Loreak
Hasiera » Data honetan egindako artikuluak: apirila, 2021
Api28 0

EGIA

Posted by loreak in EGUNEROKOAK

Orduro jakin dezakegu mundu osoko txoko bakoitzean zer gertatzen den; orduro irratiko albistegian entzungai. Ez gara ohartzen, ordea, notizia horiek guganaino iristeko egin duten bideaz. Nork ikusi du gertaera? Nork jaso du informazioa? Nor egon da gertaera jazo den segunduan leku konkretu horretan? Milaka kazetari dabiltza munduan zehar informazioa biltzen, gero, guztiok mundu zabaleko gertakariak barren-barrenetik bizitzeko aukera izan dezagun. Halakoxeak dira kazetari askoren albisteak;...

Read More
Api26 0

LAGUNAK

Posted by loreak in EGUNEROKOAK

Lagunak, gure bizitzako bidelagunak: “bizi-lagunak”. Hala definituko nituzke nik, behintzat. Geure bizitzaren euskarri dira lagunak, zer egingo genuke, bada, lagunik izango ez bagenu?  Mota askotako lagunak izan ditzakegu: mendiko lagunak, soka lagunak, bidaia lagunak, trago bat hartzera laguntzen gaituztenak… Bakoitzak bere xelebrekeriak izanda ere, maite ditut denak. Bakoitzak bere izaera du, eta nahitaez, laguntzat gaituen horrek garen modukoak garelako maite gaitu. Guk hura...

Read More
Api15 0

PRIBATUTASUNA SALGAI

Posted by loreak in EGUNEROKOAK

Gure aitona-amonek inguruko jendea besterik ez zuten ezagun; orain, ordea, sare sozialen bidez, urrutikoak ere etxeko. Askotan gertatu izan zait Instagram sare sozialean argazkiren batean ikusitako pertsona bat kalean gurutzatzea. Eta askorik ezagutu gabe, zer gustatzen zaion, egunerokoa nolakoa duen, zein duen bikotekide eta zein familiatakoa den… jakin dezaket. Nire amonari esan behar halakorik! Ez dut gustoko jendeak momentu oro zer egiten duen jakitea: ez zer ordutan esnatu den, ez zer...

Read More
Api14 0

HI, AIZAN!

Posted by loreak in EGUNEROKOAK

Betidanik izan dut hitanoa ikasteko gogoa. Txikitatik entzun ohi dut ama izebarekin jo eta su “noka” egiten. Niri, ordea, ez zidaten irakatsi. Nire jaioterrian nire ingurukoek ez zuten hika berba egiten. Baina, Zaldibiako lehengusua bisitatzera etortzen nintzenean, ohituta nengoen hura lagunekin “toka” mintzatzen entzuten.  Polita iruditzen zait hitanoa, pertsona bakar bati zuzen-zuzenean hitz egiteko modu bakarra baita. Hik niri eta nik hiri. Bi pertsonen arteko elkarrizketa soila....

Read More
Api11 0

DARDARA

Posted by loreak in BIZI

Begiak malkoak dariola, triste, baina bizi-bizirik atera nintzen 2019ko azaroaren 22an Nafarroa Arenatik. Izugarria izan zen Berri Txarrak taldearen azken aurreko kontzertua. Bagenekien azkena izango zela bereziena, baina ez ginen behar bezain azkar ibili harako sarrerak erosteko garaian. Gau hura ahaztezina izan zen niretzat, Berri Txarrak taldearen kontzertu bakoitza bezalakoa. Denak ditut buruan, kontzertu bakoitza berezi egiten baitute. Berdin zaie noiz, non, zenbat pertsonarentzat jotzen...

Read More

Garazi Golmaio

Mendiko loreak askeak dira, ederrak, beren hizkuntza dute; alai daude beti, bizi-bizirik. Ordu asko ematen ditut haien ondoan zibilizaziotik aldentzen naizen bakoitzean. Haien artean ni ere lore sentitzen naiz; aske, zoriontsu. Momentu horietako pentsamenduak loratzen ditut barrenak askatzeko.

Azken bidalketak

  • Goierriko 2 Haundiak
  • EGIA
  • LAGUNAK
  • PRIBATUTASUNA SALGAI
  • HI, AIZAN!

Iruzkin berriak

  • Pribatutasuna salgai | EIBZko liburutegia(e)k PRIBATUTASUNA SALGAI bidalketan

Artxiboak

  • 2022(e)ko uztaila
  • 2021(e)ko apirila
  • 2021(e)ko martxoa

Kategoriak

  • BIZI
  • EGUNEROKOAK
  • MOREA

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA