Gontzal Fontaneda
apal-apal
tximeleta
hegan
epel-epel
lorea
zain
Honelaxe poetizatu du Joxan Artzek
gure beharrik handiena:
izatez, elkar behar dugula.
tximeleta
hegan
epel-epel
lorea
zain
Honelaxe poetizatu du Joxan Artzek
gure beharrik handiena:
izatez, elkar behar dugula.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Tomas Elorza Ugarte(e)k Iruña-Veleia, ez frogarik ez presarik bidalketan
- Izena *Leire(e)k Iruña-Veleia, ez frogarik ez presarik bidalketan
- Tomas elorza Ugarte(e)k Iruña-Veleia, ez frogarik ez presarik bidalketan
- Tomas Elorza Ugarte(e)k Iruña-Veleia, ez frogarik ez presarik bidalketan
- Tomas Elorza Ugarte(e)k Gauza beltz guztiak ez dira ikatzak bidalketan
Artxiboak
- 2022(e)ko azaroa
- 2022(e)ko otsaila
- 2021(e)ko azaroa
- 2021(e)ko iraila
- 2021(e)ko maiatza
- 2021(e)ko martxoa
- 2021(e)ko otsaila
- 2020(e)ko azaroa
- 2020(e)ko urria
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko uztaila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko uztaila
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2019(e)ko otsaila
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
Irtenbide feminista
Atalak: Feminismoa
Historia argia da:
– Edozeinek dakienez, esklabotzaldian jopuek sufritzen zuten. Baina emazteek eta alabek sufriagotzen zuten, beste emakumeek bezala, jabeenak barne, emakume guztiak menderatuta, arbuiaturik eta erasota bizi ziren eta.
– Inork zalantzarik egiten ez duenez, feudalismoaldian mirabeek sufritzen zuten. Baina emazteek eta alabek sufriagotzen zuten, beste emakumeek bezala, jaunenak izanik ere, emakume guztiak menderatuta, arbuiaturik eta erasota bizi ziren eta.
– Orain nabari denez, kapitalismoaldian langileriak sufritzen du. Baina emakume langileek, alabek, gizon langileen emazteek eta alabek sufriagotzen dute, beste emakumeek bezala, baita aberatsenak badira ere, emakume guztiak menderatuta, arbuiaturik eta erasota bizi dira eta.
Gauzak horrela, historian zehar sufriagotu eta orain ere sufriagotzen dutenak emakumeak direnez gero, eurek dakite langileria sufrimendutik askatzeko gakoak zein diren. Beraz, bada garaia hurrengo hauteskundeetan ordez hurrengo belaunaldietan pentsatzen duten ezkerreko alderdi politiko guztiak alderdi politiko feminista baten agintepean elkartzeko, esplotazioa ezagutzen ziur-ziur adituena da eta.
Bestela, nork bere zortzikoan ibiltzen jarraituko du… eta horrela ez gara sufritzetik aterako, historiak egiaztatzen duenez.
Gainera, gaur egun ere matxismoa jasaten dugun arren eta beti bezala emakumeek askoz jasanagotzen badute ere, matxismo basatia ere bai, emakukeek, balio dutena beti ziurtatu behar izaten dutenez, aurrerarazteko balio dutela egiaztatatu dute: sufragisten borrokatik (“eroak” esaten zieten) gaurko egoerara, lehenago ezin sinets zitezkeen aurrerapenak lortzen jakin dute eta.