Kategoria: Bizhitsa

Zergatik ez dakite zergatik

9

Oposaketak egiten aritu dira zientoka mediku asteburu honetan. Nik, horretarako potestaterik banu, galdera bakarra egingo niekeen azterketan. Bueno, bi. Igual bi. Aurrenekoa zergatik. Medikuarenera joan izan naizetan ia inoiz ez delako izan gai mediku bakar bat ere zergatik galderari erantzuteko. Adibidez azaleko gaixotasunak izan nituenean, […]

Irakurri

“Hemen diat ostatu”

0

“Hemen diat ostatu. Leihoko ikusmiratik, espetxeko estadio beix hartxintxarrezkoa. Ilargi paisaia bat ia. Urrunago, kartzela inguratzen duten hesi elektrikoak, hari-ebakitzaileak, murrua. Harantzago, harri eta legar metak, industrialde bat, isuriak igortzen dituzten tximiniak. Errepidea eta zuhaitzak ostera. Zeruaren infinitua azkenik. Zeruaren […]

Irakurri

Untitled

0

Ez zuen ematen horrenbesterakoa izango zenik baina nire gela hutsik dago. Ni ere faltatzeraino. Ikusten zaitudanetan ur zaitut, Kontua da zure trago bakoitza biriketara doakidala. Eta orduan, arnasa estutzen zait, itotzen ari naizela iruditzen. Negarrak baino ez ditu lehortzen nire […]

Irakurri

Ez nekatu gehiago, ama

3

Zein eder zauden ama zein eder zauden lo goxotan. Geldirik. Haizerik ez dabil zure ezpainak tarteka zertxobait bakarrik mugitzeko ez bada.   Begira leihotik zeinen eder dauden Pagoeta inguruak. Natura ere pausatu egin da zure arnasaren erritmora. Udazken bat oparitu […]

Irakurri

Bizitzak bizitza zor

20

Itzaltzen ari zara poliki-poliki. Orain ez duzu Onkologikoko 223. gelatik kanpora gertatzen denaz ezer jakin nahi. Astiro altzatzen zara ohetik hanka puztuekin, eta komunean geratzen denbora luzeegian eserita. Zure tronu bakarra huraxe bailitzan, oheak ere nekatuta. Apaldua duzu ahotsa, ama […]

Irakurri

Kartzela barruko kartzelatik eskaera urgentea

0

Urriaren 28an hasi ziren gose greban Sevilla IIko 11 euskal preso.  4 urtetik gora daramatzate isolamendu ziegetan zigorturik, kartzela barruko beste espetxe are gogorrago batean. Nahikoa dela esan nahi dute muturreko protesta ekintza honen bidez. Eta guri ere nahikoa dela […]

Irakurri

Munstroa

0

Lo sentimos. No somos nosotros, es el monstruo. El banco no es como un hombre. Sí, pero el banco no está hecho más que de hombres. No, estás equivocado, estás muy equivocado. El banco es algo más que hombres. Fíjate […]

Irakurri

Ipurdi txapelketa

0

Nork ipurdi ederragoa izango. Hara hor lehiaketaren muina. Herriko festetan antolatu genezake txapelketa bat. Originala litzateke. Denok eramango genituzke garbi. Behingoz. Ipurdi txapelketa bat da bideo honetako 3 minutuetan ere ikusten dena. Salò o le 120 giornate di Sodoma pelikulatik […]

Irakurri

Gurutzen aurkako gurutzada (eta II)

2

Gustatzen zait irakurtzea, gustatzen 27 zenbakia. Baina ez Gurutz gure lehengusua 32 urteko espetxe zigorrera kondenatu zuen 27 orrialdeko epaia irakurtzea. Abuztuaren 3an beteko dira 3 urte atxilotu zutenetik eta pare bat urte epaitu zutenetik. Sevilla 2ko espetxean daukate bakartuta […]

Irakurri

Ez zaizkigu zenbaki borobilak gustatzen!

1

24 urte preso egin berri ditu Txuri zarauztarrak. Larunbatean izan zen bera askatzea eskatzeko manifestazioa eta amaieran, testu bat irakurri nuen Musika Plazan. Etxean grabatu dut nola edo hala, eta hementxe duzue.   Podcast Powered By Podbean

Irakurri

Gurutzen aurkako gurutzada

1

Minetik idaztea dagokigu gaurkoan, Madrilgo Audientzia Nazionaletik bueltan. Bi egun egin ditugu Gurutz gure lehengusuaren aurkako epaiketa jarraitzen. Hasieratik izan da zalantza asko sortu dituen kasua. Argitasun asko falta izan da prozesu guztian eta oraindik ere gauza ilun eta susmagarri […]

Irakurri

Gurutziltzatu nahi duten Gurutz

0

Zaila da Espainiako Audientzia Nazionalean jokatzea. Real Madrilen aurka lau jokalarirekin aritzea bezala. Bernabeun. Horixe gertatu da Gurutz Agirresaroberen aurkako epaiketan ere. Fiskalaz gainera, akusazio partikularrak hiru ziren: Familiarena (Gipuzkoako UPyDko zerrendaburua), Andoaingo Udalarena (zerrendaburu horren anaia) eta Victimas del […]

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA