei, emandako guztiagatik.

* Ataka eta gorabehera txikiak egunero izaten dira enpresan. Horrelako egoeretan, batek halako patxada goxo bat, eta esker bero bat sentitzen du goizero erredakziora joan, eta Hego Amerikako Aimara herriak bezala norberaren arbasoak atzean ez, baizik eta aurrean dituela ikustean. 25 urteotan Argian izandako hiru zuzendariak hantxe aurrean ikustean, ereduzko kazetari lanetan. Agian izango da karguei benetan duten pisua baizik ez diegulako ematen, eta agian urteetako esperientzia metatzea delako gure aberastasun handietako bat.

* Bukatzeko, pozgarria da gogoratzea gaurko eguna bera ere ataka baten aurrean sortu zela. Garai hartako Eusko Jaurlaritzaren eta Argiaren arteko harremanak gaiztotuta zeuden garaian, Argia Sariak sortzea aukera bat izan zen, batzen gaituenetik elkartzeko. Beraz, gaurko azken eskerrak hemen bildu zaretenontzat dira. Argia Sarien bihotza euskarazko eduki erreferentzialak saritzea da, baina gaurko egunari gorputza zuek ematen diozue. Beste 25 urtean izan dadila Argia Sariak, euskal kulturaren eragile nagusiek festa giroan elkartzeko duten egun bat.

Garai gogor bezain interesgarriotan zentzu betea hartzen duelako, egin dezagun kazetaritza. Kalitatezko kazetaritza, kazetaritza independentea, kazetaritza eraginkorra. Gure egungo babesle, laguntzaile eta harpidedunek eskertzen digute. Eta bizirauteko behar beharrezkoak zaizkigun babesle, laguntzaile eta harpidedun gehiago lortzeko balio dezala! Hala espero!

Bertso eskola feminista Zarautzen (ez bertsolarientzat ere bai)

2014-01-21  //  Bertsolaritza, Feminismoa  //  Iruzkinik ez

Bertso eskola feminista kulturzaleentzat irekia.

Bertso eskola feminista kulturzaleentzat irekia.

Otsailean bertso eskola feminista emango dute Zarautzen Uxue Alberdik eta Ainhoa Agirreazaldegik. Aurretik, urtarrilaren 27an (18:00etan), ikastaroaren aurreko sarrera-hitzaldia egingo dute udaletxeko ikastaro gelan. Bertso eskola feministara joateko ez da bertsolari izan beharrik, jakin mina eramatea aski da.

Zer landuko da?
Historikoki gizonezkoena izan den kultur eremu hau begi berriekin ikustea da helburua, bertsolaritzaren gaineko irakurketa feminista egitea, teoria eta esperientzia uztartuz. Galderak planteatu eta denen artean erantzuten ariko dira: Nolako emakumezko bertsolariak ditugu gaur egun? Nolako bertsolaritza nahi dugu emakume bertsozaleok? Nolako gaiak jartzen dira eta gai horien aurrean emakumezko bertsolari eta bertsozaleek zein jarrera hartzen ditugu? Nola sortu emakumeok publiko orokorrarekin konpartitzen dugun kode berri bat? Bereziki arte eszenikoetan ageri den umorea landuko da, umore hartzaile izatetik umore sortzaile izateko bidea eginez.

Hau guztia jolasekin, bertsoaldi interesgarrien entzunaldiekin eta partaideen arteko elkarrizketan.

Non-noiz eta izen ematea
Bertso eskola hiru larunbatez emango da (otsailaren 1ean, 8an eta 15ean) 9:30etik 13:30era, udaletxeko ikastaro gelan. Izena emateko epea urtarrilaren 31 arte dago zabalik (943-005117 telefonora deituta).

Prekarietatearen aurpegia

2014-01-17  //  Feminismoa  //  Iruzkinik ez

Gipuzkoako emakumeen errealitate ekonomikoa datuetan azaltzen du Foru Aldundiko Berdintasun sailak egindako bideoak. Merezi luke Euskal Herri osokoa egitea.

Anorexikoa da gure gizarteaz dugun irudikapen mental anpatua (berdintasunezkoa, “lan mundua denontzat dago larri”, “bakoitzak aukeratzen du zer izan eta egin nahi duen”…) eta bideo honetako ispilu aurrean jarrita ikusten den errealitatea meharra. Atzazal bat apustu, k.a (krisi aurreko) urteetako soldatetan gizon-emakumeen arteko aldea bera (edo are handiagoa!) zela.

Zoritxarrez, ez lan moldeak, ez lanbideak, ez lan ordutegiak… lan baldintzak dira botere ekonomikoek jotako estatu kolpe honekin “feminizatu” direnak.

