Goierriko 2 Haundiak
2022ko uztailaren 8a, Ehunmilak-en 11. edizioa. Iritsi zen eguna: 12 urtez amesten egon naizen eguna. Antolatu izan diren hamar edizioetan parte hartzeko irrikaz egon ondoren, ailegatu zen nire txanda. “Goierriko bi haundiak ” egitera nindoan. “Ehunmilak” lehenengo ediziotik jarraitu dut, dastatu dut. Urtero ikusle gisa bizi izan dut lasterketa. Lehenengo urteetan bi froga zeuden: 168 km-koa eta 88koa, “Ehunmilak” eta “Goierriko bi Haundiak”....
Read MoreEGIA
Orduro jakin dezakegu mundu osoko txoko bakoitzean zer gertatzen den; orduro irratiko albistegian entzungai. Ez gara ohartzen, ordea, notizia horiek guganaino iristeko egin duten bideaz. Nork ikusi du gertaera? Nork jaso du informazioa? Nor egon da gertaera jazo den segunduan leku konkretu horretan? Milaka kazetari dabiltza munduan zehar informazioa biltzen, gero, guztiok mundu zabaleko gertakariak barren-barrenetik bizitzeko aukera izan dezagun. Halakoxeak dira kazetari askoren albisteak;...
Read MoreLAGUNAK
Lagunak, gure bizitzako bidelagunak: “bizi-lagunak”. Hala definituko nituzke nik, behintzat. Geure bizitzaren euskarri dira lagunak, zer egingo genuke, bada, lagunik izango ez bagenu? Mota askotako lagunak izan ditzakegu: mendiko lagunak, soka lagunak, bidaia lagunak, trago bat hartzera laguntzen gaituztenak… Bakoitzak bere xelebrekeriak izanda ere, maite ditut denak. Bakoitzak bere izaera du, eta nahitaez, laguntzat gaituen horrek garen modukoak garelako maite gaitu. Guk hura...
Read MorePRIBATUTASUNA SALGAI
Gure aitona-amonek inguruko jendea besterik ez zuten ezagun; orain, ordea, sare sozialen bidez, urrutikoak ere etxeko. Askotan gertatu izan zait Instagram sare sozialean argazkiren batean ikusitako pertsona bat kalean gurutzatzea. Eta askorik ezagutu gabe, zer gustatzen zaion, egunerokoa nolakoa duen, zein duen bikotekide eta zein familiatakoa den… jakin dezaket. Nire amonari esan behar halakorik! Ez dut gustoko jendeak momentu oro zer egiten duen jakitea: ez zer ordutan esnatu den, ez zer...
Read MoreHI, AIZAN!
Betidanik izan dut hitanoa ikasteko gogoa. Txikitatik entzun ohi dut ama izebarekin jo eta su “noka” egiten. Niri, ordea, ez zidaten irakatsi. Nire jaioterrian nire ingurukoek ez zuten hika berba egiten. Baina, Zaldibiako lehengusua bisitatzera etortzen nintzenean, ohituta nengoen hura lagunekin “toka” mintzatzen entzuten. Polita iruditzen zait hitanoa, pertsona bakar bati zuzen-zuzenean hitz egiteko modu bakarra baita. Hik niri eta nik hiri. Bi pertsonen arteko elkarrizketa soila....
Read More
Iruzkin berriak