Kategoria: ARRAIOENEA Irratsaioa

Parrokiako kanpandorrez dekoratutako Arraioenea

1

Aurreko asteko irratsaioa duzue hemen. Inoiz baino beranduago jarria. Baina entzungai edonola ere. Lizarriturri DJ doktorea eta 27zapata ari gara neurria hartzen programari. Aurreko ostegunean Arraioko ordenadore, kasko eta mahaiak hartu eta Zarauzko kanpandorrerik altuenera igo ginen irratsaiorekin zarauztar guztien […]

Irakurri

Santa Barbaraz dekoratutako Arraioenea

0

Ostegunean mikroak eta platoak hartu eta irratsaioa Zarauzko Santa Barbaratik egin genuen Lizarriturri dj doktoreak eta 27zapatak. Musika ona lagun efemeridade, agenda, berri eta poesiaz jantzi nahi izan genuen Arraioenea. Gusto baduzue, hemen.

Irakurri

Laguntasunez dekoratutako Arraioenea

0

Ostegun honetan egindako irratsaioarekin oso gustura geratu ginen Lizarriturri doktorea eta 27zapata. Musika ona, efemeridadeak, berriak, Mikel Larrañaga presoaren gutuna, poemak… egindako koktelarekin harro geratu ginen eta harrotasunez zintzilikatzen dugu lagunak eta laguntasuna ardatz eta soineko izan zituen Arraioenea irratsaioa. […]

Irakurri

Udaz dekoratutako Arraioenea

0

Ostegun honetan Lizarriturri DJ doktorea eta 27zapata aritu ginen entzuleen belarri ertzak goxatzen, Arraio Irratian, 99.3 frekuentzian, Udaz dekoratutako Arraioenean, lehioa zabaldu eta udako azken gaua disfrutatzen. Zuk ere gusto baduzu, entzun hemen.

Irakurri

Batxokiz dekoratutako Arraioenea

0

Iritsi berria naiz Putzuzulotik: irratsaioa izan dut 07-08 ikasturtean entreinekoz. Ostegunero edo ia ostegunero egingo dugu Lizarriturri Doktoreak eta 27zapata Jaunak. Iluntzeko 9etatik 10etara 99.3 frekuentzian. Eta zuei eskainiko dizuet osteguneroko irratsaioa blog honetan. Gaurkoan ni bakarrik aritu naiz: 27zapata. […]

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA