Arraioenea gutun bilakatuta
Lau gutun izan ziren irratsaioaren ardatz. Andu Lertxundik Aita Larramendiri idatzitakoa bata, Mikel Larrak Arraio irratiko entzuleei idatzitakoa bestea, Jon Mirandek Andima Ibiñagabeitiari bidalia hurrena eta orain urtebete gure korreoan jasotakoa azkena. Musikarik onena tartekatzen saiatu ginen Lizarriturri DJ Doktorea […]
21ean 27 urte bosgarrenez
Larunbatean, 21ean, beteko ditut bosgarren aldiz jarraian 27 urte. Gustura nago eta gustura segi nahi dut. Begiratua gorantz. Ilusionatuta. Eta ilusio hori saiatuko naiz kontajiatzen blog honetan ere. Nahi duzuen arte!
Komuneko paperean LVIII
Liburuak aurrerako irakurtzen ditugu gure bizitzak bezala. Oharkabean deserriratu nahian behiala umetan klase guztiaren aurrean jaunartzeko galtza berrietan kaka egin genuenekoa, zakila gogoaren kontra miazkatu ziguten ikatz garaia, maitasunari azala erauzi ziotenekoa. Aurrera begiratzen dugu atzeak erraietan gehiegitan egiten digulako […]
Zoazte denak pikutara!
Beldurra diot hasi berri den hauteskunde kanpainari. Beldurra diot ustez politika egiten ari den korbatadun irudizalearen promesari. Nik beldurra diot manifestazioetara joateri. Beldurra diot edozein polizia autori. Hezurretarainoko izua sentitzen dut Justizia Jauregien aurretik pasatzen naizenean. Beldurra diet egunkarietako titular […]
Komuneko paperean LVII
Ez dut gehiago idatziko orri kuadrakilatuetan, hitzak taulatan gelditzen zaizkit preso istorio makabroak marraztuz zelai kalkulatuegitan.
Bego eta begi
Oteitza Lizeo Politeknikoaren fundazioa Bitoriano Gandiaga da eta bere izena eta izana hauspotu asmoz erakusketa bat eta ekitaldi zenbait antolatu ditugu gaurtik hasi eta hurrengo aste amaiera arte. Erakusketan Lizeoan bertan dago ikusgai eta hurrengo astean bi hitzaldi izango dira: […]
Komuneko paperean LVI
Bakardadea hiltzen dugu Irratia, telebista, radio kaseta jartzean Maitalearekin, arrebarekin eta goizetako peridikoarekin Baina inork ez dio eskelarik jartzen hurrengo egunean. Ez da inor damutzen hilketaz. Dakigulako edozei unetan berpiztuko dela behatz artetik eta egingo digula tiro bizkarretik […]
Lana izan genuen hizpide Arraioenean
Eta gonbidatu berezi batek jarri zizkigun musikak eta erantzun zizkigun galderak. Daltonek. Lana definitu nahian aritu ginen elkarrekin eta saioaren azken aldera drum bass-a oinarri hartuta rap saio bi egin zizkigun Daltonek. Galdu ezineko irratsaioa. Egin KLIK HEMEN eta sakatu […]
Izan zitezkeen eneak ere
Idazle bati irratiko elkarrizketa batean entzun nion poemak bazkalosteko pasteltxoak bezala jan behar zirela, banaka eta astiro. Dastatuz. Halaxe irakurri dut Joseba Sarrionandiaren hau ere: Izkiriaturik aurkitu ditudan ene poemak. Oheratzerakoan poema bat edo beste irakurriz. Poeta askoren poemak aurkitzen […]
Ziberekintzailetza. Ni saiatzen naiz eta zu?
Itsusia da zeharo terminoa baina handia du izana. Gaur sare erraldoi hau nola erabili aholkatzen du Teketenek. Komunikatzeko, erlazionatzeko, sortzeko eta bizitzeko ziberekintzaile izan beharra baitago! Ikus azalpena hemen.
Komuneko paperean LV
Lo zaude baina oraingoan ez dizut argazkirik aterako. Alfabetoetan existitzen ez den letra bat marraztu dute zure hankek eta besoek ez dute punturik jarri nahi kontatzen ari diren istorio ederrean. Horregatik esnatuko zinen eta emango zenidan muxu trena martxan jarri […]