Errekatik ibaira
Hasiera » Sailkatugabeak
Mai23 0

Abortu legearen erreforma Txilen: moderatua batzuentzat, gehiegizkoa betikoentzat

Posted in Sailkatugabeak

Emakumearen bizia arriskuan badago, bortxaketa kasua bada edo umekiaren malformaziorik balego. Kasu horietan onartuko da Txilen abortatzeko eskubidea, Michelle Bachelet herrialdeko presidenteak burutzeko asmoa duen erreformaren arabera. Berria estreinakoz irakurrita, ez da abortu libre, legal eta doakoaren eskemetan sartzen; erreforma moderatua da; baina bere testuinguruan kokatuta aurrerapausoa dirudi Hego Amerikako herrialdearentzat. Egun, amaren bizia arriskuan badago ere ez dago abortatzeko...

Read More
Mar04 14

‘¡Dale mamazita con tu tacata!’

Posted in Sailkatugabeak

Inauteriak 2014, Hernani, ostiral eta astelehen arratsaldea, DJ festa gaztetxoentzat Atsegindegi plazan. Ingurutik pasa eta giroa ikusita, lotsatuta bueltatu naiz etxera (harrituta ez, badakidalako taberna gehienetan horixe bera entzuten dela astebururo). Gaztea edo 40 Principales-eko musika eredua nonahi, baztertzailea bai genero eta bai hizkuntza ikuspegitik. “¡Quitate el top!”, “I’m sexy and I know it”  edo “Mamita loca, cosita linda, con ese cuerpo es que me vuelves loco…”...

Read More
Urt24 0

Apezpiku egoitza hilerokoaz pintatuta

Posted in Sailkatugabeak

Emakumeen hilerokoarekin egindako pintadaz eraso egin diote Mallorcako apezpiku egoitzari Balear Irletan, Herrialde Katalanetan. “Avortarem”. Abortatuko dugu. Brigada Feministak taldeak hartu du bere gain ekintza eta idatzi bat plazaratu dute. Honela dio zati batek: La nostra sang és el millor material per avisar al bisbe dels nostres propòsits, la sang que prové directament dels nostres úters i que va directe a qui vol controlar els més profund del nostre ser. No es poden apropiar de...

Read More
Urt20 0

Bizimodu jasangarriaz lezio bat

Posted in Sailkatugabeak

Iruñean elkartu nintzen Carlos Tobajas Casalesekin. Hastear geunden Prekarietatearen aurpegiak sail berriko lehen “presa”, berrogeita hamalau urteko langabetua. Iruñeko Langabetu Asanbladarekin harremanetan jarri eta eurek eman zidaten Carlosen erreferentzia. Militantea bera ere. Egin genuen zita, hiru egunen buruan. Onartu beharra daukat, beldur pixka batekin joan nintzela. Ez nengoen ziur norekin topo egingo nuen, zein egoeratan aurkituko nuen, hogeita hiru urteko neska gazte bati zer...

Read More
Abe11 1

Mareatu ditu, haur eta heldu, beiraren edukiontzi berriak

Posted in Sailkatugabeak

Realak galdu eta biharamun goizean ikusi dut, kalera irtendakoan. Bost-hamar segundo behar izan ditut bide ertzean kolokatutako futboleko baloi txuri-urdin erraldoia asimilatzen. Baina ze ostia da hori? Beira botatzeko edukiontzi berriak jartzen ari dira Gipuzkoako zenbait herritan (Donostian, Urnietan eta Hernanin badaude dagoeneko), argazkian ikusten dena bezalakoak. Denis Itxaso Gonzalez San Marko Mankomunitateko lehendakariaren azken erosketa behar du izan, ecovidriorekin egindako azken...

Read More
Abe11 0

Medikuaren kontsultara joaten ginen, zuek ez duzue garai hori bizitu…

Posted in Sailkatugabeak

Bukatzear omen dago medikuarenera aholku bila joate hori. Laster telefono mugikorrean deskargatutako mediku-aplikazioek esango omen digute zeren ondorio den eztul edo tripako mina, ala hezurduran eragiten digun erreumaren mina arintzeko zer behar dugun egin. Bukatu dira familiako konfidantzazko sendagileak, ezagutzen gaituztenak (eta familiaren osasun-historia ezagutzen dutenak), aurrez-aurreko kontsultak, gertukoak. Zertarako hori dena baina!? Poltsikoan daramagun 300€-tik gorako makinak...

Read More
Aza20 0

Disneyko printzesei amaiera alternatiboa

Posted in Sailkatugabeak

Disneyko printzesa eder eta zoriontsuen gaurko itxura irudikatu du Dina Goldstein argazkilariak ‘Fallen princesses’ izeneko bildumarekin argitaratu berri duen liburuan. “Hala bazan edo ez bazan, sar dadila kalabazan” edo gazteleraz argiago esaten den “vivieron felices y comieron perdices” esaerei bukaera errealistagoa eman die argazkilari kanadarrak. Goldsteinen amari minbizia diagnostikatu eta bereala ekin zion bildumari. Tartean tokatu zitzaion, gainera,...

Read More
Aza14 4

“Ez ahaztu gauetan wi-fia itzaltzea”

Posted in Sailkatugabeak

Agustin Bocos ingurumen abokatua da, kutsadura elektromagnetikoan aditua, Soinuaren Kontrako Juristak elkartearen sortzaileetakoa eta ingurumen zuzenbideko masterreko irakaslea. La Vanguardia hedabideko La Contra sailean elkarrizketa egin dio Ima Sanchis-ek eta wi-fi-ari buruz galdegin dio. Hona hemen elkarrizketa euskaratuta: Zergatik kendu behar da wi-fia ikastetxeetan? Erradiazio elektromagnetikoak botatzen dituzte oso potentzia altuan; ondorioak kaltegarriak dira guztiontzat, baina bereziki...

Read More
Aza01 0

Gorputz biluztua Mendebaldeko estereotipoen kontrako arma

Posted in Sailkatugabeak

Afrikako diasporaren eta batez ere emakumearen irudiari emandako tratuaz arduratuta, bere gorputz biluztua egin du protagonista Ayana Vellissia Jackson argazkilari estatubatuarrak azken bilduman. Argazkilari “zuriek” Mendebaldekoak ez direnekiko duten jokaera salatu du. Vellissia Jacksonek bere beltz identitatea aldarrikatuz azaldu du ez direla autoerretratu sinpleak, atzetik kritika sozial eta politiko sakona dutela. Publikoari egonezina sortzea du helburu. Leapfrog irudiarekin hasi zuen...

Read More
Page 2 of 2«Aurrekoa12

Itsaso Zubiria Etxeberria

1990ean Hernanin jaioa. Historia txikiak bilatzen ditut, beren txikitasunean handi direnak.

Azken bidalketak

  • Galtza motzak eskuluzeen paradisu
  • Asilo politikoa ukatu dio Espainiak Hassanna Aalia sahararrari
  • Isabel Vallet i Sánchez (CUPeko diputatua): “Guretzat independentzia benetako burujabetza eraikitzeko tresna da”
  • Bartzelonako kaleetan azaroaren 9az
  • Zenbakiak zenbaki, herri batek irabazi du

Iruzkin berriak

  • Xabi Amedo(e)k Galtza motzak eskuluzeen paradisu bidalketan
  • Zubiria zubix(e)k Galtza motzak eskuluzeen paradisu bidalketan
  • Itsaso Zubiria(e)k Galtza motzak eskuluzeen paradisu bidalketan
  • Eneritz(e)k Galtza motzak eskuluzeen paradisu bidalketan
  • Itsaso Zubiria(e)k Galtza motzak eskuluzeen paradisu bidalketan

Artxiboak

  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa

Kategoriak

  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA