Kategoria: Bidaia kaiera

ABA 101

0

Azken eguna, azken testua. Gaur iluntzean hartuko dugu hegazkina Bilbo aldera eta bihar iluntzean helduko gara, astelehenarekin. Amaitu dira bidaiak. Iraila iritsi arteko astea, lanean hasi aurrekoa, kontzientziatze lanak egiteko izango da. Eta etxekoekin egotekoa, lagunekin… Balorazioak han egingo ditugu. […]

Irakurri

ABA 100

0

Hara ehungarrena Buenos Airesetik. Atzo itzuli ginen La Pazetik egun osoko hegaldiaren ondoren, 3 eskala eginda. Oraintxe ohartu gara atzean utzi dugunaz. Buenos Aireseko trafikoa ordenatuegia iruditu zaigu, kale etorbideak garbiak, janzkera eta jendeak etxeko… Boliviarekin alderatuta. Bolivia bakarra baita […]

Irakurri

ABA 96-99

0

96 Coroicon zaldiz ibili ginen. Reinaldorekin. 2 seme-alaben aita, 50 bat urterekin 15 urte inguruko neska batekin oheratu eta aita izana zen hirugarrenez. Aurreko familia eta ohorea galdu zituen ordutik. Bakarrik bizi zen harrez gero. Bere etxola zahar eta zikinean […]

Irakurri

ABA 91-95

0

91 Bertako Aymaren uzta ez galtzeko, kazkabarrik ez pasatzeko eraikitako harri sortaren alboan, eguzkia sartzear, hondartza ttiki ugariak Titikakako urekin jolasean, espektakulu gorena naturarena. Eta ni, bakarrik, hura kontenplatzen zoriontsua naizela pentsatzen. Oso. Eta bestela ere bai. Finean, zoriontsua naizela […]

Irakurri

ABA 86-90

0

86 La Pazeko zurrubilotik ihesi Titikaka lakura iritsi gara. Eguzkiaren irlan gaude, Inken inperioa sortu omen zen lurretan. Itsasuntzi ttiki batean ekarri gintuzten eta motxila astunak bizkarrean aldapa latza igo behar izan genuen, metroz metro hankapean ikusmira edertzen zitzaigula. Gailurrean […]

Irakurri

ABA 81-85

0

81 Igandea La Pazen. 200. urteurrena ari dira ospatzen. Libre direlako orain 200 urtetatik. Eurek ere badakite gezurra dela hori, kale guztiak argi eta letreroz bete arren libre direla esanez. Baina bolibiartasuna indartzeko baliagarri izan dakieke, euren buruarengan sinesten hasteko, […]

Irakurri

ABA 76-80

0

76 Bikoteek zail dute taldean ibiltzen bikotez osatutako giroan ez bada. Egun batzuk egin ditugu eta bagoaz, 7ko taldetik bereiztuko gara, gure bidaia, gure oporrak egiteko. Kantari esan diguzue balkoi batetik agur. Oruron. Bolivar kalean. Taxi bat hartzen ari ginela. […]

Irakurri

ABA 66-75

0

66 Andeetako kosmobisioa azaltzen aritu zaizkigu gaur eta gu, europar txuri beti eredugarriok, gure aritmetikara makurtu nahi izan dugu milaka urteetan eboluzionatu duen mundu ikuskera. Hortxe aritu gara ahulune bila, non eroriko zain, eurenetik ikasi eta interesgarriena hartuta geureari gehitzen […]

Irakurri

ABA 61-65

0

61 Bolivian 2 komunitate handi bereizi daitezke gutxienez. Indigenena da bat eta gainontzekoena bestea. Nahiz eta erdi indigena erdi txuri direnak ere badauden, nahiz eta diru kantitateak ere komunitateak bereizten dituen. Haustura hausturaren gainean. Arazo bihurtu da hori Bolivian. Esaterako, […]

Irakurri

ABA 56-60

0

56 Etxean milimetratuta izaten dugu jokaldia. Esnatu orduko joaten gara begiak erdiak itxita. Lantokian pare bat alditan. Eta iluntzean oheratu aurretik behin bai gutxienez. Gorputza eguneroko joanaldi horietara ohitzen dugu. Guztizkoa da komunarekiko mendekotasuna. Areago etxetik kanpora gabiltzanean. Baina horrelakoetan […]

Irakurri

ABA 51-55

0

51 Potocchin hotza Oruron atea zabalik uzten dutelako egiten omen du. Orurora goaz gaur bertan. Atea ostia hori ixtera. 52 Astelehen goizean ginen elkartzekoak goizeko 8:30etan Potocchi departamenduko pedagogia arduradunarekin. 9:30ak arte itxaron genuen. Azkenean ppt miserable batzuk inprimatu eta […]

Irakurri

Argentina-Bolivia-Argentina XLVI-L

0

XLVI Potocchi eskualdeko hezkuntza arduradunarekin bildu ginen eta 37 nazionalitate dituen estatuak zein curriculum eta konstituzio berri duen azalduko digu laster, nazio guztiek biziraun dezaten nazio berean. Gu baino aritmetika kultural konplikatuagoak dituen herrik bada, 3 urmaeletako formula matematikoak asmatu […]

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA