Loreak
Hasiera » Data honetan egindako artikuluak: martxoa, 2021
Mar25 0

HAU LUZE DOA

Posted by loreak in EGUNEROKOAK

Martxoko zubia ere joan zaigu, ez dakit nire irudipena ote den, baina 2021 urtea oso azkar doakit: denbora eskuetatik iheska joango balitzait bezala. Ni lez, nahiz eta santuetan zirkinik ere sinestu ez, jende orok ospatzen du San Joseko jai eguna eta baita aprobetxatu ere hara eta hona ibiltzeko. Mendi aldean bizi garenok kostaldera jo dugu eta kostaldean bizi direnek mendi aldera. Garbi dago beti eskura ez dugun hori desio dugula. Nahiago nuke mugak ireki eta Pirinioetara joateko aukera...

Read More
Mar17 0

EITB, telebista publikoa

Posted by loreak in EGUNEROKOAK

Ez naiz telebista ikusi zalea, Teleberri baino ez dut ikusten, eta hori ere noizbehinka. Zenbait albiste nola kontatzen dituzten ikusita, askotan, damutu egiten naiz EITBri audientzia eskaintzeaz. Gertatu izan zait manifestazio batera joan, nire begiekin bertako istiluak ikusi, eta iluntzeko albistegian asmaturiko istorio bat entzutea. A zer ezinegona!  Oraindik ere gogoan dut 2013ko apirilean Donostiako Aske Gunean bizi izandakoa. Egun osoa eman nuen bertan, eta aurrez aurre ikusi nuen zer...

Read More
Mar14 0

URTE BAT

Posted by loreak in EGUNEROKOAK

Urte bete igaro da 2020ko martxoaren 14 hartatik. Alarma egoera ezarri baino bi aste lehenago, gure herrian horrelakorik ezagutuko ez genuela genion. Izurritea urruti zegoela: Txina, munduaren beste puntan zagon, lasai! Iñauterietan jende mordoa mozorratu zen txinatarrez, eta baita koronabirusez ere. Zorionekoak gu garai hartan, a zer inuxenteak!  Zenbat aldiz kritikatu ote ditugu txinatarrak musukoa erabiltzeagatik. Oporretara edonora joanda ere, beti ikusten genituen txinatarrak aurpegia...

Read More
Mar11 0

BANATZEN GAITUZTEN MUGAK

Posted by loreak in EGUNEROKOAK

Leihotik ikusten dut gure gereziondo ederra loretan. Azkenaldian egun asko igarotzen ditut etxetik lanean, eta gertutik ari naiz bizitzen udaberriaren etorrera. Txoriek kantuz ematen diote ongi etorria egunari, eta eguzkiaren berotasuna gero eta nabariagoa da. Baina, zer egiteko aukera eskainiko ote digu heltzear dugun udaberri honek! Ez du izango, inolaz ere, iaz arte, urteetan ezagutu izan dugunaren antzik. Hobexeagoa izango ote! Iaz etxean sartuta egon ginen, lau pareten artean, aurten,...

Read More
Mar08 0

MARTXOAK 8, BESTE URTE BATEZ

Posted by loreak in MOREA

2021eko martxoaren 8a dugu gaurkoa. Ez naiz egunak ospatu zalea. Nire iritziz, egunerokotasunean hartu beharko genituzke aintzat norbere printzipio guztiak, eta ez egun seinalatu batean bakarrik. Egunero da martxoaren 8a; egunero emakumearen aurkako indarkeriaren aurkako eguna, egunero euskararen eguna, egunero amaren zein aitaren eguna, etab. Egunero maite ditut maite ditudanak, ez dut inor maiteago San Valentin egunean.  Nire kasuan, kirol munduan asko mugitzen naizenez, bertako pasarteak...

Read More
Page 1 of 212»

Garazi Golmaio

Mendiko loreak askeak dira, ederrak, beren hizkuntza dute; alai daude beti, bizi-bizirik. Ordu asko ematen ditut haien ondoan zibilizaziotik aldentzen naizen bakoitzean. Haien artean ni ere lore sentitzen naiz; aske, zoriontsu. Momentu horietako pentsamenduak loratzen ditut barrenak askatzeko.

Azken bidalketak

  • Goierriko 2 Haundiak
  • EGIA
  • LAGUNAK
  • PRIBATUTASUNA SALGAI
  • HI, AIZAN!

Iruzkin berriak

  • Pribatutasuna salgai | EIBZko liburutegia(e)k PRIBATUTASUNA SALGAI bidalketan

Artxiboak

  • 2022(e)ko uztaila
  • 2021(e)ko apirila
  • 2021(e)ko martxoa

Kategoriak

  • BIZI
  • EGUNEROKOAK
  • MOREA

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA