Hasiera »
Estitxu Eizagirreren bloga - Gaitzerdi
Estitxu Eizagirre
Hernanin hazi eta Larraulen bizi den sozidadeko bertsolaria. Feminismoarekin, heziketarekin, lurrarekin, jendeekin sentibera, bizhitsari adibide positiboak eta zalantza-dantzak lapurtzen saiatzen naiz.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Ikasares(e)k Covid semaforoa EAEn: lehen hori zena, orain gorri bidalketan
- Aitor(e)k Gaixotzen gaituenari ez diezaiogun ipurdia salbatu bidalketan
- Ainhoa(e)k Bada paperaren alde egin duen eskolarik bidalketan
- MIKEL VARGAS OLASOLO(e)k Estitxu Eizagirreren bloga bidalketan
- orre(e)k Cristina Uriarte, bukatu da: gurasorik gabe erabaki bat gehiago ez bidalketan
Artxiboak
- 2025(e)ko ekaina
- 2025(e)ko urtarrila
- 2024(e)ko azaroa
- 2024(e)ko iraila
- 2024(e)ko ekaina
- 2024(e)ko apirila
- 2024(e)ko otsaila
- 2023(e)ko azaroa
- 2023(e)ko abuztua
- 2023(e)ko maiatza
- 2022(e)ko abendua
- 2022(e)ko iraila
- 2022(e)ko uztaila
- 2022(e)ko martxoa
- 2021(e)ko abendua
- 2021(e)ko azaroa
- 2021(e)ko ekaina
- 2021(e)ko maiatza
- 2021(e)ko apirila
- 2021(e)ko otsaila
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2019(e)ko otsaila
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa


To, Darwin!
2013-08-07 // Umekeriak // 2 iruzkin
Zein ongi datozen errepikatzen diren cromagnon-ei buruzko dokumentalak, gu ere animaliak garela eta ziminoetatik gatozela gogoratzeko. Bost urteko homo-sapiensak:
– Orduan, zure amona Pepitaren ama tximua zen?
***
Bost eta sei urteko homo erectusak mahaira eseri dira:
– Ai ama, orduan geroz eta tximu gutxiago egongo dira eta pertsona gehiago, tximuak pertsona bihurtzen doaz eta…
– Ez, oraingo tximuak beti tximu dira eta kito.
– A… eskerrak!
Mozkor higienistak
2013-08-01 // Umekeriak // Iruzkinik ez
Bost urteko alaba “eta zer da alkohola?” suspirioka, zaurira zer datorkion igerri nahian. Ama azalpen teknikoak inprobisatzen:
– Ura dirudien likido bat, sagardoak, ardoak, patxaranak dutena. Lasai, garbitu egiten du.
– Horregatik edaten duzue?
Bizio kristauak
2013-07-29 // Umekeriak // Iruzkinik ez
– Elizara joaten zara?
– Ba bai.
– Zergatik?
– Gustatzen zaidalako, hara bestea!
– Eta pastillak hartzen dituzu? [ostiagatik, noski]
– Aizu, ez nagoela gaixo e!
Anaia aberatsa
2013-07-23 // Umekeriak // Iruzkinik ez
Justizia sozial ariketa irudituta, inork ez dio kargu hartu, ezta anaia aberatsak ere.
Nire zati direlako
2013-07-16 // Feminismoa // Iruzkinik ez
Gipuzkoako 8 zahar etxeetan greba mugagabean jarraitzen dute. Ia hiru urteko grebari esker lortu zuten Gasteizko Ariznabarran Espainiako Estatuko lan baldintza onenak izatea.
Zaharren egoitzako langileak izango dira hurrengo Argia astekariko azala. “Zaindu maite duzun hori” ohartarazten digu Ruperrek, eta “zaindu zaintzen duen hori” gehitu dakioke. Zaintza gizarte osoaren ardura da, norberaren harreman sarean partekatu beharrekoa, diruz neurtzen ez dena… baina ekonomiaren zati ere bada, eta bertako langileak besteok bezain langile dira.
Gizarte matxistak permititzen duen nagusikeriaz rebajatzen dira hauen lan baldintzak. Iñigo Zubeldia Gipuzkoako ELAko kideak azaldu digunez: “Gipuzkoako erresidentzietan Espainiako Estatuko hitzarmena aplikatuko balitz (900 euro gordin hilean), langileak esklusio egoeran leudeke. Azpikontratatutako sektoreetan ikusten ari gara, eta gero eta gehiago dira lana egin eta gizarte laguntzak behar dituztenak”.
