Iñaki Idigoras
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- iñaki bastarrika izagirre(e)k Espezie inbasoreak bidalketan
- Iñaki Idigoras(e)k Lehen notak bidalketan
- iñaki(e)k Lehen notak bidalketan
Artxiboak
- 2024(e)ko azaroa
- 2024(e)ko uztaila
- 2023(e)ko azaroa
- 2023(e)ko uztaila
- 2023(e)ko martxoa
- 2022(e)ko urria
- 2021(e)ko maiatza
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko urria
- 2020(e)ko uztaila
- 2020(e)ko maiatza
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko abuztua
- 2019(e)ko uztaila
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko martxoa
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
Euskararen erroak
Atalak: euskara, feminismoa, humanismoa, pozik
Eguneroko errealitatea jasangaitz zaidanean delirioan sartzen naiz, babes bila. Pasarte polit bezain interesgarriak bizi izaten ditut egoera honetan. Bizi, nire buruan; hori bizitzea bada.
Delirio guztiek izan ohi dute jatorririk, eta oraingo honetan Bittor Kapanagaren Euskara erro eta garak izan du eraginik.
Imaginatu dut soinuekin lehen hitzak ahoskatu ezinik dabilen primatea: ssssuuu, uuurrr, aaarrr…. Hitz gordinak, oraindik garatze bidean diren aho-kordak trakeski astinduz.
Hainbesteko esfortzuz eginak ezinbestean behar du izan biziraupenarako ezinbesteko adierazi beharrekoa. Sufrimendutik aldentzeko soluzio baten bila dabilenaren grina, nolabait egoera hobetu dezakeela sinisten duenaren kemena sentitu dut irudikapenokin. Bizitzeko oinarrizko beharrak asetzeko elementuak ahoskatzen hasi da primatea, alabeharrez komunikatzekoak: SUa berotzeko, sukaldatzeko, jateko. ZURa, sua elikatzeko. Ama LURra, errotzeko. URa, edateko…
…eta ART, ARTatzeko. Batez ere familiako txiki eta nagusienak, ahulenak, artez artatzeko.
ARTatzeak bere baitan baitutu zaintzea, maitatzea, arduraz hartzea.
Eta ARTez egiteak berekin daramatza zuzen, ondo, justiziaz, fede onez, segurtasunez egitea.
Ez dira hitz makalak gero: su, zur, lur, ur, art.
(G)izatasunaren oinarrizko beharrak ahoskatu berri ditu euskal lurtar honek, aborigenak. Maslow psikologo humanistaren piramide famatuan azpiko hiru mailetan dauden beharrak: fisiologikoak, segurtasunezkoak eta atxikimentuzkoak (talde baten parte izatearenak).
Egun ere (g)izaki askok aseta ez ditugunak, goreneko bi mailetara, onespenera eta autoerrealizaziora, iristea oztopatuz; (g)izakiok noraezean gabiltzan sentsazioarekin konektatu araziz.
Oñatin badugu asko maite dugun ARTixa erreka, ARanTzazu eta ARaoTzeko URak batzen dituena, elkarrekin bakerako bidea egiteko, Deban itsasoratu eta hiltzeko. Horretarako, mende luzez eten gabeko, patxadazko ekinaren ekinez, kareharrizko presa naturala zulatu behar izan du, egun ARritkrutzeko koban ikusi dezakegun moduan.
Balio beza metafora honek (g)izakiok ARtez ARta behar, BEHAR(*), dugula ohartzeko, gure bakera bidea egiteko. Gizatasunaren bide katramilatsu gaixo honi emetasunaren baloreekin amaiera emateko. Humanizatzeko, izaki izateko. Feminismotik.
Baita, ahots kordak afinatuta ditugula probestuz, gure hizkuntzak, euskarak, izakion altxor multibertsal bizia, hitzegina behar duela ohartzeko.
Artez arta gaitezen izakiok; gu, euskaratik.
Jakinmina sortu berri zait beste hizkuntza aborigenek, amerikarrek kasu, zein jatorrizko hitz ote dituzten. Kontinente hartako lurtarrek ahots kordak nola desafinatu zituzten ezagutzeko. Hona esteka aurkitu berri pare bat:
Kuriosoa iruditu zait guk asko darabilgun ‘rrr’-a zein gutxi darabilten beraiek. Hasera-haseratik al gara gu haserrekorrak? Ordutik ote gaude txakurrek zelataturik?
Bittorren inguruko lanaren berri @Sustatu k jaso du hemen: https://sustatu.eus/1415347433. Tartean, @ahotsak en ere jasoa dago elkarrizketa bat.
Erro eta gara, pdf formatuan: http://www.euskararenjatorria.eu/14-KapanagaBittor.pdf
(*) Oharra, gazteleraren laguntzaz: Beharra, hemen, ez da ‘tengo que’ adierazteko erabili, baizik eta ‘necesito’. Ikertzea ondo legokeen euskeraren ‘gabezia’ bat bi kontzeptu hauek bereizteko hitzik ez izatea (nik dakidala).