Maitasunak kolore ugari ditu

7

Eta horietako asko liburu honetan azaltzen dira. Gabriel Garcia Marquezen 100 urte luuzeegia egin zitzaidan eta liburu honek hasieran inpresio motela egin zidan. Baina ederra da liburua. Oso. Eta gustura irakurri ditut, ederki harilkatzen eta desbrikatzen dituelako bizitzak interesgarri eginez, […]

Irakurri

Erdizkako musulmana naiz

2

arroz ramadama ez nuelako egin osorik. 5 egun oso egin nituen arroza jan eta arroza jan. Barruko tristurak nahigabeturik amarenera joan eta anaiaren espagettiak ohostu nituen arte. Ez dut inoiz pasta plater bat horren gustura jan. Ta orain hasi gara […]

Irakurri

Komuneko paperean XXII

1

Intimitatea aurkitzen dut komunean errefuxiatzen naiz komunean musika jarri eta katedral batean nagoela dirudielako, kaka larriak askatzea libertatea delako, pixa larririk gabe aske pentsa dezakedalako, ura delako bizigai bakar, nire kaka usaina frantses perfumea delako (eta besteena jamoyor ustelduarena) bainatzean […]

Irakurri

Gomendio erotiko eske

0

Ez naiz pelikula porno edo erotiko asko ikusia. Gaxtetan bai, gogoan dut nola aritzen ginen peli pornoak koadrilan ikusten, eta noski, txalaparta jotzen. Eta hara non berritu zaidan pelikula pornoak edo erotikoak ikusteko gosea orain, inoiz ez datorrelako gaizki besteen […]

Irakurri

Arroz ramadama

1

Aspaldian egin nuen arroz ramadama, 2006ko urte hasieran edo izango zen. Erretzeari utzi nahi nion eta mila modu eta trikimailu probatuak nituen ke arteak uzteko. Ezin ordea. Arroz ramadamarekin lortu nuen. Ederki kostata. Arroz ramadama honetan datza: 10 egunetan arroza […]

Irakurri

Au revoirrik ez!

0

Zapata soinu handirik atera gabe ibili naiz aspaldian. Baina bueltan naiz. Parisen interneten ordu erdian ibiltzea 3 euro kobratzen dute. Eta nik asko maite zaituztet baina segunduen presiopean idazten aritzea baino nahiago izan dut isiltasuna gorde eta oporretatik itzultzean neguko […]

Irakurri

Komuneko paperean XX

0

Ez al da bizitza indikatiboko baldintza ni banintza, hi bahintza, hura balitza nola konjugatu behar da aditza?                                                bizitza?

Irakurri

Komuneko paperean XIX

0

Bedeinkatu dituzte armadak jainkotu ostiak demokratizatu kapitalismoa. Ideien merkatuan ofertan saltzen dizkigute amets komertzialak. Eurena da monopolioa. Fresatzeko makinekin ezkonarazi gaituzte; dirua bizitza truk! Badakizue. Eta zentro komertzialak jarri dizkigute arnasten dugun aireak ere prezioa izan dezan.

Irakurri

Arraioenea sukaldez jantzi genuenekoa

0

Badakigu komun zaleak zaretela oso blog hau bisitatzen duzuenak. Baina ez dago komunera joan beharrik sukaldetik pasatzen ez bada bat. Otsailaren lehen osteguneko Arraioenea sukaldez dekoratu genuen, eta bertara hitzen sukaldari paregabea ekarri genuen: Trio Kalaberako Burezur jauna. Saioa osorik […]

Irakurri

Aste lerdena

0

Aste lerdena ekarriko ahal du astelehenak. Martxoko lehena. Bizitzaz harro nadin. Oker nabil baina kanpotik zer etorriko. Bai, nik erregalatuko diot astelehen eder bat bizitzari, aste lerden bat martxoari. Bihar goizo, oso goizo jaikiko naiz egunari brilloa ateratzera.

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA