Kategoria: Komuneko paperean

Komuneko paperean LVIII

1

Liburuak aurrerako irakurtzen ditugu gure bizitzak bezala. Oharkabean deserriratu nahian behiala umetan klase guztiaren aurrean jaunartzeko galtza berrietan kaka egin genuenekoa, zakila gogoaren kontra miazkatu ziguten ikatz garaia, maitasunari azala erauzi ziotenekoa. Aurrera begiratzen dugu atzeak erraietan gehiegitan egiten digulako […]

Irakurri

Komuneko paperean LVI

1

Bakardadea hiltzen dugu             Irratia, telebista, radio kaseta jartzean             Maitalearekin, arrebarekin eta goizetako peridikoarekin Baina inork ez dio eskelarik jartzen hurrengo egunean. Ez da inor damutzen hilketaz. Dakigulako edozei unetan berpiztuko dela behatz artetik eta egingo digula tiro bizkarretik […]

Irakurri

Komuneko paperean LV

1

Lo zaude baina oraingoan ez dizut argazkirik aterako. Alfabetoetan existitzen ez den letra bat marraztu dute zure hankek eta besoek ez dute punturik jarri nahi kontatzen ari diren istorio ederrean. Horregatik esnatuko zinen eta emango zenidan muxu trena martxan jarri […]

Irakurri

Komuneko paperean LIV

0

<!– /* Font Definitions */ @font-face {font-family:"DejaVu Sans"; panose-1:2 11 6 3 3 8 4 2 2 4; mso-font-charset:0; mso-generic-font-family:swiss; mso-font-pitch:variable; mso-font-signature:-419414273 -771688961 270377 0 -2147483137 0;} /* Style Definitions */ p.MsoNormal, li.MsoNormal, div.MsoNormal {mso-style-parent:""; margin:0cm; margin-bottom:.0001pt; mso-pagination:none; mso-hyphenate:none; font-size:12.0pt; […]

Irakurri

Komuneko paperean LIII

0

Zuhaitzek ez dute beste paisaiarik desio. Bidezidorrekin tentatu arren ez dute beste paradisurik bilatzen. Eta hori, txoriek ere kontatzen dizkietela euren mugetatik bestaldera ikusten dituzten istorioak hosto ihartu eroriak justifikatzen dituzten gezurrak. Alferrik xuxurlatzen dizkio haizeak abentura lizunak itsaso urrunen […]

Irakurri

Komuneko paperean LII

0

Egiazkoak ziren umetako jolasak panpin buruak lego eta koloretako arkatzak. Marrazten genituen eguzkiek irribarre egin zuten eta kotxeekin jolasten ginen hegan egitera. Orain kotxeekin bizitza jokatzen dugu. Orain ez dugu medikutara jolasten, antibiotikoz anestesiatzen eta ronez itotzen garenean, arrastorik exotikoenak […]

Irakurri

Komuneko paperean LI

0

Oinutsik asfalto gainean          txingurri eta eltxorik gabe          gure terrenoan.   Eguzki diagonala          orri koadratuetan          itzalak etzaten.   Etxe atariko argia pizturik          bonbilari deskantsua noiz emango zain   Boligrafo urdinak idatzita ditu          barruan letra, poema […]

Irakurri

Komuneko paperean L

0

Hutsik dauden hutsuneak bete ezin diren olatuak bezalaxe hautsi dira          milimetratutako begiradak          urrutira          desira aparrak askatuz          esperantzak urkatuz                   edarietako pajitak lekuko.

Irakurri

Komuneko paperean XLIX

0

Koadro hautsi bi          elkarren gainean          beso beltzaran bat          erloju bat. Geldirik.   Zigarro bat bizirik          aurrenekoz          azkenekoz   Lorontzi gorri eta berde bat hutsik   Kartaboia pistola moduan          gerrian          kargaturik          bang! bang! […]

Irakurri

Komuneko paperean XLVII

2

Gure arropak gutaz kutsatzen dira eta horregatik sartzen ditugu labadoran. Eta horregatik labadorek bueltak ematen dituzte ezker eskuin arropei kontzientzia garbitu nahian detergentez, arropei kontzientzia goxatu nahian suabizantez. Eta guk labadorek bueltak nola ematen dituzten ikustean plazer hartzen dugunok gure […]

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA