EGIA
Orduro jakin dezakegu mundu osoko txoko bakoitzean zer gertatzen den; orduro irratiko albistegian entzungai. Ez gara ohartzen, ordea, notizia horiek guganaino iristeko egin duten bideaz. Nork ikusi du gertaera? Nork jaso du informazioa? Nor egon da gertaera jazo den segunduan leku konkretu horretan? Milaka kazetari dabiltza munduan zehar informazioa biltzen, gero, guztiok mundu zabaleko gertakariak barren-barrenetik bizitzeko aukera izan dezagun. Halakoxeak dira kazetari askoren albisteak;...
Read MoreLAGUNAK
Lagunak, gure bizitzako bidelagunak: “bizi-lagunak”. Hala definituko nituzke nik, behintzat. Geure bizitzaren euskarri dira lagunak, zer egingo genuke, bada, lagunik izango ez bagenu? Mota askotako lagunak izan ditzakegu: mendiko lagunak, soka lagunak, bidaia lagunak, trago bat hartzera laguntzen gaituztenak… Bakoitzak bere xelebrekeriak izanda ere, maite ditut denak. Bakoitzak bere izaera du, eta nahitaez, laguntzat gaituen horrek garen modukoak garelako maite gaitu. Guk hura...
Read MorePRIBATUTASUNA SALGAI
Gure aitona-amonek inguruko jendea besterik ez zuten ezagun; orain, ordea, sare sozialen bidez, urrutikoak ere etxeko. Askotan gertatu izan zait Instagram sare sozialean argazkiren batean ikusitako pertsona bat kalean gurutzatzea. Eta askorik ezagutu gabe, zer gustatzen zaion, egunerokoa nolakoa duen, zein duen bikotekide eta zein familiatakoa den… jakin dezaket. Nire amonari esan behar halakorik! Ez dut gustoko jendeak momentu oro zer egiten duen jakitea: ez zer ordutan esnatu den, ez zer...
Read MoreHI, AIZAN!
Betidanik izan dut hitanoa ikasteko gogoa. Txikitatik entzun ohi dut ama izebarekin jo eta su “noka” egiten. Niri, ordea, ez zidaten irakatsi. Nire jaioterrian nire ingurukoek ez zuten hika berba egiten. Baina, Zaldibiako lehengusua bisitatzera etortzen nintzenean, ohituta nengoen hura lagunekin “toka” mintzatzen entzuten. Polita iruditzen zait hitanoa, pertsona bakar bati zuzen-zuzenean hitz egiteko modu bakarra baita. Hik niri eta nik hiri. Bi pertsonen arteko elkarrizketa soila....
Read MoreHAU LUZE DOA
Martxoko zubia ere joan zaigu, ez dakit nire irudipena ote den, baina 2021 urtea oso azkar doakit: denbora eskuetatik iheska joango balitzait bezala. Ni lez, nahiz eta santuetan zirkinik ere sinestu ez, jende orok ospatzen du San Joseko jai eguna eta baita aprobetxatu ere hara eta hona ibiltzeko. Mendi aldean bizi garenok kostaldera jo dugu eta kostaldean bizi direnek mendi aldera. Garbi dago beti eskura ez dugun hori desio dugula. Nahiago nuke mugak ireki eta Pirinioetara joateko aukera...
Read MoreEITB, telebista publikoa
Ez naiz telebista ikusi zalea, Teleberri baino ez dut ikusten, eta hori ere noizbehinka. Zenbait albiste nola kontatzen dituzten ikusita, askotan, damutu egiten naiz EITBri audientzia eskaintzeaz. Gertatu izan zait manifestazio batera joan, nire begiekin bertako istiluak ikusi, eta iluntzeko albistegian asmaturiko istorio bat entzutea. A zer ezinegona! Oraindik ere gogoan dut 2013ko apirilean Donostiako Aske Gunean bizi izandakoa. Egun osoa eman nuen bertan, eta aurrez aurre ikusi nuen zer...
Read More
Iruzkin berriak