Gontzal Fontaneda
apal-apal
tximeleta
hegan
epel-epel
lorea
zain
Honelaxe poetizatu du Joxan Artzek
gure beharrik handiena:
izatez, elkar behar dugula.
tximeleta
hegan
epel-epel
lorea
zain
Honelaxe poetizatu du Joxan Artzek
gure beharrik handiena:
izatez, elkar behar dugula.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Tomas Elorza Ugarte(e)k Iruña-Veleia, ez frogarik ez presarik bidalketan
- Izena *Leire(e)k Iruña-Veleia, ez frogarik ez presarik bidalketan
- Tomas elorza Ugarte(e)k Iruña-Veleia, ez frogarik ez presarik bidalketan
- Tomas Elorza Ugarte(e)k Iruña-Veleia, ez frogarik ez presarik bidalketan
- Tomas Elorza Ugarte(e)k Gauza beltz guztiak ez dira ikatzak bidalketan
Artxiboak
- 2022(e)ko azaroa
- 2022(e)ko otsaila
- 2021(e)ko azaroa
- 2021(e)ko iraila
- 2021(e)ko maiatza
- 2021(e)ko martxoa
- 2021(e)ko otsaila
- 2020(e)ko azaroa
- 2020(e)ko urria
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko uztaila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko uztaila
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2019(e)ko otsaila
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
Iruña-Veleiazko adituak
Atalak: Iruña-Veleia
XIX mendean aditu handi batzuek Altamirako pinturak faltsutzat jo zituzten. Gero Frantzian antzeko pinturak agertu zirenean, oker zeudela aitortu eta azkenean pinturak benetakoak direla onartu behar izan zuten.
XX mendean aditu handi batzuek Zubialdeko pinturak (Arabako Gorbeian) benetakotzat jo zituzten. Gero, pinturak aztertu eta baten barruan espartzu-hondarrak aurkitu zituztenean, oker zeudela aitortu eta azkenean pinturak faltsuak direla onartu behar izan zuten.
XXI mendean Euskal Herriko Unibertsitateko aditu handi batzuek Iruña-Veleiako grafitoak faltsutzat jo zituzten 2008an eta, ondorioz, Arabako Foru Aldundiak 2009an aurkitzaileen aurkako salaketa aurkeztu zuen Gasteizko Instrukzio-Epaitegian. Hori dela eta, oker daudela aitortu eta azkenean grafitoak benetakoak direla onartu beharko dute Arabako Probintzi Auzitegiak grafitoei data jartzeko azterketak eginarazten dituenean.
Orain arte azterketa zientifikorik egin ez bada ere, beste aditu gehiagoren txostenek ondorioztatzen dute grafitoak benetakoak daitezkeela; baina bost axola unibertsitateari, aldundiari, epaitegiari, hedabide handiei…
Kasu honetako bitxitasunik deigarriena hauxe da: hasieratik Eliseo Gil salatuak berak eskatu dituela grafitoei data jartzeko azterketak eta lurpetik ea grafito gehiago agertzen den ikusteko indusketa kontrolatuak, eta aldundi salatzaileak, ordea, beti uko egin diela ikerketa horiei.
Beraz, zortzi urtean (Euskal Herriko auzirik zaharrena da) inork ere ez du egin ‘bederatziaren proba’, hau da, grafitoei data jartzen dien azterketa zientifikoa. Epaitegiak gehienik ere Espainiako Kultur Ondarearen Institutuaren azterketa bat onartu egin zuen. Epaitegiak idazkunen antzinatasuna aztertzeko agintzen bazion ere, institutuaren txostenak hauxe bakarrik zioen: pieza batzuetako azalean gaur egungo metalen aztarnak agertzen zirela; jakina! piezak ikutu dituzten gutxienez zazpi erakundeek utzitako hondarrak: talde arkeologikoa, aldundia, unibertsitatea, grafologia-bulego bat, guardia zibila, ertzaintza eta institutua bera. ( ikus http://www.veleia.fontaneda.net )
Epaitegiak azkenik maiatzean auzitegiari pasatu dio kasua, juzgatzea ala artxibatzea erabaki dezan; espero dezagun orain auzitegiak beste zortzi urteko astia hartuko ez duela.
Auzitegiaren erabakia amaieraren hasiera izango da. Azkenean ohorea itzuliko zaie aurkitzaileei, Arabako kultur ondareari, euskararen historiari, baita zuzentasunari ere, zuzengabekeria honek bederatzi urte luze daramatza eta.
Zuzentasuna eskatzeko, ostegunero arratsaldeko zortzietan aldundiaren aurreko elkarretaratzea egiten da eta gasteiztar guztiok gonbidatuta zaudete.