Iñaki Idigoras
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- iñaki bastarrika izagirre(e)k Espezie inbasoreak bidalketan
- Iñaki Idigoras(e)k Lehen notak bidalketan
- iñaki(e)k Lehen notak bidalketan
Artxiboak
- 2024(e)ko azaroa
- 2024(e)ko uztaila
- 2023(e)ko azaroa
- 2023(e)ko uztaila
- 2023(e)ko martxoa
- 2022(e)ko urria
- 2021(e)ko maiatza
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko urria
- 2020(e)ko uztaila
- 2020(e)ko maiatza
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko abuztua
- 2019(e)ko uztaila
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko martxoa
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
Memoriadun euskara
Atalak: Sailkatu gabea
Autobiografia idaztea omen da garapen pertsonalerako tresnarik eraginkorrena, askatzaileena. Iraganeko kontuei tira egin eta gogora ekartzeak, orainaldiko korapiloak askatzen laguntzen omen du. Bai, laguntzen du orainaldia ulertzen eta komeni zaigun etorkizun bat marrazten. Eguneroko jarrerak berrikusita, garen bezala, lotura gutxiagorekin adierazten hasten gara.
Subjektu pertsonalaz esandako horrek, berdin berdin balio du Herri batendako ere. Gure Herriaren nortasuna loturik, preso daukate iraganeko gertakarietatik. Hain da traumatikoa daukagun iragana! 1200, 1512, 1620, 1789, 1833/72, 1914, 1936. Ez dira zenbaki hutsalak. Ez dira gertakari hutsalen urteak. Garai esanguratsuak dira gure historian. Zenbat hildako, zenbat zauritu, zenbat min! Zenbateko zapalkuntza, egun ere aurrera daramatena!
Irudikatu dezagun euskaldunon kultura baserri bat dela. Orain 1200 urte, kultura horrek estatu bat eman zion bere buruari, teilatua ipini, arrotzen erasoengandik babesteko: Iruñeko erresuma, gero Nafarroakoa izango zena. Baina lehen aipatu ditugun urteetan, teilatu hori desegin egin digute. Iada ez daukagu babesik. Estatu gabeko nazioa baino, estatu gabetutako nazioa gara. Zer gertatzen zaio teilaturik gabeko baserriari? Higatu eta erori egiten dela. Ataka horretan gaude euskaldunok.
Zer egin dezakegu? Erresistentzia egitea dagokigu, teilatu gabetutako baserriari toldoa ipiniz. Toldo honek bi helduleku behar dituelakoan nago; bi zutabe: euskara eta memoria. Hain zuzen ere, gure nortasuna suntsitzeko, etsaiek indarrez kolpatzen dituzten bi zutabeak.
Inork gutxik ezagutzen du gure Herriaren autobiografia. Ezagutzeak izugarri lagunduko liguke oraina ulertzen, eta komeni zaizkigun estrategiak marrazten.
Nola zabaldu gure historia? Euskara eragileen sare bat badaukagu josia, 50-80 hamarkadetako pizkundearen ondare. Zer iruditzen, hain garrantzitsua den memoriaren gaia ere sare horren bitartez zabaltzea, euskararekin batera?
Belaunaldi berriko euskalgintzaren berrikuntza horixe litzateke, memoria ere bere barne biltzea. Gainera, iragana ezagutzeak euskara ikasi edo eta erabiltzeko motibazioa ere sustatzen duelakoan nago. Horrela, bi ardatzek elkar elikatuko lukete, behar dugun nortasuna indartuz.
Independente izan zirelako gara, eta berriro ere izan gogo gara.
Asmatuko al dugu!