ABA VIII

0

Buenos Aireseko kaleak kakaz beteta daude. Zakur kakaz. Lurrera begira ibili beharra dago erregaloa zapatetan etxeratu nahi ez bada. Eta orain urte oso gutti Zarautzen ere halatsu ibiltzen ginela oroitzen dut, betiko zinegotzi polizialak articulo 20/02 lege bihurtu zuen arte. […]

Irakurri

ABA VII

0

-Eta zuek nola bizi duzue krisia? (nik) -Krisia? Herrialde pobretuak beti gaude krisian. Hori zuen kontua baino ez da (Diego. Argentinarra)

Irakurri

ABA VI

0

Imposible is nothing esaten dit telebistak. Imposible is nothing. Eta nik tabernetan (ere) telebista itzaltzea zergatik ez den posible galdetzen dut.

Irakurri

ABA V

0

Buenos Airesen ez dago griperik. Buenos Airesen hotz egiten du goizetan eta 18ak ez gero. Eta hiritarrak ume ttikiak bailiran tratatzen dituzte hau-hori-ta-hura ez egiteko kontzientziatzeko: kaleko karteletan, metroko metro bakoitzeko telebistetan, prentsan, irratian. Eta batzuk, gutxi batzuk aho maskarak jantzita […]

Irakurri

ABA IV

0

"Han urrutian ikusten dituzuen etxe blokeetan pilatu dituzte porteño (Buenos Airestar) behartsuenak". Esan zigun anfitrioi lanak egiten ari zaigun lagun euskaldunak. Auzo haietara ezin gintezke joan. Ezta porteño asko ere. Behartsuen artean behartsuagoak ere badaudelako, hiriko mapetan ere agertzen ez […]

Irakurri

ABA III

0

Garbiñe Ubedaren Mila ezker liburua irakurri dut hegaldian. Eta Jimmy Hendrix entzuteko gogoa sartu zait eta Atahualpa Yupanqui. Buenos Aires ezkerrarena izan da urtetan eta azken hauteskundeetan (orain bi aste eginak) eskuinak irabazi du. Europan bezala. Eskuina eta ezkerra Ying […]

Irakurri

ABA II

0

Hegazkinean eskuineko eserlekuan dudana Suitzan bizi den biolontxelo jole argentinarra da. Kontserbatorioko irakaslea omen. Eta osketraren bateko kidea. Nobela bat bizirik. Baina ni galdera interesgarriak egiten asmatu ezinik geratu naiz solasaldi laburrean. ¿Cómo está la situación en el País Vasco? galdetu […]

Irakurri

Argentina-Bolibia-Argentina (ABA) I

0

Ihesaren eguna izan zen hegaldia hartu genuen igande hura. Ihesarena, ahazturarena, ibilbilde berri baten hasierarena. Etxetik motxila bete amets ateratzean, asko izan zirelako bidean utzitako ezinegonak, estuasunak, penak. Ihesaren eguna igandekoa, tren eta autobus geltoki eta aireportuetakoa. Hiruetan egin genuen […]

Irakurri

Etorriko dira hitzak

1

Oraingoz koadernoan geratu zaizkit hiltzatuta hitz guztiak, sarerako jauzia noiz emango zain. Oporrak hartu dizkidate hitzek, Buenos Airesen, Argentinan. Eta ni ez naiz izango neure esanak behartuko dituena. Oporretan bainago ni ere.

Irakurri

Eta galtzaile izan ez bagina?

1

Espainiako Gerra Zibila irabazi zutenek irabazi zuten eta gaur herri hau den bezalakoa da gerra hartan galtzaile izan ginelako. Borroka galduetatik gatoz. Bai. Liburu hau irakurtzen ari nintzela eta anarkista italiar-frantses honen idatziak irakurtzen ari nintzela etengabean etorri zait gogora […]

Irakurri

Konplexurik gabe

1

Bolibiara gara joatekoak udako oporretan. Horregatik jarri ginen harremanetan Garabideko lagunekin, Bolibia eta bolibiarrak bertatik ezagutzeko baliatu nahi genuelako bidaia. Horregatik bildu ginen aurreko astean Garabideko Jon Sarasua eta Urko Kolomorekin bidaiaz eta batez ere Bolibiaz hitz egiteko edo han […]

Irakurri

Ekarpen partikularra euskal rapari

2

Hara hemen euskal raparen historia laburrari buruz Argian ikusgai jarritako bideoa. Eta baita 27zapatak, SKT Sekuentzia taldearen bidez, euskarazko rapari egin berri dion ekarpentxoa. Konpromisozko letrak arbuiatu gabe komunari kantatutako errimak dituzu segidan. Zuek ere hustualdi ona izan dezazuela!

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA