Loreak
Hasiera » BIZI
Uzt13 0

Goierriko 2 Haundiak

Posted by loreak in BIZI

2022ko uztailaren 8a, Ehunmilak-en 11. edizioa. Iritsi zen eguna: 12 urtez amesten egon naizen eguna. Antolatu izan diren hamar edizioetan parte hartzeko irrikaz egon ondoren, ailegatu zen nire txanda. “Goierriko bi haundiak ” egitera nindoan. “Ehunmilak” lehenengo ediziotik jarraitu dut, dastatu dut. Urtero ikusle gisa bizi izan dut lasterketa. Lehenengo urteetan bi froga zeuden: 168 km-koa eta 88koa, “Ehunmilak” eta “Goierriko bi Haundiak”....

Read More
Api11 0

DARDARA

Posted by loreak in BIZI

Begiak malkoak dariola, triste, baina bizi-bizirik atera nintzen 2019ko azaroaren 22an Nafarroa Arenatik. Izugarria izan zen Berri Txarrak taldearen azken aurreko kontzertua. Bagenekien azkena izango zela bereziena, baina ez ginen behar bezain azkar ibili harako sarrerak erosteko garaian. Gau hura ahaztezina izan zen niretzat, Berri Txarrak taldearen kontzertu bakoitza bezalakoa. Denak ditut buruan, kontzertu bakoitza berezi egiten baitute. Berdin zaie noiz, non, zenbat pertsonarentzat jotzen...

Read More
Mar06 0

BEGIEN AURREAN

Posted by loreak in BIZI

Urgullen nago, Donostiako punturik gorenean. Lehen ere izana nintzen bertan: paseatzen etorrita olatuak ikusiz, “Donostiako 3 Mendiak” lasterketan korrika pasata, baina sekula ez, gaur bezala, menditxoa bera ezagutzera etorrita.  Pandemiaren kontu honekin gure bazterrak behin eta berriz ikusteaz asetuta, itsasoaren ondora etortzea pribilegioa da. Izan ere, kostaldera gerturatu behar badut, edozein aitzakiaz baliatzen naiz itsasora hurbildu eta kresala usaintzeko. Ia urte bete igaro da...

Read More
Mar04 0

LEZIOAK

Posted by loreak in BIZI

Egunak daramatzat Jarabe de Palo taldearen abeslari Pau Donés zena burutik kendu ezinik. Ez naiz sekula talde horren zale sutsua izan, baina hil aurretik Jordi Évolek kantariari egin zion elkarrizketa ikusi nuenetik, bere azken diskako kantu bakoitza behin eta berriz entzun ez ezik, dastatu ere egin dut. Bizitza ulertzeko zeukan filosofia miresten dut. Hark zioen bizitzak duen gauzarik txarrena beldurra dela, eta baita, etorkizunean pentsatzen galtzen dugun denborari ihes egiten uztea ere....

Read More

Garazi Golmaio

Mendiko loreak askeak dira, ederrak, beren hizkuntza dute; alai daude beti, bizi-bizirik. Ordu asko ematen ditut haien ondoan zibilizaziotik aldentzen naizen bakoitzean. Haien artean ni ere lore sentitzen naiz; aske, zoriontsu. Momentu horietako pentsamenduak loratzen ditut barrenak askatzeko.

Azken bidalketak

  • Goierriko 2 Haundiak
  • EGIA
  • LAGUNAK
  • PRIBATUTASUNA SALGAI
  • HI, AIZAN!

Iruzkin berriak

  • Pribatutasuna salgai | EIBZko liburutegia(e)k PRIBATUTASUNA SALGAI bidalketan

Artxiboak

  • 2022(e)ko uztaila
  • 2021(e)ko apirila
  • 2021(e)ko martxoa

Kategoriak

  • BIZI
  • EGUNEROKOAK
  • MOREA

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA