Kategoria: Liburu kritikak

Lagun batek esan dit lagun batek esan diola…

1

Lagun batek eskatu omen zion liburu bat alaia euskaraz deprimituta dagoen bati oparitzeko. Ez. Erantzun nion lagunari. Ez nuen horrelako libururik ezagutzen. Seguruena egon ere ez dagoelako. Ondorioz, erraza da pentsatzea horixe dela gure letrek bizi duten beste drama humanitario […]

Irakurri

Hemen haiz Kevin!

0

Ispilu aurrean bizkar. Hor hago Kevin? Hemen bai sikiera. Hona ekarri haut hire nobela ala kamioia irakurri ondotik. Hor Hago Kevin? from argazkibatbehelainoan on Vimeo. Hire melodia entzuten duk nire telefonoak jotzen duenean ere.

Irakurri

Nafarroako Golgota, injustiziak jota

1

Montoiaren liburu batekin maitemindu nintzen literaturaz. Ordu arte ez nuen ezer leitzen, ez neure gustura behintzat, eskolan derrigortutako liburuak ez baziren. 16-17 urte izango nituen. Zarauzko liburutegira joan eta apalategietan begira egon ondoan, Non dago Stalin? liburua aukeratu nuen. Xabier […]

Irakurri

Eta galtzaile izan ez bagina?

1

Espainiako Gerra Zibila irabazi zutenek irabazi zuten eta gaur herri hau den bezalakoa da gerra hartan galtzaile izan ginelako. Borroka galduetatik gatoz. Bai. Liburu hau irakurtzen ari nintzela eta anarkista italiar-frantses honen idatziak irakurtzen ari nintzela etengabean etorri zait gogora […]

Irakurri

Erretolikatik erretorikara

0

Hitz gutxi eta berak onak. Hala saiatuko naiz egiten; gehiegizko ur jarioa urbitsetan baitoa. Larunbat honetan izan zen: AHTren aurkako manifestaziora joan ginen. Jende gehiena gaztea, borroka galduetatik gatozen seinale, eta baikortasun gutxi giroan, umorez eta kolorez jantzitako manifestaldia izan […]

Irakurri

Izoztutako irakurraldia.

2

Xabier Lete. Txikitan bere hitzak kantatzen genituen. Zertaz ari zen jakin gabe hurrupatzen genituen bere abestiak, aho gusto hartaz hunkiturik. Eta oraindik ere zupaka darraigu, kantualdi, irakurraldi bakoitzean egia berriak deskubrituz. Azkenean, gutxinaka-gutxinaka izan arren, eranzten joan gara bere poesia […]

Irakurri

Egositako espagetiak izan ez gaitezen

0

Badira badirenez hizkuntzari esanindarra emateko moduak, eta guk ere baditugu geurean zenbait. Ezagutzen ditugun da arazoa, besteen eltzetik ibili beharrean lapurretan. Liburu honetan topatu daitezke karrokada bat birao, betiko kabroia, putakumea eta madarikazioak botatzen ibili beharrean. Liburuan biraoak bi modutara […]

Irakurri

Zarautzen e bazazkau, baboarrayua!

2

Orain urte pare bat-edo argitaratu zuten Zarautz hizketan liburua. Alde batetik, Zarauzko euskararen ezaugarriak biltzen ditu liburuak eta ondorio bat ateratzen: Zarauzko euskara erdialdeko euskalkia da, sartaldekoa. Beste alde batetik, zenbait herritarren hitzezko testigantza jasotzen da idatziz eta DVD batean, […]

Irakurri

Izan zitezkeen eneak ere

2

Idazle bati irratiko elkarrizketa batean entzun nion poemak bazkalosteko pasteltxoak bezala jan behar zirela, banaka eta astiro. Dastatuz. Halaxe irakurri dut Joseba Sarrionandiaren hau ere: Izkiriaturik aurkitu ditudan ene poemak. Oheratzerakoan poema bat edo beste irakurriz. Poeta askoren poemak aurkitzen […]

Irakurri

Pax vobiscum, nihil amplius

0

Bakea zuekin eta ez besterik. Esaldi honekin laburbilduko nuke -laburbiltzerik balego!- Arthur Schopenhauerrek Norbere burua ezagutzeko artea liburuan adierazitakoa. Urrun eta ezkor sumatu dut gizaki eta emakiongandik. Eskertzen zaio, halere, filosofia praktikoa egitea, alegia, azaltzen du nola jarri landutako ideiak […]

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA