Komuneko paperean XLII

1

Zure zurrungak                    eraman nahi nituzke kantura. Eta izan litezkeen sinfoniarik ederrenak                    osatu nire ahots eta txistuz.   Zure aieneak                    nahi nituzke konposatu                    Ludwig Vanek entzuteko moduan. Eta zure ezpainek, bustirik                    pa ematean                    ateratzen duten […]

Irakurri

Zakur zintzoak gu!

1

Hizkuntzak gure pentsamoldea islatzen du. Ez da kasualitatea, esaterako, darabiltzagun biraorik gehienek emakumezkoekin izatea zerikusia eta gauza positiboek gizonezkoekin lotura duten balio edo elementuak izatea. Badakigu koñazo bat zer den, eta badakigu barrabilak edukitzeak zer esan nahi duen. Are nabarmenagoa […]

Irakurri

Kioskoz dekoratutako Arraioenea

0

Asteazken honetan iluntzeko 9etan zabaldu genuen kioskoa eta egunkari, txikle eta pipa artean aurkitutako perlekin osatu genuen saioa Lizarriturri DJ Doktoreak eta 27zapatak. Gustura aritu ginen zutik jarrita paretik pasatzen zirenei mota guztietako souvenirrak eskaintzen, korbata zuria jantzita. Gusto baduzue […]

Irakurri

Komuneko paperean XLI

0

Realaren partidu bat bezain depresiboa izan liteke azukrerik gabeko poleo menta bat. Edozein egunkariren astearteko albisteak bezain iltzeak izan litezke despertadoreren do-re-mi-fa-solak goizeko zazpietan. Puru baten kea amorrazioz aurpegira botatzea bezala da kaka larriturik egon eta egin ezina. Horregatik ez […]

Irakurri

Arraioenea pololotan jantzi genuenekoa

2

Arraioenea dekoraturik sensual eta erotikoenez jantzi dugu oraingoan: pololoz eta kulero txuritan, kamiseta arin bat soinean eta ilea zinta gorri batekin jasota. Eta orgasmo bihurtu nahi izan dugu asteazkenetako 9etatik 10ak bitarteko saioa. Konprobatu eta entzun nahi duenak egin dezala […]

Irakurri

Katu batek erakutsi diezaioke kaio bati hegan egiten?

0

Arin irakurtzen den liburu atsegina da Kaio baten historia (eta hegan egiten erakutsi zion katuarena), Luis Sepúlvedarena, hau ere Haur eta Gazte Literatura sailean sailkatua arrazoi ulertezinengatik. Gizakiok eta emakiok naturari ematen diogun tratu txarraren kritika eginez, animaliak hizketan entzuten […]

Irakurri

Komuneko paperean XXXX

0

Ez utzi joaten poematxu hau bukatu artean, Nire ixter astunen pisua atsegin ez badun ere, jan ditudan San Jakoboen grasa sentitzen badun ere, ez nazan aska. Itxaron ezan apur bat orri zuri honetan ezkutaturik dagoen poema azaleratu artean. Eta emaidan […]

Irakurri

Agerian edukitzeko moduko liburua

0

DBHko lehen mailako ikasleentzako (12-13 urteko neska-mutilentzako) irakurketa liburu sorta bat erosi genuen orain gutti. Adin horretako gazteentzat egokia izango zelakoan liburu hau ere hartu genuen: Gizon izandako mutila, Patxi Zubizarretarena. Liburua laburra da, txikia, niri gustatzen zaidan liburu mota […]

Irakurri

Ze ordutan da 9tako meza?

1

Asteazkenero bezala dekoratu berriz jantzi dugu Arraioenea, eroetxez oraingoan eta entzuleei, besoak ez mugitzeko eroei jartzen zaien alkandora horietako bat jarri diegu 10ak artean. Zuk ere probatu nahi? Ederki damutuko zara! Entzuteko egin KLIK HEMEN!! <!–ARRAIOENEA081001

Irakurri

Beste komun bateko paperean

0

. Euliek ere badute euren planeta, Eta gizajendea ez da han hain ondo bizi. Hemen jasan behar izaten duten kalte Guztia itzultzen digute han euliek.   Ezti zintak jartzen dituzte nahinon Pertsonak itsatsirik geratu daitezen, Eta garagardo melengetara botatzen dute […]

Irakurri

Honela mintzatu zen

0

Alua da mundua blogean irakurri nuen liburu honi (Camino de Los Angeles. John Fante) buruzko komentarioa eta gogoz hasi nintzen irakurtzen oporren ostean. Inoiz izan den pertsonaiarik kabroiena irudikatu nahian nabilelako aspaldian. Bai, badakit ez zaizkidala adibideak falta baina… Ez […]

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA