Kategoria: 27zapata

Argi ilunak interneten

1

Izenburu horrekin Luistxo Fernandezek hainbat hitzaldi eman ondoren, bertan esandakoekin artikulu bat jarri du bere blogean. Uste dut euskaraz interneten ari garen guztiok irakurri beharreko artikulua dela. Nik hemen berak egindako laburpen eskematikoa baino ez dizuet jarri, artikulua osorik irakurtzeko […]

Irakurri

Azalik gabeko poema liburua

0

Gorazarrerik beroena Xabi Estrubelli euskararentzat birjina zen eremu bat konkistatzen lehena izan delako: aurrez argitaratu gabeko euskarazko poesia liburu bat zintzilikatu du interneten.Liburua jaitsi nahi duenak egin beza KLIK HEMEN! Poemei buruzko aipamenak eta hausnarketak gerora.

Irakurri

Zakur zintzoak gu!

1

Hizkuntzak gure pentsamoldea islatzen du. Ez da kasualitatea, esaterako, darabiltzagun biraorik gehienek emakumezkoekin izatea zerikusia eta gauza positiboek gizonezkoekin lotura duten balio edo elementuak izatea. Badakigu koñazo bat zer den, eta badakigu barrabilak edukitzeak zer esan nahi duen. Are nabarmenagoa […]

Irakurri

Kioskoz dekoratutako Arraioenea

0

Asteazken honetan iluntzeko 9etan zabaldu genuen kioskoa eta egunkari, txikle eta pipa artean aurkitutako perlekin osatu genuen saioa Lizarriturri DJ Doktoreak eta 27zapatak. Gustura aritu ginen zutik jarrita paretik pasatzen zirenei mota guztietako souvenirrak eskaintzen, korbata zuria jantzita. Gusto baduzue […]

Irakurri

Deabrurik balego zer egingo luke egunsenti ederrean?

0

Nirekin etorriko litzateke gosaritara, eta zerbituko nioke arrautza parea hirugiharrarekin, etxeko balkoian. Eta galdetuko nioke ea zenbat etxetan edo zenbaten bihotzetan gosaltzen duen goizero, egunsentirik ederrenak hainbestetan zapuzteko. Ez, gaur ez dut irratirik piztuko goizean, ez periodikorik leituko. Eta berritu […]

Irakurri

Utzi buzoiak bakean!

0

Publizitaterik ez dugula nahi dioen kartela daukagu jarria ezkaratzean, etxe atarian. Inozoak gu! Nola itzuri publizitatea etxean irratia, telebista eta interneta martxan izanda. Baina sikiera utzi ditzatela bakean gure buzoiak. Bi dira oro har Zarautzen buzoia ere bakean uzten ez […]

Irakurri

Espektakuloaren gizartean

2

Zirkora joan gara gaur Ibrahim eta biok. Gran Circo Universal. Orain pare bat urte ere joan ginen eta mutikoxkorra orduan gustura egon zela jakitun, gaur ere beste hainbeste egin nahi izan dugu. Ordukoak baino kanpo itxura hobea zuen zirkoak (argi […]

Irakurri

Komuneko paperean XXXIV

0

Definizioek bidaiatzen dute denboran,                                                 espazioan. Mozkortutako erantzunak zerbitzen dituen tabernaria da definizioa. ez da berdina bizitzaren definizioa             hemen,             han             eta             hor. Ez da berdina definizio bat             gaur,             atzo,             bihar. Egoaren […]

Irakurri

Partitzeko tenorea

0

Bloga hartu eta itsaso birtualean berriz nabigatzeko tenorea heldu zait, heldu dut. Ia urtebete betetzera noanean blogari lanetan, blogan. Hasiera haietan ez nekien zein itsaso abenturatuko nituen, eta orain ere ez. Dakidana da komuneko paperean idazten jarraituko dudala, astero dekoratuz […]

Irakurri

Adiorik ez

2

Baina bai gero artea. Abuztu amaierara arte edo. Oporretan nabil Europan barrena eta blogean idaztea pentsatzen banuen ere, zail egiten zait ordu laurdena 2 euro kobratzen duten lekuetan ezer patxadaz idaztea. Beraz, Europan barrenako tren bidaietan irakurri dudan liburuaren izenburuarekin […]

Irakurri

Zapatak urratzera

0

Aste honetan bidaia hasiko dut Europan barrena. Ze, Europarrak garela diote. Diogu. Baina non dago Europa? Edo hobe esan, nor da Europa? Zein dira gure barrideak, auzoak? Europa bisitatzera noa, nola hartzen gaituen ikustera, bera ezagutzera, eta bide batez arnas […]

Irakurri

Herren hemen

0

Irailean egingo dut urtebete blogarekin hasi nintzela, Blogarin. Doako zerbitzua da Blogari eta alde horretatik eskerrak ematea baino ez dagokit, baina zerbitzariarekin arazoak ugari izan dira eta jendeak ezin izan du erantzun artikulurik, errorea ematen zuelako gehienetan. Ilusionatuta nago blogari […]

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA