Loreak
Hasiera » EGUNEROKOAK » URTE BAT
Mar14 0

URTE BAT

Atalak: EGUNEROKOAK

Urte bete igaro da 2020ko martxoaren 14 hartatik. Alarma egoera ezarri baino bi aste lehenago, gure herrian horrelakorik ezagutuko ez genuela genion. Izurritea urruti zegoela: Txina, munduaren beste puntan zagon, lasai! Iñauterietan jende mordoa mozorratu zen txinatarrez, eta baita koronabirusez ere. Zorionekoak gu garai hartan, a zer inuxenteak! 

Zenbat aldiz kritikatu ote ditugu txinatarrak musukoa erabiltzeagatik. Oporretara edonora joanda ere, beti ikusten genituen txinatarrak aurpegia musukoarekin tapatuta zutela. Orain, aldiz, gu bihurtu gara txinatar. Musukoa ezinbesteko dugu etxetik ateratzeko, eta segurtatsuna medio, lagunei zein familiartekoei muxuak eta besarkadak ematea galarazi digute. Hobe genuke fisikoki osasuntsu mantentzeko hartzen ditugun neurri guztiak mentalki egoteko ere hartuko bagenitu. 

Berrogeialdiaren ondorena

Azken urte honetan begiekin irribarre egiten ikasi dugu, beste modu batera mintzatzen gara. Aurretik ezagutzen ez genuen jendea musukoa jarrita ezagutu dugu eta, askotan, buruan sortutako pertsonaren irudi hori zeharo hausten zaigu musukoa kentzen duenean. Arraro egiten zaigu kaletik pertsona bat musukorik gabe ikustea. Askok aurpegi txarra jartzen diote kirola egiten musukorik gabe dabilen jendeari. Momentu batez neurriak betetzeari uzten dioten batzuk salatuak izan dituzte euren herrikideek. Sekulako ezinegona izan dugu. 

Mugak banatu gaituzte, neurri gogorrak ezarri dizkigute, gaixotuak errudun sentiarazi ditugu, bi hilabetez etxean sartuta egoten ikasi dugu, nik neuk ere koronabirusa edukitzea zer den ezagutu dut, eta ez nuke berriz ere birus honen kalterik sufritu nahi.  

Urte bete daramagu txertoaren zain, guzti honen amaiera bailitzan. Mirari horri esker lehengo egunerokotasunera bueltatuko garelakoan gaude. Nolakoa izango ote denok amesten dugun bizi berri hori?

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Garazi Golmaio

Mendiko loreak askeak dira, ederrak, beren hizkuntza dute; alai daude beti, bizi-bizirik. Ordu asko ematen ditut haien ondoan zibilizaziotik aldentzen naizen bakoitzean. Haien artean ni ere lore sentitzen naiz; aske, zoriontsu. Momentu horietako pentsamenduak loratzen ditut barrenak askatzeko.

Azken bidalketak

  • Goierriko 2 Haundiak
  • EGIA
  • LAGUNAK
  • PRIBATUTASUNA SALGAI
  • HI, AIZAN!

Iruzkin berriak

  • Pribatutasuna salgai | EIBZko liburutegia(e)k PRIBATUTASUNA SALGAI bidalketan

Artxiboak

  • 2022(e)ko uztaila
  • 2021(e)ko apirila
  • 2021(e)ko martxoa

Kategoriak

  • BIZI
  • EGUNEROKOAK
  • MOREA

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA