Hasiera »
Estitxu Eizagirreren bloga - Gaitzerdi
Estitxu Eizagirre
Hernanin hazi eta Larraulen bizi den sozidadeko bertsolaria. Feminismoarekin, heziketarekin, lurrarekin, jendeekin sentibera, bizhitsari adibide positiboak eta zalantza-dantzak lapurtzen saiatzen naiz.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Ikasares(e)k Covid semaforoa EAEn: lehen hori zena, orain gorri bidalketan
- Aitor(e)k Gaixotzen gaituenari ez diezaiogun ipurdia salbatu bidalketan
- Ainhoa(e)k Bada paperaren alde egin duen eskolarik bidalketan
- MIKEL VARGAS OLASOLO(e)k Estitxu Eizagirreren bloga bidalketan
- orre(e)k Cristina Uriarte, bukatu da: gurasorik gabe erabaki bat gehiago ez bidalketan
Artxiboak
- 2025(e)ko urtarrila
- 2024(e)ko azaroa
- 2024(e)ko iraila
- 2024(e)ko ekaina
- 2024(e)ko apirila
- 2024(e)ko otsaila
- 2023(e)ko azaroa
- 2023(e)ko abuztua
- 2023(e)ko maiatza
- 2022(e)ko abendua
- 2022(e)ko iraila
- 2022(e)ko uztaila
- 2022(e)ko martxoa
- 2021(e)ko abendua
- 2021(e)ko azaroa
- 2021(e)ko ekaina
- 2021(e)ko maiatza
- 2021(e)ko apirila
- 2021(e)ko otsaila
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2019(e)ko otsaila
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
Haur minbizia ikertzeko telemaratoia: ale bat
2012-12-12 // Bertsolaritza // Iruzkinik ez
Telebista iragarkiek eta irratiz jarraipena egiten ari diren gaurko egunak gogora ekarri dizkidate Maialen Lujanbiok Euskal Herriko txapela jantzi zuen egunean kantatutako bertsoak, garaitsu honetan, abenduaren 13an, baina 2009an, BEC apoteosiko hartan.
Gaia: Medikua zara Maialen. Minbizia duten ume bi ikusten dituzu ospitaleko korridoreetan gurpil aulkiekin lasterketak egiten.
Zabal-zabalik geratzen zaizkit
nere begi nere aho
ospital hontan sartu zirala
denbora joan da luzaro
abuztu, irail eta urria
bihurtu zaie azaro
ta zai-zai daude noiz irtengo edo
noiz aginduko “akabo!”.
Elkarri nola deitzen dioten
“burusoiltxo!” eta “kalbo”
minbizi duten bi umeeri
begira-begira nago
eurengan minak badu indarra
baina bizitzak gehiago. (gehiago…)
Wert bertegi ote dugun
2012-12-05 // Hezkuntza // Iruzkin bat
Tabernan ozen asaldatu gara Espainiako Hezkuntza ministroaren azken astakeriarekin. “Nora goaz?!”, “Laster cara al sol kantatzen jarriko dituzte!”. Bakarka guraso batek kontatzen dizu senarrak batzutan alabari erdaraz egiten diola “belarria egin dakion”, halako kexatzen da “hainbeste euskaraz eta kito, baina gure semeek ez dakite erdaraz”, hirugarrenak bost urteko umea ingelesera darama “jolasteko, baina ongi etorriko zaio”…
Garraio publikoa bezala da euskara, denok gaude alde baina kotxean inbertitzen dugu. Zortzi urterekin dakigun euskara “euskara jakitea” bailitzan, munduan bost urterekin bi hizkuntzatan berdin egiten duen amaren alabarik balego bezala, ingelesez jolastuta curriculumak gizenduko ditugulakoan… (gehiago…)
Juan Mari Beltran, kultur kezka batzuen erantzuna
2012-12-04 // Kultura // Iruzkinik ez
Kultur Astearen barruan, kontzertua eskaini zuen Ander Barrenetxea eta Andoitz Antzizarrekin batera, Larraulgo elizan, 2012ko azaroaren 30ean.
Euskal kultura zer den eta nola transmititu edo “geroratu” behar dugun da kezka unibertsitate masterretan, kulturgintzan… Aski da Beltranen kontzertu bakarra entzutea edo orain Herri Musikaren Txokoan ematen dituen eskolak jasotzea teoriak eta galderak praktikan gaindituta ikusteko. Beraz, agian benetako kezka behar luke Beltranek bizi osoan hain azertu handiz egin duena nola jaso, beste eremuetara nola zabaldu eta geroratu behar den. (gehiago…)
Gran-jero!
2012-11-30 // Umekeriak // Iruzkinik ez
Semea kontatzen ari zaio, gaztelerako klasean “handitan zer izan nahi duten” erantzutea izan dela gaurko lana. Berak “baserritarra” idatzi nahi, eta nola esaten den jakin ez.
-“Ezequieli galdetu diot eta berak erantzun dit: Gran-jero!”.
-“Hara, handitan baserritarra izan nahi duzu, orduan?” (amaren galdera erretorikoa).
-“Ez, margolaria, baina ‘pintor’ idatzita zer marrazki egingo nuen bada? Eta nik baserritarra margotu nahi nuen”.
Ume horren jarrera behintzat bada margolariarena, etorkizunean izango denak baino pisu handiagoa baitu beregan orain marraztu nahi duenak.