Kategoria: Literatura

Komuneko paperean LXI

0

Lur lehorretan loreak landatu nahia itsasoan herri bat eraiki nahia airean pausatu nahia alferrik dela sinestu arren mundu eta bizitza fantasiazkoak sortzen ditugu egunero goizetan sojazko esnetan madalenak bustitzen ditugunean.

Irakurri

Irakurgelaz dekoratutako Arraioenea

0

Zarautzen 200 pelukei, 150 taberna eta liburu denda bakarra dugu. Garoa. Bi eskaparateko liburu denda da Garoa: trinitate kaleko Garoa eta egaroa, www.egaroa.com helbidean aurki daitekeena (edo twitterren edo facebooken edo…) Gurasoak aritzen dira Trinitate kaleko liburu dendan lanean eta […]

Irakurri

Korroxkaz dekoratu genuen Arraioenea

0

Eta Lizarriturri DJ doktorearekin (Blasildik itzuli berriarekin) aritu ginen 40 minutuz entzuleen belarriak korroxkez taladratzen, harik eta Zarauzko argizari guztiak hauts bihurtu ziren arte. Galdu ezineko irratsaioa hemen entzungai. Eta hurrengo asteazkenean liburu dendaz dekoratuko dugu Arraioenea. Zarauzko Garoa liburu […]

Irakurri

Komuneko paperean LX

3

Pijametan esnatzen zara despertadore jeloskorrekin eta bustitzen kafetan, madalenekin. Hortzak garbitu dituzu kontzientzia delakoan periodikoa leitzen atentatuak non izan diren jakiteko bakarrik: etxe alboko kiroldegian, Barajas erdian edo Erromako burtsan.   Atzoko zapata zikinak ez dituzu jantzi nahi izan berriro […]

Irakurri

Arraioenea kontenedore multikolore

1

Mota guztietako zaborra izan genuen hizpide asteazken honetan eta inoiz baino irratsaio zaborragoa, intimoagoa eta dramatikoagoa atera zitzaigun. Indiferentzia guztietatik urrun. Handia oso! Galdu ezineko saioa HEMEN!

Irakurri

Komuneko paperean LIX

1

Goizean jaiki eta hamaika katu izaten zituen zain jangela estuan. Katu bakoitzari ematen zion jaten bere katiluan, bakoitzari gustuko zuen poltsatik, bakoitzari komeni zitzaion dietatik. Oilaskoa labean ipintzen zien batzutan, barazkiak egosten besteetan, untxiren bat ere bai noizbait.   Asteazken […]

Irakurri

Arraioenea gutun bilakatuta

0

Lau gutun izan ziren irratsaioaren ardatz. Andu Lertxundik Aita Larramendiri idatzitakoa bata, Mikel Larrak Arraio irratiko entzuleei idatzitakoa bestea, Jon Mirandek Andima Ibiñagabeitiari bidalia hurrena eta orain urtebete gure korreoan jasotakoa azkena. Musikarik onena tartekatzen saiatu ginen Lizarriturri DJ Doktorea […]

Irakurri

Komuneko paperean LVIII

1

Liburuak aurrerako irakurtzen ditugu gure bizitzak bezala. Oharkabean deserriratu nahian behiala umetan klase guztiaren aurrean jaunartzeko galtza berrietan kaka egin genuenekoa, zakila gogoaren kontra miazkatu ziguten ikatz garaia, maitasunari azala erauzi ziotenekoa. Aurrera begiratzen dugu atzeak erraietan gehiegitan egiten digulako […]

Irakurri

Komuneko paperean LVI

1

Bakardadea hiltzen dugu             Irratia, telebista, radio kaseta jartzean             Maitalearekin, arrebarekin eta goizetako peridikoarekin Baina inork ez dio eskelarik jartzen hurrengo egunean. Ez da inor damutzen hilketaz. Dakigulako edozei unetan berpiztuko dela behatz artetik eta egingo digula tiro bizkarretik […]

Irakurri

Lana izan genuen hizpide Arraioenean

1

Eta gonbidatu berezi batek jarri zizkigun musikak eta erantzun zizkigun galderak. Daltonek. Lana definitu nahian aritu ginen elkarrekin eta saioaren azken aldera drum bass-a oinarri hartuta rap saio bi egin zizkigun Daltonek. Galdu ezineko irratsaioa. Egin KLIK HEMEN eta sakatu […]

Irakurri

Izan zitezkeen eneak ere

2

Idazle bati irratiko elkarrizketa batean entzun nion poemak bazkalosteko pasteltxoak bezala jan behar zirela, banaka eta astiro. Dastatuz. Halaxe irakurri dut Joseba Sarrionandiaren hau ere: Izkiriaturik aurkitu ditudan ene poemak. Oheratzerakoan poema bat edo beste irakurriz. Poeta askoren poemak aurkitzen […]

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA