Kategoria: 27zapata

Gomendio erotiko eske

0

Ez naiz pelikula porno edo erotiko asko ikusia. Gaxtetan bai, gogoan dut nola aritzen ginen peli pornoak koadrilan ikusten, eta noski, txalaparta jotzen. Eta hara non berritu zaidan pelikula pornoak edo erotikoak ikusteko gosea orain, inoiz ez datorrelako gaizki besteen […]

Irakurri

Arroz ramadama

1

Aspaldian egin nuen arroz ramadama, 2006ko urte hasieran edo izango zen. Erretzeari utzi nahi nion eta mila modu eta trikimailu probatuak nituen ke arteak uzteko. Ezin ordea. Arroz ramadamarekin lortu nuen. Ederki kostata. Arroz ramadama honetan datza: 10 egunetan arroza […]

Irakurri

Au revoirrik ez!

0

Zapata soinu handirik atera gabe ibili naiz aspaldian. Baina bueltan naiz. Parisen interneten ordu erdian ibiltzea 3 euro kobratzen dute. Eta nik asko maite zaituztet baina segunduen presiopean idazten aritzea baino nahiago izan dut isiltasuna gorde eta oporretatik itzultzean neguko […]

Irakurri

Aste lerdena

0

Aste lerdena ekarriko ahal du astelehenak. Martxoko lehena. Bizitzaz harro nadin. Oker nabil baina kanpotik zer etorriko. Bai, nik erregalatuko diot astelehen eder bat bizitzari, aste lerden bat martxoari. Bihar goizo, oso goizo jaikiko naiz egunari brilloa ateratzera.

Irakurri

Zapata zikinak

0

21ean bete nituen 27 + 4 urte. Ostiralean ospatu. Gaueko 12ak arte. Ze hortik aurrerakoaz ez naiz sobera gogoratzen. Ondorengo egunetan freskatu didate batzuk memoria irribarre salatariz: kamiseta kenduta ibili omen nintzen, eta bueno, gehiago ez dut entzun nahi izan. […]

Irakurri

Periodikua leitzen dute

0

Horregatik ez ziren izan aurreko ostegunean Egunkariaren aldeko elkarretaratzean herritar eta herri ordezkari asko. Periodikua leitzen dutelako. Itxi zuten egun berean ere periodikuarekin gosaldu zuten, eta hurrengo egunean Egunkariaren itxieraz periodikuak informatu zituen, eta gosaltzen segitzen dute periodikuarekin. Haientzat periodikua […]

Irakurri

Falta ziren

2

Falta zen goizetan malekoiko buelta eguzkiari emana egiten duen emakume beltzarana, falta zen elektroiei autopistak zabaltzen ibiltzen den elektrizista urduria, falta Uan matxinsaltoka aritzen den gazte ile horia. Falta zen inoiz ekuazio matematikorik ateratzen ez zaion ikasle gaztea, falta igandero […]

Irakurri

Denbora ari du

0

Eta nik ostegunean beteko ditut 27. 27 gehi lau. Hain justu Arraioenea irratsaioa egiten dugun egun berean. Badut efemeridea ostegunerako. Eta mintzatuko naiz denboraz, eta musikatuko du denbora Lizarriturri DJ doktoreak,  eta egingo dugu bidaia iraganera, etorkizunera, orainari zirriak egiten […]

Irakurri

No time for love

2

The is no time for love in the basque country, please extend the solidarityEz dago maitasunerako aukerarik Euskal Herrian, zabaldu elkartasunaNo hay tiempo para el amor en el Pais Vasco, extiende la solidaridad.

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA