Hasiera »
Garazi Golmayo Aiestaran - Loreak
Garazi Golmaio
Mendiko loreak askeak dira, ederrak, beren hizkuntza dute; alai daude beti, bizi-bizirik. Ordu asko ematen ditut haien ondoan zibilizaziotik aldentzen naizen bakoitzean. Haien artean ni ere lore sentitzen naiz; aske, zoriontsu. Momentu horietako pentsamenduak loratzen ditut barrenak askatzeko.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Pribatutasuna salgai | EIBZko liburutegia(e)k PRIBATUTASUNA SALGAI bidalketan
Goierriko 2 Haundiak
Uzt 13, 2022 // BIZI // Iruzkinik ez
2022ko uztailaren 8a, Ehunmilak-en 11. edizioa. Iritsi zen eguna: 12 urtez amesten egon naizen eguna. Antolatu izan diren hamar edizioetan parte hartzeko irrikaz egon ondoren, ailegatu zen nire txanda. “Goierriko bi haundiak ” egitera nindoan. “Ehunmilak” lehenengo ediziotik jarraitu dut, dastatu dut. Urtero ikusle gisa bizi izan dut lasterketa. Lehenengo urteetan bi froga zeuden: 168 km-koa eta 88koa, “Ehunmilak” eta “Goierriko bi Haundiak”. Gerora, 42km-ko maratoia, “Marimurumendi”,...
Jarraitu irakurtzenEGIA
Api 28, 2021 // EGUNEROKOAK // Iruzkinik ez
Orduro jakin dezakegu mundu osoko txoko bakoitzean zer gertatzen den; orduro irratiko albistegian entzungai. Ez gara ohartzen, ordea, notizia horiek guganaino iristeko egin duten bideaz. Nork ikusi du gertaera? Nork jaso du informazioa? Nor egon da gertaera jazo den segunduan leku konkretu horretan? Milaka kazetari dabiltza munduan zehar informazioa biltzen, gero, guztiok mundu zabaleko gertakariak barren-barrenetik bizitzeko aukera izan dezagun. Halakoxeak dira kazetari askoren albisteak; euren idazteko gaitasunak ahalbidetzen digu gertakaria...
Jarraitu irakurtzenLAGUNAK
Api 26, 2021 // EGUNEROKOAK // Iruzkinik ez
Lagunak, gure bizitzako bidelagunak: “bizi-lagunak”. Hala definituko nituzke nik, behintzat. Geure bizitzaren euskarri dira lagunak, zer egingo genuke, bada, lagunik izango ez bagenu? Mota askotako lagunak izan ditzakegu: mendiko lagunak, soka lagunak, bidaia lagunak, trago bat hartzera laguntzen gaituztenak… Bakoitzak bere xelebrekeriak izanda ere, maite ditut denak. Bakoitzak bere izaera du, eta nahitaez, laguntzat gaituen horrek garen modukoak garelako maite gaitu. Guk hura bezalaxe. Gustoko dut atsegin ditudan txokoak haiekin...
Jarraitu irakurtzenPRIBATUTASUNA SALGAI
Api 15, 2021 // EGUNEROKOAK // Iruzkinik ez
Gure aitona-amonek inguruko jendea besterik ez zuten ezagun; orain, ordea, sare sozialen bidez, urrutikoak ere etxeko. Askotan gertatu izan zait Instagram sare sozialean argazkiren batean ikusitako pertsona bat kalean gurutzatzea. Eta askorik ezagutu gabe, zer gustatzen zaion, egunerokoa nolakoa duen, zein duen bikotekide eta zein familiatakoa den… jakin dezaket. Nire amonari esan behar halakorik! Ez dut gustoko jendeak momentu oro zer egiten duen jakitea: ez zer ordutan esnatu den, ez zer nolako gosaria egin duen eta ezta non bazkaldu duen...
Jarraitu irakurtzenHI, AIZAN!
Api 14, 2021 // EGUNEROKOAK // Iruzkinik ez
Betidanik izan dut hitanoa ikasteko gogoa. Txikitatik entzun ohi dut ama izebarekin jo eta su “noka” egiten. Niri, ordea, ez zidaten irakatsi. Nire jaioterrian nire ingurukoek ez zuten hika berba egiten. Baina, Zaldibiako lehengusua bisitatzera etortzen nintzenean, ohituta nengoen hura lagunekin “toka” mintzatzen entzuten. Polita iruditzen zait hitanoa, pertsona bakar bati zuzen-zuzenean hitz egiteko modu bakarra baita. Hik niri eta nik hiri. Bi pertsonen arteko elkarrizketa soila. Gainera, hitanoa euskaratik eratorria den hitz...
Jarraitu irakurtzenDARDARA
Api 11, 2021 // BIZI // Iruzkinik ez
Begiak malkoak dariola, triste, baina bizi-bizirik atera nintzen 2019ko azaroaren 22an Nafarroa Arenatik. Izugarria izan zen Berri Txarrak taldearen azken aurreko kontzertua. Bagenekien azkena izango zela bereziena, baina ez ginen behar bezain azkar ibili harako sarrerak erosteko garaian. Gau hura ahaztezina izan zen niretzat, Berri Txarrak taldearen kontzertu bakoitza bezalakoa. Denak ditut buruan, kontzertu bakoitza berezi egiten baitute. Berdin zaie noiz, non, zenbat pertsonarentzat jotzen duten. Pentsa, ba al da pertsona bakar batentzat jo...
Jarraitu irakurtzenHAU LUZE DOA
Mar 25, 2021 // EGUNEROKOAK // Iruzkinik ez
Martxoko zubia ere joan zaigu, ez dakit nire irudipena ote den, baina 2021 urtea oso azkar doakit: denbora eskuetatik iheska joango balitzait bezala. Ni lez, nahiz eta santuetan zirkinik ere sinestu ez, jende orok ospatzen du San Joseko jai eguna eta baita aprobetxatu ere hara eta hona ibiltzeko. Mendi aldean bizi garenok kostaldera jo dugu eta kostaldean bizi direnek mendi aldera. Garbi dago beti eskura ez dugun hori desio dugula. Nahiago nuke mugak ireki eta Pirinioetara joateko aukera edukiko banu, baina daukagunarekin konformatu behar. Zer...
Jarraitu irakurtzenEITB, telebista publikoa
Mar 17, 2021 // EGUNEROKOAK // Iruzkinik ez
Ez naiz telebista ikusi zalea, Teleberri baino ez dut ikusten, eta hori ere noizbehinka. Zenbait albiste nola kontatzen dituzten ikusita, askotan, damutu egiten naiz EITBri audientzia eskaintzeaz. Gertatu izan zait manifestazio batera joan, nire begiekin bertako istiluak ikusi, eta iluntzeko albistegian asmaturiko istorio bat entzutea. A zer ezinegona! Oraindik ere gogoan dut 2013ko apirilean Donostiako Aske Gunean bizi izandakoa. Egun osoa eman nuen bertan, eta aurrez aurre ikusi nuen zer egin zuten poliziek. Jende askok grabatu zituen han...
Jarraitu irakurtzenURTE BAT
Mar 14, 2021 // EGUNEROKOAK // Iruzkinik ez
Urte bete igaro da 2020ko martxoaren 14 hartatik. Alarma egoera ezarri baino bi aste lehenago, gure herrian horrelakorik ezagutuko ez genuela genion. Izurritea urruti zegoela: Txina, munduaren beste puntan zagon, lasai! Iñauterietan jende mordoa mozorratu zen txinatarrez, eta baita koronabirusez ere. Zorionekoak gu garai hartan, a zer inuxenteak! Zenbat aldiz kritikatu ote ditugu txinatarrak musukoa erabiltzeagatik. Oporretara edonora joanda ere, beti ikusten genituen txinatarrak aurpegia musukoarekin tapatuta zutela. Orain, aldiz, gu...
Jarraitu irakurtzenBANATZEN GAITUZTEN MUGAK
Mar 11, 2021 // EGUNEROKOAK // Iruzkinik ez
Leihotik ikusten dut gure gereziondo ederra loretan. Azkenaldian egun asko igarotzen ditut etxetik lanean, eta gertutik ari naiz bizitzen udaberriaren etorrera. Txoriek kantuz ematen diote ongi etorria egunari, eta eguzkiaren berotasuna gero eta nabariagoa da. Baina, zer egiteko aukera eskainiko ote digu heltzear dugun udaberri honek! Ez du izango, inolaz ere, iaz arte, urteetan ezagutu izan dugunaren antzik. Hobexeagoa izango ote! Iaz etxean sartuta egon ginen, lau pareten artean, aurten, aldiz, erkidegoetako mugek mugatuko gaituzte....
Jarraitu irakurtzen