Kategoria: Literatura

Urpekariz dekoratutako Arraioenea

0

Itsasoan hondoratuko gara eta Arraioko urpekaritik egingo dugu irratsaioa, iluntzeko 9etatik 10etara, Lizarriturri DJ doktoreak eta 27zapatak. Urpekarian gonbidatu berezi batekin egingo dugu bidaia. Aguexekin. Bai, herriaren historia aldatzeko adinako merituak egin dituen azken portuarrarekin. Ostegunean, izan ere, 30 urte […]

Irakurri

Komuneko paperean XXIV

1

Visarekin batera gordetzen dut denbora karteran eta ateratzen dudanean kajero automatikoetara joan behar izaten dut, sudurretik sartzera. Eta orduan, komisioak kobratzen dizkit bankuak. Interesekin. Denboraren merkatuan zilar kolorez eskaintzen direlako ofertak eta erregalorik gozoenak korapilo konplikatuegiekin biltzen dituztelako. Horregatik esnatzen […]

Irakurri

Gure super heroi bakarra

0

anti heroia da ia. Irudia eta hitza gurutzatuz osatutako komiki liburu atsegina da Patxi Gallegoren bigarren liburu hau. Egun batean hartu eta hurrrengoan amaitu, zer gertatuko den asmatu ezinik, heroiaren ziri gogorra beratuko den jakin ezinik. Ederra liburua hau ere. […]

Irakurri

Komuneko paperean XXIII

1

Nahiago dut izan berdea arrosa beltz puntuekin laranja argia, iluna, distiratsua gorria urdina orbain horiekin beltza beltza beltza Zuria izatea baino. Gustatuko zaizkit edo ez beldurtuko naute edo ez, maiteko loriatuko gorrotatuko ditut edo ez. Baina zuria dena etxeko horma […]

Irakurri

Itxi gabeko zauriak

0

Asko dira Espainiako gerra zibiletik itxi gabe dauden zauriak. Asko gara gerraren alde humanoaz ohartzen ez garenak: ez ziren batzuk oso onak, ez besteak oso txarrak izan. Jokin Muñozek alde humano hori paperatu nahi izan duela iruditzen zait liburu honetan, […]

Irakurri

Akelarrez dekoratuko dugu Arraioenea

0

27ZAPATA-Hi! Zertaz dekoratuko diagu hurrengo ostegunian Arraioenea? LIZARRITURRI DJ DOKTOREA– Basoren batera eramango dixkiu trastiak??? Pagoetako parkera??? 27ZAPATA-Ondo ziok, basotik ingu diu, sasi artetik… akelarre bat eo! ona, ona… LIZARRITURRI DJ DOKTOREA-jejejejjejej 27ZAPATA-ta iyoko diyat atzoko programa sarera… (hori ez […]

Irakurri

Komuneko paperean XXIII

0

Odoletan dut eskua, dardarez Odol putzuak ari naiz marrazten                                                hitzez. Izerditzean ere odol tantoak irristatzen zaizkit masailean behera harri txintxarrez urratuta ditut belaun buruak                             eta latigoz gorritua bizkarra. Ilargia ere odoletan jaiki da gauez         nire zauriak sendatzeko […]

Irakurri

Komuneko paperean XXII

1

Intimitatea aurkitzen dut komunean errefuxiatzen naiz komunean musika jarri eta katedral batean nagoela dirudielako, kaka larriak askatzea libertatea delako, pixa larririk gabe aske pentsa dezakedalako, ura delako bizigai bakar, nire kaka usaina frantses perfumea delako (eta besteena jamoyor ustelduarena) bainatzean […]

Irakurri

Komuneko paperean XX

0

Ez al da bizitza indikatiboko baldintza ni banintza, hi bahintza, hura balitza nola konjugatu behar da aditza?                                                bizitza?

Irakurri

Komuneko paperean XIX

0

Bedeinkatu dituzte armadak jainkotu ostiak demokratizatu kapitalismoa. Ideien merkatuan ofertan saltzen dizkigute amets komertzialak. Eurena da monopolioa. Fresatzeko makinekin ezkonarazi gaituzte; dirua bizitza truk! Badakizue. Eta zentro komertzialak jarri dizkigute arnasten dugun aireak ere prezioa izan dezan.

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA