Babazorro
Hasiera » Euskal Herria » Euskara behartu egiten dute
Api01 0

Euskara behartu egiten dute

Atalak: Euskal Herria

   Bai Espainian baita Euskal Herrian ere batzuek euskararen aurrerapena kritikatzen dute Euskal Legebiltzarraren legeek euskara inposatzen dutela argudiatuz.

   Ongi etorriak izan bitez, azkenik, euskarari bizkortzen laguntzen dioten legeak, zazpi mendean zehar itoarazi nahi dituzten legeen ondoren, beste hizkuntzak baino ez gehiago ez gutxiago den herri baten hizkuntzaren lege etsaiak jasan ostean.

   Hona hemen (eta gehiago bide dago) zazpi mendean zehar euskararen eskubideak ukatu dituzten Araubideak, Errege-Zedulak, Erret-Arginduak, Erresumaren Legeak, Errepulikaren Legeak, Espainiako Estatuaren Legeak eta gaur egungo Erresumaren Legeak.

1349 (Pedro IVak, Oskako Udal-Araubidean) Oskako merkatuko artekariei euskara erabiltzea debekatu zien. 1768 (Karlos IIIaren Errege-Zedulak) Lehenengo letren hezkuntzan euskara debekatu zuen.
1772 (Karlos IIIaren Errege-Zedulak) Kontu-liburuetan euskara galarazi zuen.
1776 (Karlos IIIak, Arandako Konteak) Euskarazko liburuak debekatu zituzten.
1801 (Karlos IVak) Euskarazko antzerti-emanaldiak galarazi zituen.
1803 (Karlos IVak) Eskolan euskaraz egiteagatik ezarritako gorputz-zigorraren salaketa pertsona batek erregistratu zuen.
1857 (Isabel IIak, Moyano Legean) Bakarrik espainierazko eskolatzearen derrigortasuna ezarri zuen.
1862 (Isabel IIak) Eskritura publikoetan euskara debekatu zuen.
1867 (Isabel IIaren Erret-Aginduak) Antzerkietan euskara galarazi zuen.
1896 (Alfonso XIIIak) Telefonoz euskaraz mintzatu eta euskarazko telegramak bidaltzea debekatu zituen.
1902 (Alfonso XIIIaren Erret-Aginduak, Romanonesko Konteak) Euskaraz irakasten zuten maisu-maistrak zigortu zituzten.
1923 (Alfonso XIIIak, Primo de Rivera Miguelek) Ekitaldi ofizialetan euskara galarazi zuten.
1925 (Alfonso XIIIak) Euskarazko ikasliburuak baztertu zituen.
1926 (Alfonso XIIIak) Euskara irakasten zuten maisu-maistrei espediente egin zien eta lana eta soldata gabeko zigorra ezar ziezaiekeen.
1930 (Alfonso XIIIak) Udalbatzei erregistroko liburu ofizialak eta bilera-agiriak espaineraz idazteko ezarri zien.
1932 (Azaña Manuelek) Ikastetxe pribatu eta publikoetan euskarazko irakaskuntza galarazi zuen, baina hala eta guztiz ere elebidun ikastolak sortu ziren.
1937 (Franco Franciscok) Euskara eta euskal kulturaren adierazpenak (adz. txistua) debekatu zituen.
1938 (Franco Franciscok) Erregistro Zibilean euskara eta euskal izenak galarazi zituen.
1938 (Franco Franciscok) Euskarazko predikuak debekatu zituen; inork espainieraz ez baleki, hamar minutuko azken laburpena izan ezik.
1939 (Franco Franciscok) Hotelak errotulatzeko galarazi zuen euskara.
1940 (Franco Franciscok) Epaitegietan eta saltokietan euskara debekatu zituen.
1940 (Franco Franciscok) Funtzionarioak kargugabetuko zituen, lanean euskaraz mintzatuz gero.
1940 (Franco Franciscok) Filmak espainieraz eginarazi zituen.
1944 (Franco Franciscok) Eskritura publikoetan euskara debekatu zuen.
1947 (Franco Franciscok) Aldizkarietan euskara galarazi zuen.
1948 (Franco Franciscok) Ikastetxeetan euskara debekatu zuen berriro ere.
1954 (Franco Franciscok) Irratietan euskara galarazi zuen.
1964 (Franco Franciscok) Disketan eta publizitatean euskara debekatu zituen.
Gaur  (Juan Karlos I, Felipe VI) Nafarroako hegoaldean eta Trebinu barrendegian euskara legez kanpokoa da, irakaskuntzan ere, Espainiako Estatuak 1992an “Gutxiko edo Eskualdeko Hizkuntzen Europako Gutuna” sinatu bazuen ere.
    Hala eta guztiz ere, euskarak gero eta bizi-biziagorik jarraitzen du.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Gontzal Fontaneda

apal-apal
tximeleta
hegan

epel-epel
lorea
zain

Honelaxe poetizatu du Joxan Artzek
gure beharrik handiena:
izatez, elkar behar dugula.

Azken bidalketak

  • Iruña-Veleia, ez frogarik ez presarik
  • Gauza beltz guztiak ez dira ikatzak
  • Azaroaren 19a, Iruña-Veleiaren Eguna
  • Iruña-Veleia auzitegietan
  • Bi pertsona

Iruzkin berriak

  • Tomas Elorza Ugarte(e)k Iruña-Veleia, ez frogarik ez presarik bidalketan
  • Izena *Leire(e)k Iruña-Veleia, ez frogarik ez presarik bidalketan
  • Tomas elorza Ugarte(e)k Iruña-Veleia, ez frogarik ez presarik bidalketan
  • Tomas Elorza Ugarte(e)k Iruña-Veleia, ez frogarik ez presarik bidalketan
  • Tomas Elorza Ugarte(e)k Gauza beltz guztiak ez dira ikatzak bidalketan

Artxiboak

  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria

Kategoriak

  • Espainia
  • Euskal Herria
  • Euskara
  • Feminismoa
  • Gizartea
  • Iruña-Veleia

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA