Espezie inbasoreak
Borobila da Amalurra. Barruan sua, kanpoan airea, eta azaleko ur eta lurrek osotzen dute lau burudun ekosistema. Bizitza sortu da bertan, milaka eratan, espezietan, oreka sineskaitzean. Espezie horietako bakoitzak bere lekua egin du ekosistema batean ala bestean. Lekua egin ez duena, ez da bizi. Hil zen ala akabatu zuten. Ekosistemak, bizi beharrak gidatutako prozesuaren produktu dira. Hartueman justuan oinarritutako ekonomiaren sistema dira: justizia ekologikoa, orekaren fruitu. Eremu batean...
Read MoreGogoaren haritik
Bittor Kapanagak ‘Euskera, erro eta gara’ liburuan dioskun bezala, GO, IZ eta AR fonemak izatasun kontzeptua adierazteko erabiltzen zituzten gure arbasoek. Bere ustez, hiru giza multzoren biltzeak eratu zuen gureganaino iritsi den euskera. Hau da, kontzeptu bera adierazteko hiru erro ditugu. Zenbat hitz eder sortzen diren hiru multzo horietatik: GOIZ, IZAR, ARIZ… eta GOGO. Azken hau fonema beraren errepikapen soil bat dugu: GO-GO. Badirudi, denbora aurrera joan ahala, aitzin euskaldun...
Read MoreArriskuaren jabetzaz
Bizi dugun arrisku egoerak gogoeta eragin dit. Nork kudeatzen ditu arriskuak egokien? Goikoak? Behekoak? Behekoak ez dauka behar besteko ikuspegirik, eta goikoari, errealitatearen detaileak falta zaizkio. Eta badakigu detaileak zein garrantzizkoak diren. Beraz, ondorioztatu dezakegu arrisku kudeaketarik egokiena, eraginkorrena, arazoa bera dagoen mailan ematen dela. Arriskuak arduraz hartzekoak dira. Bizia bera egon daiteke jokoan. Burugabea da arriskuak ikusi nahi ez dituena. Burujabea, bere...
Read MoreBuruz ere, beste
Gogoan ditut Goenaga zenaren Ikastolako klaseak. Fisika arazoak konpontzen hasi aurretik, erreferentzi puntu egokia aukeratzearen garrantzia azpimarratzen zigun klarionez arbel berdean. Erreferentziari arretarik eskeini gabe, errealitatea oker interpretatzeko arriskua baitugu. Frantziapean daudenek Piriniotara begira dituzte etxeetako lehioak. Españapekooi ez digu baina, erreferentzia horrek balio, argia maite badugu bederen. Leihoen arazoa konpontzeko, erreferentzia egokia eguzkia da, argi...
Read MoreNafarroa eguneratu
Arreta eskaini diet Oñatiko herri egun eta errosarixotarako hiru bat lekutan zintzilikatuta ikusi ditudan ikurrei. Poztu nau ikurriña eta presoak herriratzea aldarrikatzen duenarekin batera, nafarra ikusteak. Zenbatetan eskatzen dugun ikurriña CFNko udaletxetan, eta zein gutxi nafarra CAVen! Zatikatuta gaude administratiboki, eta mentalki ere, memoria urriarekin. Baina, Nafarra gurean ikusteak kontzientzia bizitzen ari denaren seinaletzat hartzen dut nik. Borrolakarien gertukoen zigorra...
Read MoreEtorriak badakar zentzua
Kulturalki ez ezik, administratiboki eta juridikoki ere euskaldunok bat ginen garai batean. Mundu ikuskera propioa eta beronen araberako antolaketa eta ordenantza geneukan. Nafar erresumaren garaia zen. Alboetako errege asekaitzen erasoen aurrean geurea defendatzeko bitartekoa. Lortu genuen tarte batean. Gure legean, foruan, jasota genuen inor ez erasotzerik, defendatu besterik. Gure izaeraren erakusgarri. Alboetakoek baina, horrelakorik ez, eta kolpatu gaituzte, zatikatu, 1200, 1512, 1521,...
Read MoreEneko zana, San Ignatius (II)
[Uztarriarako erantzuna] Esker mila ekarpenengatik. Izenarena, non edo non irakurri dut. Eneko, Iñigo, Inazio, Iñaki… bada eztabaidarik. Proposatzen duzun Iñigo erabiliko dut, hala izan zelako, bilaketen harira. Eta zentzurik badu. Ez da baina, izena, eztabaidaren muina. Izana bazik. Izanaren gaineko gogoeta eta memoria. Eta hauen erabilera: zertarako gogora ekarri? Herri menperatua garen aldetik, askatasun faltaren kontzientzia hartu eta zabaltzeko erabili nahi nuke nik. Ohartzeko....
Read MoreEneko zana, San Ignatius
Badatozkigu San Inaxioak, Azpeitin nahiz Urbian. Gipuzkoako patroi handiaren omenezko festa ospatu ohi dugu. Zer da, baina, ospatzen duguna? Azpeitiko Loiolan jaio zen Eneko Lopez, leinu boteretsuan, 1491an. Garai nahasiak ziren iberiar penintsulan, Gaztelako erresuma konkista betean ari baitzen, Fernando eta Isabel katolikoen agindupean, geroago Espainia bilakatuko zen inperioa sortzen. Granada konkistatuko zuten 1492an, Kolon Ameriketara iritsiko zen urte berean. Kanariar irlak 1496an, 100...
Read MoreTafallatik, egoa gogora
Tafallako irudiek Biescaseko Las Nieves kanpinean 1996ko abuztuaren 7an bizitakoak ekarri dizkit gogora: 87 hildako, 183 zauritu. Bigarren multzoan, etxekook. Muturreko egoerak bizita bada ere, bizirik jarraitzeko zoria izan genuen. Hogei urtera egin ziguten Biescas eta Aragoiko autoritateek kaltetuoi omenaldia, hildako baten semeak alkaeari hala eskatuta. Hark bezala, bagenuen guk ere aitorpenaren gabezia sentimentua. Joan ginen, eta ezarritako monolitoen inguruan bueltatxo bat eman....
Read MoreAlardeatzeak
Alardeek ematen dute zeresanik. Garaipen militarra ospatzeko, tradizioa lege, gizonezkoak gudari San Martzialen. Emakumeak, parte hartu nahiz, parekidetasuna aldarrikatuz. Ikuskera talka. Kultura talka. Matxismoa – feminismoa. Genero kontuak. Omen. Eta badira, baina ez soilik. Generoarena kontzeptu handiago baten baitakoa da: Boterea – duintasuna. Bizipenetan, alardea – sufrikarioa. Euskal usainik ez du alardeak. Ez diot pareko hitz jatorrik aurkitu. Jatorretik gutxi baitu:...
Read More
Iruzkin berriak