Iruña-Veleia, ez frogarik ez presarik
2009an Arabako Foru Aldundiak kereila judiziala aurkeztu zuen Eliseo Gilen aurka, zein Iruña-Veleiako aztarnategitik 2008an kanporatutako talde arkeologikoaren zuzendarikidea baitzen, grafitoak faltsutu zituela egotzita. Hamaika urte joan zen, eta 2020an epaiketa egin zen Gasteizko Zigor Arloko Epaitegian, eta epaia eman zuen Eliseo Gil grafitoak faltsutzeagatik kondenatuz. Baina «Egintza frogatuetan» epaiak berak aurkakoa adierazten du: – Epaiak hauxe aitortzen du: “berak [Eliseo...
Read MoreGauza beltz guztiak ez dira ikatzak
Konpondu gabeko Iruña-Veleiaren arazoa oraindik Auzitegi Konstituzionalak hartzen duen erabakiaren menpe dago, zeren Eliseo Gilek, Iruña-Veleiako grafitoak aurkitu eta, faltzutu izana leporatuta, 2008ko azaroan aztarnategitik bota zuten arkeologi taldeko zuzendarikideak, babes-errekurtsoa aurkeztu baitzuen, epaitegiak “erruduntasunaren froga bat ere” aurkeztu gabe eta “aurkikuntza horiek faltsutzearen ondorio direla zientifikoki frogatu” gabe kondenatu duelako. Izan ere, epaiketaren...
Read MoreAzaroaren 19a, Iruña-Veleiaren Eguna
Iruña-Veleia Arabako Foru Aldundiaren jabetzako aztarnategi arkeologikoa da. 2002az geroztik Lurmen S.L. enpresari esleitu zion induskatzeko, zuzendari Eliseo Gil zelarik. 2005 eta 2006an ezohiko grafitoak zeuzkaten piezak agertu ziren: irudiak, hieroglifoak, latinezko, grekozko eta euskarazko testuak. Ezustea, batetik eta zalantza ulergarriak, bestetik, 2008an Aldundiak “Batzorde Zientifiko Aholkularia” eratu zuen. Bere azken bilera 2008ko azaroaren 19an egin zen. Amaitu eta minutu...
Read MoreIruña-Veleia auzitegietan
Eliseo Gilek, Iruña-Veleiako epaiketan zigortuta, babes eskeko helegitea aurkeztu du Auzitegi Konstituzionalean, benetako babes judizialerako eskubidea urratu zaiolako, erruduna den frogarik ezta grafitoak faltsuak diren frogarik ere aurkeztu ez da eta. Gainera, Epaitegiak ez du aurkikuntzen zaintza gauzatu, beti salatariaren esku egotea baimenduz. [Aipatzen diren jatorrizko idazkiak https://www.veleia.fontaneda.net webgunean daude] INSTRUKZIOA 2012an instrukzioko epaileak txosten bat...
Read MoreIruña-Veleia: Zugarramurdiko Altamira
Emakume haiek ez ziren inoiz ere sorginak izan, baina sutan hil ziren Inkisizioaren sinesmenek kondenatuta. Labar-pintura horiek ez dira inoiz ere faltsuak izan, baina Espainiako Natur Historiaren Elkartearen teoriek kondenatu zituzten. Grafitoak ez dira inoiz ere faltsuak izango Zientziak noiz grabatu ziren zehazten ez duen bitartean. Hala ere, faltsutzat kondenatu dituzte iritzi akademiko eta judizialek inolako frogarik gabe. [Agertzen diren aipamenak koadroetan eta bibliografian...
Read More“Norbaitek zerbait egin du”
Horrelaxe laburbiltzen dira Iruña-Veleiako bi epaiak, epaiketarena eta Eliseo Gilek aurkeztu zuen helegitearena. Biek kondenatu badute ere, aski da irakurtzea faltsuketaren edo faltsutzaileen frogarik ez dagoela ohartzeko. [Agertzen diren aipamenak koadroetan eta bibliografian ikus daitezke: https://www.veleia.fontaneda.net] Epaiek faltsutzea (IPCE) Espainiako Kultur Ondarearen Institutuaren txosten batean oinarritu dute. Zeramikazko 36 pieza ikertu ditu, gainazala...
Read MoreGrafito faltsuak baina egiazkoak
Iruña-Veleiaren epaiak Eliseo Gil grafito batzuk faltsutzeagatik kondenatu du, “agiriak faltsutzearen delitu jarraitua, ondare historiko-kulturalaren aurkako etengabeko faltaz batera” [253. orrialdean], baina aldi berean errugabea dela baieztatu du. [Epaia gune honetantxe ikus daiteke: https://www.veleia.fontaneda.net>Bibliografía] 67. orrialdean epaiak hauxe aitortu du, “grafito garaikideak [Eliseo Gilek] berak bere eskuz egin zituenik behar bezala frogatu ez...
Read MoreIruña-Veleia, bai ala ez?
Iruña-Veleiako epaiak ekainaren 8an Eliseo Gil kondenatu zuen dokumentuak faltsutzea (grafitoak grabatzea) eta iruzur egitea (egin ez ziren analisi batzuen txostenak fakturatzea) egotzita. [ikus https://www.veleia.fontaneda.net > 12. koadroa] Grafitoei dagokienez: 1. Epaiak aitortzen duenez, “Ez da behar bezala frogatu grafito garaikideak [Eliseo Gilek] berak bere eskuaz egin zituenik “. 2. Horregatik, epaiak beste pertsona batzuen...
Read MoreZuzentasuna, justizia, Iruña-Veleia
Mundu guztiak badaki Zuzentasuna zer den; justizia bestelakoa da. Iruña-Veleiaren auzia da adibide ugarietako bat. 2009an Arabako Foru Aldundiak kereila aurkeztu zuen epaitegian Eliseo Gilen aurka, erromatarren garaiko grafito batzuk faltsutu zituela leporatuz. Ez zuen axola-izpirik ere izan aldez aurretik egia jakiteaz, grafito horiek noiz grabatu ziren aztertuko zuten laborategi adietuetara eramanez. 8 urteren ostean, 2017an instrukzioa itxi zen. Hain...
Read MoreIruña-Veleia: Eliseori sua!
2020-06-08an Epaitegiak Eliseo Gilen aurkako epaia jakitera eman zuen. 2008an arazo honen hasieratik erruduna erabaki zen errua ote zegoela frogatu baino lehen. Aurkitu berri ziren grafitoak benetakoak ala faltsuak ote ziren eztabaidan alderantziz jokatu zen. 1) Arabako Foru Aldundiak Batzorde Zientifiko Aholkulariko kideei txostenak egiteko agindu zien, eta txosten horietan beren iritziak, teoriak eta aieruak ere azaldu zituzten. 2) Eskuan hamaiketatik bi txosten...
Read More
Iruzkin berriak