Feminizatutako sektorean (gerokultoreen %90 emakumeak dira) azpikontratatutako langileak. Lan munduko azken eskilara maila. Hau erortzen bada, atzetik langile denon baldintzak eraitsiko dira. Hauen lana ez baloratzea emakume guztioi egozten zaigun lana gutxiestea da. Zaila dirudi “maite duzun zahar hori” gogoan izan eta zaintzen dutenez ahanztea.
Amilduz ikasten baita bertsotan
2013-06-19 // Bertsolaritza // Iruzkinik ez
Helduoi erakutsi diguna
Lehiak beti sortzen ditu kriki-krakak. Helduok nork ahal duen eran daramagun afera horrek hesteak mugitzen dizkigu haurrengan islatuta ikusten dugunean. Herrialde batzuk hasi dira lehia ez den jaialdi motibagarriak antolatzen, eta badirudi gainerako herrialdeetan ere bide hori dutela helburu.
Ez naiz Eskolartekoan parte hartu nueneko penuriak kontatzen hasiko, “zutitzen erakutsi zidan” batek dena esaten du. Irakasle gisa joatea tokatu zitzaigunean beste aldea ikasi nuen: erori ez denik ez dagoela. Ikusi dut bertsotan hasi, bost minutu ixilik pasa, eseri eta saio horretan gehiago kantatu ez duena; kantuan hasi, bi minutu ixilik pasa eta bertsoa hasieratik bukaerara kantatu duena; kantuan hasi, lau minutu ixilik pasa eta esaldia utzitako hitzetik jarraitu duena…
Ikusiaren ikusiz, lorpenik handiena izan da jada ez dudala ezerekin sufritzen. Ez dizkidala tripak mugitzen. Ume bat erortzen ikustea bezala da, naturala, minarekin bizitzen ikasteko beharrezkoa. Helduok gara Eskolarteko txapelak ez baina ume txapeldunak, biharko bertsolariak ikusten ditugunak. Helduok gara, bertsotan trabatu den haurrarekin min hartzen dugunak.
Autoebaluazioa
2013-06-13 // Umekeriak // Iruzkinik ez
-Nola jakingo du andereñoak nik zer dakidan eta zer ez? Hori nik bakarrik dakit! Jakin nahi baduzue galdetu niri!
Egunero ikasten bada zerbait, egun horretako lezioa horrela laburtu zitekeen: Werten bi errebalidek baino gehiago balio duela etengabeko autoebaluazioak.
Etxeetan frigorifikoak sartu zirenetik…
2013-06-06 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Asteasuko aitona bati galdetu diote aizkora jaialdiaren berri. Ez duela aparteko indarrik ikusi erantzun du zaharrak eta errematatu: “hemen danean gainbehera etorri zen zera, frigorifikoak etxera sartu zirenean. Ni ere orduan zerritu eta alfertu nintzen”. Afalosteak girotzeko istorioaz gain, tesirako planteamendua ere eman digu asteasuarrak. Nolako eragina izan duten hozkailuek gure dietan, jateko ohituretan, kontsumoan?
Fagorren iragarki honek zer pentsa ematen du ezer baino lehen herritarren erosmen ahalmena hertu denean. Egunean egunekoa erosten dutenei eta zer gorde gutxi dutenei etxeko hozkailuak handi geratu zaizkiela, esaterako.
Ingurumen eguna: hitzaldi eta txango proposamen bana
2013-06-05 // Plan tematikoak // Iruzkinik ez
Haritzalde Naturzaleen Elkarteak antolatuta (eta Eguzki eta Ekologistak Martxan taldeen laguntzaz) “Zergatik baso erreserba Añarben?” hitzaldia egingo da gaur, ekainak 5 Koldo Mitxelenan, 19:00etan. Kiko Alvarez biologoak azalduko du erreserba handitzearen eta hobetzearen garrantzia. Gaia Iure Eizagirrek landu zuen Argian, “Gipuzkoako harizti handiena, erreserba izateko zain” artikuluan.
Natur elkarte berak antolatuta 75 lagunek ospatu genuen bioaniztasuna Donostiako uhartean. Haitzetan altxorrak aurkitzeko sekretua azaldu ziguten Aitziber Egaña eta Xabier Rubio Haritzalde Elkarteko kideek, belaunak bustitzeko irrikaz geundenoi: “harriak altxa, ikusi, eta dena zegoen bezalaxe utzi”. Etxera oroitzapenak eraman behar direla patrikan, ez bizidunen etxeak oroitarazi ziguten. Hemen aurkitutako hiritar batzuk:
Aitziber Egaña, itsas izarrak bost oin nagusien azpialdean dauzkan milaka ointxoak erakusten. Oin nagusiren bat galtzen badu, berriz hazteko gaitasuna du. Jateko modal finekoa, muskuiluak jan aurretik besoekin biltzen ditu.
Itsas barraskiloa goroldiotan.
Itsas trikua, behean ahoa eta goian ipurdia. Harkaitzetako alga eta animalia txikiak jaten dituzte Aristotelesen linterna deitutako aho bereziarekin.
Lanpernak animaliak dira, karramarroen ahaideak. Inguruan ikusten den gelatina itxurakoak dira kumeak. Hauek plaktonean flotatzen egoten dira eta aldaketa guztiak egindakoan hondorau eta haitzetan itsasten dira.
Uretatik atera eta uharteari bira eman diogu, haitz artean zelatan. Uharteko sugandilen berezitasuna inguruan jango dituen gutxi izatea omen da, eta beraz neurri handi xamarrekoak ikus daitezke. Hankabikoren batek, ordea, Ibizako sugandilak eraman omen ditu bertara eta sugandila arreak arriskuan dira. Kulturaniztasuna bioaniztasunarekin orekatzea gakoa.
Sugandila arre arra. “Buru handiagoa eta kolore biziagoak ditu. Zergatik? ‘Begira zer guapoa naizen, hemen nago!’ ligatzeko arreta erakartzeko” azaldu die Xabi Rubiok haurrei.
Emea tripa bete arrautz. “Emeak aldiz, txikiagoak dira eta kolore apalagoak dituzte. Zergatik? Oso garrantzitsuak direlako, eta harrapariengandik ezkutatzeko” bukatu du azalpena Rubiok.
Kaio arrautzak “ama berriren batenak, eskura eskura jarri ditu eta”.
Bertako animaliak bixitatzeko hona webgune batzuk:
–Euskal natura.net
–Itsasnet.com
–Asturnatura.com (gazteleraz)
Belar eta lore jatea
2013-05-24 // Plan tematikoak, Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Maiatza erdian Murgil (Larraul) mendi aldera jo genuen lore eta landare jangarrien bila. (Hau bai dieta paleolitikoa Zubiria jauna!). Pili Otaegiren jakintza eta azalpenak izan genituen lagun. Itzuleran, bi ideia aienatu zitzaizkidan buruan: gure aurreko aiten-aitonen-amen-izeben-amonek talentu edo denbora handiagoa beharko zutela, belarrekin tripa beteko bazuten. Eta aurrerantzean positiboago begiratuko diodala etxe aurreko lur eremuari: belarra mozteko makinarekin etengabe depilatzen aritu beharrean, lapaitzak eta asunak madarikatu ordez, sukalderaino gonbidatuko ditut lagun egin ditudan hauek, eta pixa-belar edo txikori-belarrak, eta malbak… Iruditan egun horretan bildu genuena (onena etortzeko zegoen, ordea…):
“Senda-senda, menda-menda, osina gaiztoak erre nau”. Azala goxatzeko, infusiorako eta etxean usain freskoa zabaltzeko bildu ditugu menda belarrak.
Plantilla belarrak edo ezpata belarrak “tirita” ezin hobeak dira. Ui, zenbat pupu hartu duten denek batera!
Kantore belarra. Infusioan, eztarriak irekitzeko primerakoa.
Artzain-poltsa. Hilekoak sortutako oinazeentzat.
Pili Otegi elorri zuriaren loreak biltzen. Bihotzeko minentzat.
Larunbata horretan, maiatzak 18an, Larraulgo Ekomuseoak egun berezia antolatu zuen: arpanarekin enborretik oholak ateratzen aritu ziren. Bazkaria ere berezia prestatu zuen Pili Otaegik: belar eta lore jangarriz osatutako menua (eta eszeptikoenentzat, arkumea lagungarri. Hau ere belarrak janaz hazitakoa!). Hemen menua:
Intsusa loreak sukaldatu aurrez eta ondoren. Tenpuretan busti eta frijituta, zizka-mizka zoragarriak dira!
Asun tortila. Tipula eta asun askorekin egina. RHa garbitzeko formula.
Malbak patatekin, katarroarentzako saltsa fina.
Larrosa eta kalendula petaloz jantzitako entsalada. Afrodisiakoa.
Infusioak, honako belarrak konbinatuz: menda, melisa, mihilua, erromeroa eta salbia.
Likore festan bukatu genuen bazkaria, digestiorako onak direlako, noski. Milorria, artearen ezkurra, intsusa lorea, larrosa petaloak eta malba loreekin egina.
Mendi bueltarekin gozatu eta bazkari eder batekin errematatu nahi izatera, Burgosko liburu hau lagun ona izan dezakezu: “Del monte a la mesa” (egileak: Eduardo Viñuales eta Sara Ruiz). Eta belar hauek balkoian nahi badituzu, Baratze bat nahi dizut egin (egilea: Usoa Arin).