Arraioenea pololotan jantzi genuenekoa

2

Arraioenea dekoraturik sensual eta erotikoenez jantzi dugu oraingoan: pololoz eta kulero txuritan, kamiseta arin bat soinean eta ilea zinta gorri batekin jasota. Eta orgasmo bihurtu nahi izan dugu asteazkenetako 9etatik 10ak bitarteko saioa. Konprobatu eta entzun nahi duenak egin dezala […]

Irakurri

Katu batek erakutsi diezaioke kaio bati hegan egiten?

0

Arin irakurtzen den liburu atsegina da Kaio baten historia (eta hegan egiten erakutsi zion katuarena), Luis Sepúlvedarena, hau ere Haur eta Gazte Literatura sailean sailkatua arrazoi ulertezinengatik. Gizakiok eta emakiok naturari ematen diogun tratu txarraren kritika eginez, animaliak hizketan entzuten […]

Irakurri

Komuneko paperean XXXX

0

Ez utzi joaten poematxu hau bukatu artean, Nire ixter astunen pisua atsegin ez badun ere, jan ditudan San Jakoboen grasa sentitzen badun ere, ez nazan aska. Itxaron ezan apur bat orri zuri honetan ezkutaturik dagoen poema azaleratu artean. Eta emaidan […]

Irakurri

Agerian edukitzeko moduko liburua

0

DBHko lehen mailako ikasleentzako (12-13 urteko neska-mutilentzako) irakurketa liburu sorta bat erosi genuen orain gutti. Adin horretako gazteentzat egokia izango zelakoan liburu hau ere hartu genuen: Gizon izandako mutila, Patxi Zubizarretarena. Liburua laburra da, txikia, niri gustatzen zaidan liburu mota […]

Irakurri

Ze ordutan da 9tako meza?

1

Asteazkenero bezala dekoratu berriz jantzi dugu Arraioenea, eroetxez oraingoan eta entzuleei, besoak ez mugitzeko eroei jartzen zaien alkandora horietako bat jarri diegu 10ak artean. Zuk ere probatu nahi? Ederki damutuko zara! Entzuteko egin KLIK HEMEN!! <!–ARRAIOENEA081001

Irakurri

Beste komun bateko paperean

0

. Euliek ere badute euren planeta, Eta gizajendea ez da han hain ondo bizi. Hemen jasan behar izaten duten kalte Guztia itzultzen digute han euliek.   Ezti zintak jartzen dituzte nahinon Pertsonak itsatsirik geratu daitezen, Eta garagardo melengetara botatzen dute […]

Irakurri

Honela mintzatu zen

0

Alua da mundua blogean irakurri nuen liburu honi (Camino de Los Angeles. John Fante) buruzko komentarioa eta gogoz hasi nintzen irakurtzen oporren ostean. Inoiz izan den pertsonaiarik kabroiena irudikatu nahian nabilelako aspaldian. Bai, badakit ez zaizkidala adibideak falta baina… Ez […]

Irakurri

Arraioenea 080924 Bi

1

IRRATSAIOA JAISTEKO EGIN EZAZU KLIK HEMEN! Ikasturteko bigarren irratsaioa lotsaz dekoratu genuen, lotsaz jantzi. Eta beti-betiko atalez gainera Mikelen eta Haimarren gutunak irakurri genituen Fleuritik eta Villepintetik, lotsarik gabe eta ahotsik behartu gabe.

Irakurri

Arraioenea estrenatu genuenekoa

0

Aurreko asteazkenean hasi genuen ikasturtea, lantokiz dekoratuta. Grabatu osorik grabatu genuen baina zati bat baino ez zaigu iritsi guri. 55 minututatik 25 baino ez. Aski izango ahal dira minutu horiek aurtengo martxaren nondik norakoa zein izango den jakiteko. ENTZUTEKO EGIN […]

Irakurri

Komuneko paperean XXXVIII

0

Ikusi ditut umeak jan ez dituzten bainak zakarretara botatzen. Eta zakar poltsa berri bat eman behar izan diet euren platera beteak hustu zitzaten. Eta orduan nik zakar poltsak hartu eta jangelaren erdian hustu ditut eta baina eta pataten gainean harrokeriak […]

Irakurri

Deabrurik balego zer egingo luke egunsenti ederrean?

0

Nirekin etorriko litzateke gosaritara, eta zerbituko nioke arrautza parea hirugiharrarekin, etxeko balkoian. Eta galdetuko nioke ea zenbat etxetan edo zenbaten bihotzetan gosaltzen duen goizero, egunsentirik ederrenak hainbestetan zapuzteko. Ez, gaur ez dut irratirik piztuko goizean, ez periodikorik leituko. Eta berritu […]

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA