Gorrotoaren g-z

1

Gorroto puntuz idatziko dut gaurkoan, g puntuaz. Jendea eta norgehiagoka gorrotatzera heldu naizelako bertso txapelketekin. Nire bertso abilidade eskasiak izango du zerikusirik horretan baina injustizia asko ere egin direla, egiten direla eta egin zaizkidala ere esatera ausartzen naiz. Eskolartekoetatik (ia […]

Irakurri

Arraio maratoia igandean

0

Putzuzulo amets fabrikak bi urte bete zituen asteartean. Eta nolako bi urte! Zorionak denoi, lagunarte ederra osatu dugulako eta mundu hobexeagoa lortzeko bidea egiten ari garelako, gure etxetik hasita. Bi astez ekitaldi mordoa izan dira  gaztetxean. Eta igandean amaituko da […]

Irakurri

Komuneko paperean V

0

Gelditu da denbora. Erre dira loreak usteldu fruituak piztu hilezurrak. Kaleetan arratoiek egiten dituzte konprak odolustu dira bankuak mozkortu elizak kristoren odolaz eta gurutzeek edertzen dituzte parkeak. Ez du eguzkiak egunik piztuko gehiago. Zer uste zenuten zela zerua!

Irakurri

Misterioa gehiago

0

Atzo (astelehenean) izan ginen Sautrelako 200. programa zelebratzeko ospakizunean. Tabakaleran. Hasier Etxeberriaren blogean gonbidapena ikusi eta apuntatu ginen. Ordutik, atzoko eguna ilusio eta urduritasun bereziz bizi izan dut. Nolakoa ote da idazle jendea, errealitatea begi zorrotzez erretratatzen duten horien lagunartea. […]

Irakurri

Neguz dekoratutako Arraioenea

0

Udazkenean gaude. Bai. Baina guk etxeko leihotik begiratu eta negu usaina hartu genuen eta dekoratu behar izan gabe, neguz jantzita etorri zitzaigun Arraioenea. Inoiz baino sms eta dei gehiago jaso genituen saioan. Eta Lizarriturri DJ doktorea eta 27zapata pozik eta […]

Irakurri

Arte herdoila

1

Asko gustatzen zait bertatik paseatzean hodiei begira gelditzea. Jose Antonio Legorbururen lana da eta “Hodiak hodiari dei” du izenburu. Deia berriz Anjel Lertxundiren hitzez dago egina. Hodietan euskarazko eta gaztelaniazko esaldi solte eder eta ugari daude idatzita. Edo zeuden. Ze […]

Irakurri

Komuneko paperean IV

3

Eguzkiak kulero zikinak erantzi zituen Eguzkiak kulero zikinak erantzi zituen eta ilargi muturrean zintzilikatu. Gereziek hartu zituzten kaleak orduan                 bals baten erritmora. Udareak suizidatu egin ziren dantzatzen ez zekitelako eta laranjek, iraultza, iraultza aldarrikatuz marrubizko barrikadak muntatu zituzten zuku […]

Irakurri

Dena lanbrotuta ikustot

0

Igande goiza. Aspaldiko partez buruko minduta jaiki naiz. Atzo koadrilen eguna zen Zarautzen. Egunean zehar MusikHerriako batzar nagusia izan genuen Etxarri Aranatzen, amets utopikoetan sinisten dugun 30 musika talderen proiektuak aurrera egin dezan. Gure aurtengo erronkak izango dira: gure diskoen […]

Irakurri

Komuneko paperean III

1

Eroskik buzoian utzitako liburuxka hartu praketa askatu, galtzontziloak jaitsi eta kaka eginez disfrutatuko dut bizitzaz komunean errefuxiatuko naiz mundutik 10 minutuz bada ere. eta 10 minutuz bada ere          barruak hustuko ditut eta pentsatuko imitazio txar bat baino ez dela […]

Irakurri

Ez uki Tabacalera!

1

Gaur Sustatun leitu dut Luistxo Fernandezen mezua. Eta Tabacaleraz gomendio bat eta eskaera bi egiten zituen:     Bat: igandean amaitzen da Schnabel erakusketa; ez bazara igaro eta aukera baduzu, ikusi. Bi: Mesedez ez erreformatu eraikin hau, utzi dagoen bezala. Hiru: utzi […]

Irakurri

Parrokiako kanpandorrez dekoratutako Arraioenea

1

Aurreko asteko irratsaioa duzue hemen. Inoiz baino beranduago jarria. Baina entzungai edonola ere. Lizarriturri DJ doktorea eta 27zapata ari gara neurria hartzen programari. Aurreko ostegunean Arraioko ordenadore, kasko eta mahaiak hartu eta Zarauzko kanpandorrerik altuenera igo ginen irratsaiorekin zarauztar guztien […]

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA