ABA XVIII
Uruguaira heldu gara gaur. 09-07-13. Itsasuntziz heldu gara Buenos Airesetik. Colonia izeneko herriska batean gaude. Zittertal izeneko zerbeza edaten fruitu lehorrak lagun. Hiriko zurrunbilotik herriko patxadara egin dugu jauzi. Eta eskertzen da. Denborak ere deskantsu hartu duela ematen du.
ABA XV
Ia bizitza osoa Argentinan daraman greziar agure batekin aritu gara hizketan. Postalak eta Mafaldaren kamisetak zituen denda bat zeraman. Damu omen zen Argentinara etorri izanaz Grezian zituen ondasunak utzita. Eta orain ez da inongoa. Herri minez bizi da atzerrian. Kanpotarra litzateke herrian. […]
ABA XII
Argentinan muxu bakarra ematea da ohitura agurtzerakoan, eskuin masailean oro har. Izan mutil. Izan neska. Konbinazio guztitan. Kontua da bietako batek bakarrik gerturatzen dituela ezpainak bestearen masailera. Bati, beraz, musua jartzea baino ez dagokio musua jasotzeko. Hasieratik markatzen dira diferentziak […]