Hik ere San Pelaiotan pipak jaten bukatu nahi?
Gurekin Jai taldeko zenbait lagunek bideo koxkor bat grabatu dugu txosnei udaletik egin nahi zaien boikota salatzeko. Ea zer diozuen!
Gurekin Jai taldeko zenbait lagunek bideo koxkor bat grabatu dugu txosnei udaletik egin nahi zaien boikota salatzeko. Ea zer diozuen!
Larunbatero 8tan ateratzen dela dio. Baina Expressoa orain astebete-edo abiatu zenetik behin eta berriz berritu du bidaia. Eta nik behintzat gertutik ez ezik, bertatik bizitzea nahi dut Samstag Express. Hiru hizkuntzetan egina: euskaran oinarritua eta alemanez eta ingelesez osatua. Literatura […]
Gure etxean txuri-beltzeko telebista zegoeneko garaiak gogoan ditut oraindik. Nola jartzen eta kentzen genuen plantxatzeko mahaiaren gainean eta nola ikusten genuen aitak, amak eta hirurok sukalde epelean telebista ttiki zahar hura, un dos tres. Egun batean korrika batean kablea behartzearekin […]
Halaxe konfirmatu digute. Ekainaren 11n Getarian izango gara poemak errezitatzen. Iluntzeko 21:30ean. Egun batzuk lehenago, berriz, Larrabetzun izango gara, ekainaren 6an. Ordua ez dakigun arren, arratsaldean izango da.Bitartean hemen ikusgai aurrekoan Arranoko emanaldiaren zenbait irudi, Hitzakoek igotakoak. Ikus hemen!
Gaur lanera joan behar izan dut gure ikastetxean 33 langilek grebaren kontrako botoa eman zutelako eta 27k aldekoa. Emaitza horren esplikazioa hauxe da nire ustez: irakaskuntzan oraindik krisiaren eraginik antzematen ez dela batxilergoko 2. mailakoak azterketa globaletan zeudelako (ez dakit […]
Entzun eta hartu parte Arraio Irratian, www.arraio.net edo Zarautzen 99.3an. Gaur grebaren jarraipena bertatik bertara egingo du. Eta gogoratu www.grebaorokorra.info webgunean bilduko dugula Euskal Herriko informazio guztia.
Gaur Arraio Irratiak 3 urte handi beteko ditu eta irratsaio berezi bat egingo dugu arratsaldeko 7etatik 9etara. Ondoren afaritxoa. Eta biharkoa, greba eguna dela eta, Zarautzen gertatzen diren detaile guztiak kontatuko du Arraiok. http://www.arraio.net/
Penaz diot gure lantokian ez dela atera aurrera greba deialdia. Badakizue, azterketak tokatzen ziren eta "gero egun bakarrean zuzendu beharko ziren gero lanak", "irakaskuntzari ez dio zuzenean eragin krisiak"… Lanera etorri beharko dut egun horretan, baina ez isilik egotera. Ez […]
Gaur, asteazkena, entsaio generala egingo dugu anaiak eta biok Azken Portuko lokalean 18:30ak aldera (inork azaldu nahiko balu…), azken ikutuak emate aldera, konfidantza hartze aldera eta bihar hainbeste ilusionatu gaituen proiektua aurkeztuko dugu Zarauzko Arrano Tabernan.Eta Euskal Herrian barna tour […]
Momentuz lotuta dugun bigarren saioa da hau. Ohore handia Literaturiako hiritartasun baimena lortzea une batez. Eguna eta ordua zehaztuko ditugu.
Atzo elkartu ginen anai eta biok berriz eta osatu dugu saioan erabiliko dugun musika guztia. Orain, geratzen zaigun astebetean ikuskizuna orraztea eta indartzea falta zaigu. Aste honetan zehar bakoitzak bere kasa egingo ditu lanak eta asteartean elkartuko gara azken entsegua […]
Hona hemen Gurekin Jai Zarauzko festak antolatzen aritzen den herritar taldeak ateratako idatzia Zarautzen Txosna gunea (eta horrekin hor ibiltzen garenak) jasaten ari den eraso (violadores, rateros, ladrones y terroristas) eta boikoten aurrean. Herritik eta herritarrentzat antolatzen ditugu San Pelaio […]