Gai honi lotuta argitaratu ditugun azken hamarrak:

–Zaintza partekatuaren alde: Mari-Antonen etxea politikoa da (“independentzia ekonomikoa” atala)

–Zahar etxeetako langileak: Zapalduak, gutxietsiak eta borrokan

–Lan merkatuan emakumea ez integratzeak ondorio makroekonomikoak ditu

–Emakumeek gizonek baino %22,55 gutxiago irabazten dute Espainiako Estatuan

–Jan hitzan aberatsak!

–Amatasuna eta lan baldintza duinak

–Adinekoen zaintza: orekarako eredua

–Emakumeak greban?

–Prostituzioa: lanbide ala esplotazio?

–500 euro baino gutxiago eta 40 lanordu baino gehiago

 

Desira heldua Marrie Bot-ek bildu zuen iruditan

2014-01-14  //  Feminismoa  //  Iruzkinik ez

“Beti pottorbero izango garen pozez” artikuluaren osagarri, Marrie Boten lana ezagutarazi dit lagun min batek (kaixo Ainhoa!).

marriebot

Argazkilari holandarrari filmeetan sekula ageri ez ziren eszenekiko jakin mina sortu zitzaion: helduak biluzik edo sexu jolasean erakutsiko zituztenak, alegia. Munduan barrena argazki bila arituta ere ez zituen edadetuen sexu harremanak islatzen zituenik aurkitu. Hori ikusita, 2000. urtean Gelifenden – Timeless Love proiektuari ekin zion: hamar bikotek euren etxeko ateak ireki zizkien eta ordura arte iruditan jaso gabeko jarreretan egin zizkien argazkiak. 36 argazkirekin erakusketa eta liburua plazaratu zituen 2004an, gaurko tabuetako bati tapakiak kenduz.

Hemen duzue bere lana.

 

Beti pottorbero izango garen pozez

2014-01-10  //  Feminismoa, Sailkatugabeak  //  Iruzkinik ez

helduen sexua

90 urteren bueltako Mikela Elizegi asteasuarrari arpa-joz joan omen zitzaizkion gazteak, ea larrutarako gogoa noiz galtzen den galdetuz. Pello Errota bertsolariaren alabak neurriko erantzuna eman zien: “ni baino zaharrago bati galdetu beharko diozue…”.

Anna Freixas Farré-ren (Bartzelonako Unibertsitatean Psikologian doktore, Espainiako estatuan gerontologia feminista lantzen aitzindaria) azken ikerketak gai hau berau jorratu du. Honek Donostian eman zuen hitzaldiaren ideia nagusiak bildu ditu Anaitze Agirre Larreta kazetariak Pikara magazinen argitaratutako artikuluan. Hona hemen gure uste ustelak agerian jartzen dituzten 9 ondorio, laburtuta: (gehiago…)

“Bidea urratu duten bertsoak” liburuxka, Argiaren opari

2013-12-23  //  Bertsolaritza, Feminismoa  //  Iruzkinik ez

Emakumeen bertso historikoak bilduko dituen liburuxka ontzen ari gara. 2014ko urtarrila bukaeran jasoko duzu opari. Bertsoak izango ditu ardatz, datu biografiko gutxi batzuez eta testuingurua ulertzeko pintzelkadez lagunduta.

Zenbat izan ote dira plazaratu gabeko bertsolariak? Zorionez, garai guztietan izan dira ahotsa altxa duten emakumeak, eta hauen bertsoak ekarriko dizkizugu bilduman: Plazida Otaño, Joxepa Aranberri “Xenpelar” eta Joxepa Matea Zubeldiaren saioek eta bertsoek merezi dute bere lekua historian. Irakurleetako askok bertatik bertara ezagutuko zuen Kristina Mardaras eta Arantzazu Loidi oholtzara igo zireneko garaia, gonek eta ahotsak arreta pizten zutenekoa. Bertso eskolekin batera etorri zen Arozena-Fernandez-Lujanbio-Ibarra… belaunaldia, eurak ere gai zirela aldarrikatuz. Emakume egunaren bueltako lehen saioak 90eko hamarkada hasieran egin ziren. Handik hona formato bereziak ere landu dira (Perea-Ibarra-Enbeitak eskaini zuten “Emeki bertso kabareta”, hainbaten artean osatzen den “Ez da kasualitatea” emanaldiak…), maila guztietako txapelak jantzi dituzte eta Argiako bertso jarrien atalean garatu dute batzuek ikuspegi feminista bertsotan (Alberdi-Amuriza…).

Bilakaera honen testigantza jasoko duzu 20 sorta hautatuetan. Zabalpena dugunez helburu nagusi, oparitu egingo diegu harpidedunei, eta baita urtarrilaren 25ean Bertso Egunera doazenei eta Euskal Herri osoko bertso eskolei ere.

Proposamenak oso ongi etorriak dira

Zorionez, beste hainbeste bertso badira bildumatik kanpo geratu direnak. Batez ere bertso jarriak dira hautatutakoak, baina bat-batekorik ere ez da falta. Hurrengo bildumetarako ekarpenik egiteko baduzu, pozarren hartuko dugu: bertsolariren baten saiorik baduzu gogoan, bidali erreferentzia; eta bertsoak badituzu, askoz hobe!

Etxetik jatea nahi dudan gure plazer bat

2013-12-17  //  Kultura, Plan tematikoak  //  Iruzkinik ez

Euskarazko telebistan diska baten iragarkiaren aurrean gure neskatoak “hara, Estitxu Pinatxo!”. “?!#” aurpegia jarri dio “Disney Chanelko Violeta superguaia” dela irakatsi dion lagunak. Ekainean Tolosan eta urrian Hernanin “Sortuko dira besteak” emanaldian ikusentzun genituenetik, nola egungo euskal kantari erreferentzial koadrila hala kantu mitiko zahar eta berriak etxeko imaginarioaren zati dira.

Goizero eskolarako agurtzen dudan ilusioz eta solemnitatez laguntzen diot alabari honen antzeko kultur ekitaldietara. Luxuzko aldea, maila goreneko artistak bertatik bertara gozatzeko aukera dugula, aiton-amona/guraso-izeba/umeek elkarrekin. Kantuen hautaketa anitzak erne mantentzen gaitu adituak ez garen entzuleok (autore bakoitzetik pixka bat, kantu asko gure bizitzaren musika banda direnak, besteak deskubrimenduak, tarteka beste hizkuntzetatik itzuliak…). Musikarien artean (nor eta Txema Garcés, Oriol Flores, Miren Zeberio, Xabier Zeberio, Luis Fernández, Xanet Arozena, Iosune Marin eta Joxan Goikoetxea) konplizitatea sumatzen da, ahotsen konbinaketekin (Mikel Urdangarin, Petti, Olatz Prat, Estitxu Pinatxo, Alex Sardui, eta Mixel Ducau) jolas bihurtzen da kantua eta une batzuetan baita erronka ere, oholtza jateko jarreran nor baino nor dihardutela dirudi.

Emanaldi bakoitza kantu-kantariz bakarra bada, abenduak 22an Donostiako Kursaalean eskainiko denak osagai oso bereziak iragartzen ditu: Dulce Pontes gonbidatu berezi, Harkaitz Canoren irakurraldiak eta txapeldundu berri den Amets Arzallus. Norberaren buruari eta gustuko konpainiei oparitzeko iluntze ederra!

Izan zen behin…

2013-12-09  //  Umekeriak  //  Iruzkinik ez

mandela

Mandelaren bizitza bada aski ipuin ederra gauetarako. Beltzen Hegoafrikara joandako zuriak, zapalkuntza, heriotza, ume beltzentzako eta aparte txurientzako eskolak, borroka, kartzela, eta boterera iritsitakoan… barkamena eta egiaren batzordea, gertatutako guztia bilduko duen liburu potoloa.

Sei urteko umearen galdera, begiak itxi aurretik:

– Hil denean zuriak ere tristetu dira?

Galderak berak laburbildu du barkamenaren ipuina. Bakanak baitira etsai izandakoak ere tristetu dituzten heriotzak.

25 / 30«Aurrekoa10202425262730Hurrengoa»

Estitxu Eizagirre

Hernanin hazi eta Larraulen bizi den sozidadeko bertsolaria. Feminismoarekin, heziketarekin, lurrarekin, jendeekin sentibera, bizhitsari adibide positiboak eta zalantza-dantzak lapurtzen saiatzen naiz.

Azken bidalketak

  • Arteak ez baitu generorik
  • Aroztegia: sorgin ehizari stop
  • EAEn 1.557 zabortegi daude eta erabiltzen ez direnak zigilatzeko eskatu du Ekologistak Martxanek, ura kutsatzen jarraitu ez dezaten
  • “Nahi duena izango da”
  • Nork ebaluatzen du azterketa orria?

Iruzkin berriak

  • Ikasares(e)k Covid semaforoa EAEn: lehen hori zena, orain gorri bidalketan
  • Aitor(e)k Gaixotzen gaituenari ez diezaiogun ipurdia salbatu bidalketan
  • Ainhoa(e)k Bada paperaren alde egin duen eskolarik bidalketan
  • MIKEL VARGAS OLASOLO(e)k Estitxu Eizagirreren bloga bidalketan
  • orre(e)k Cristina Uriarte, bukatu da: gurasorik gabe erabaki bat gehiago ez bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko ekaina
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko ekaina
  • 2024(e)ko apirila
  • 2024(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko abuztua
  • 2023(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko abendua
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa

Kategoriak

  • Bertsolaritza
  • Feminismoa
  • Gipuzkoa Zutik!
  • Herri mugimenduak
  • Hezkuntza
  • Hizkuntza
  • Kontu ilunak GHKn
  • Kultura
  • Plan tematikoak
  • Sailkatu gabea
  • Sailkatugabeak
  • Umekeriak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA