Eskubide penalak
Eskubide penalak Anariren ‘Zure aurrekari penalak’ eta Pettiren ‘Manipulazio estrategiak’ itzelezko bi diska dira. Bata bestearekin kateatuz, saiakera honetan eskubideak, aurrekari penalak dituzten manipulazio estrategiak ez ote diren iradokitzen dut, beharrei dagokien lekua itzultzeko. Eskutik doaz eskuburdin eta eskubidea. Batak ekarri zuen bestea. Gaztelako erresuma, Espainia izango zen inperioa eratzen ari zen, bostehun urte badirela. Amerika zein Nafarroa(ren beste zati bat)...
Read Moreizabortegiak
Jada balio ez digula uste duguna zabortegira bota ohi dugu. Ala genuen. Orain, birziklatzera. Bai, ala? Zer da izabortegia? iPhone, iPad, iMac, iZabortegi? Hotz. izAbortegi. Bero. Izaki zabortegiak. Izaki abortatuen egia. Kontextuan sartzeko, psikologia humanistak diosku osasuna zera dela: sentitu, pentsatu eta egin, bat egitea. Pirritx eta Porrotxek ere bai, etxeraino ekarri digu, semealaben bidetik. Sentitu, pentsatu eta egin, guztiok egiten dugu. Bata bestearekin bat dihoazen, ala...
Read MoreEuskeraren poloak
Poloak zera dira: continuum baten bi ertzak. Adibidez, eguerdia eta gauerdia. Maskulinoa eta femeninoa. Beltza eta zuria. Sarri poloetan kokatzen gara. Dramatizatu egiten dugu. Karikaturizatu. Azken finean, zerbait lortzeko ‘dena’ eman. Eta iada badakigu ‘dena’ eta ‘ezer’ gezurrak direla, baldin eta kontextualizatzen ez baditugu. Beste bi polo. Eta poloak, zailak dira iristen. Amalurreko ipar eta hego poloak, kasu. Edo beltz eta zuri puruak, garbiak. Beltza...
Read MoreEuskararen erroak
Eguneroko errealitatea jasangaitz zaidanean delirioan sartzen naiz, babes bila. Pasarte polit bezain interesgarriak bizi izaten ditut egoera honetan. Bizi, nire buruan; hori bizitzea bada. Delirio guztiek izan ohi dute jatorririk, eta oraingo honetan Bittor Kapanagaren Euskara erro eta garak izan du eraginik. Imaginatu dut soinuekin lehen hitzak ahoskatu ezinik dabilen primatea: ssssuuu, uuurrr, aaarrr…. Hitz gordinak, oraindik garatze bidean diren aho-kordak trakeski...
Read More
Iruzkin berriak