Kategoria: Literatura

Apirila bitarteko emanaldiak bertan behera

0

Komuneko paperean emanaldi guztiak bertan behera utzi beharrean gara apirilaren amaiera bitartean. Otsailean aurreikusitako bi emanaldi ere ezin izan ditugu egin, bizitzaren ustegabeko sorpresak medio. Gure barkamenak Gernikako poesia asteko antolatzaileei eta Euskaldunako lagunei agindutakoak bete ezin izanagatik. Baita Zornotzan […]

Irakurri

Komuneko paperean: Putzuzulo, Donibane-Ziburu eta Gernika

0

Iragarri genuen Zarauzko Putzuzulo Amets Fabrikako saioa bertan behera geratu da. Beraz, ez dugu saiorik egingo martxoaren 18an Zarautzen. Pena. Baina egingo dugu uda baino lehen. Seguru.Horren ordainetan-edo, Donibane Ziburuko gaztetxera joango gara apirilaren 18an, hilabete geroago. Gipuzkoa eta Bizkaia […]

Irakurri

Komuneko paperean: Ipurdia garbitzeko poesia

0

Komuneko paperean gaitzat hartu eta Lander Muñagorrik eginiko erreportaia argitaratu da aste honetan Argian. Guretzat ikaragarria da hainbeste miresten dugun aldizkari batean gutaz idaztea. Eta miresmenez beteta dakargu hona erreportaiarako lotura.Lanean segitzeko gogoa indartu eta proiektu berrietan amesteko auspo lanak […]

Irakurri

LXV

0

Jatorra zen ulertzen nuen begiratu esaneko hura, bai eta esku keinu leuna ere. Baina justifika ezina zen salatzekoa zigortzekoa komunera joaten zen bakoitzean urak eraman ezinik uzten zuen mokordo trontzoa.

Irakurri

Komuneko paperean Donostia biziz

2

Komuneko paperean lanarekin, hilaren 14ean Donostian izan ginen, Ernest Llucheko Erakuslehioan. Indarrez joan ginen, lanerako gogoz eta indartuago itzuli ginen, saio gehiago egiteko desiratzen. Areto egokia eta bildutako jendea ere kurioso. Ari gara ikasten oholtza gainean nola jardun behar den […]

Irakurri

Nafarroako Golgota, injustiziak jota

1

Montoiaren liburu batekin maitemindu nintzen literaturaz. Ordu arte ez nuen ezer leitzen, ez neure gustura behintzat, eskolan derrigortutako liburuak ez baziren. 16-17 urte izango nituen. Zarauzko liburutegira joan eta apalategietan begira egon ondoan, Non dago Stalin? liburua aukeratu nuen. Xabier […]

Irakurri

Komuneko paperean LXIV

0

Haurdun nagozakur bat erdituko duteta laster aterako gara paseoankontainerretan abandonatzen dituzuen bigarren eskuko egunakhorzkaka batera. Badaezpadakendu zaitez paretikzure malenkoniak usaintzen badituaurpegira egingo baitizu jauzibetaurrekoak erauztera. Eta ez zaitez gezurrezko laztan eta hitz gozoegiz limurtzen saiadeskontsolatuen izterrekletaginak erregutzen dituztelako. Utzi erabilitako […]

Irakurri

Eta galtzaile izan ez bagina?

1

Espainiako Gerra Zibila irabazi zutenek irabazi zuten eta gaur herri hau den bezalakoa da gerra hartan galtzaile izan ginelako. Borroka galduetatik gatoz. Bai. Liburu hau irakurtzen ari nintzela eta anarkista italiar-frantses honen idatziak irakurtzen ari nintzela etengabean etorri zait gogora […]

Irakurri

Itsasoz dekoratutako Arraionea

0

Irati arreba ekarri genuen Arraio Irratira. Eta Arraioeneako balkoia zabalduta itsasoari begira freskagarri bat edo beste hartzen egin genuen irratsaioa. Izan ere, itsasoa aztertuz egiten du lan Iratik; Mundakako olatu ospetsuaren inguruko azterketan eta berriki itsasoan antxoaren egoera zein den […]

Irakurri

Komuneko paperean

2

Komuneko paperean, Bi anaik aurkeztua estrainekoz maiatzaren 14ean zarautzen. Hona bideo bat laburpen gisa. Hurrengo saioa Larrabetzun ekainaren 6an, eta hurrena Getarian ekainaren 11n. Eta gehiago egin nahi ditugu!  

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA