Johañe Pitrau (1929-1975)
Lan eskerga –eta eskergarria– egin du Pello Zubiriak otsaileko Larrun (162.) pentsamendu aldizkaria osatzeko. Emaitza ikusirik, “Prefosta, Johañe Pitrau laboraria süjeta izaki, ezinbertzean” pentsatu dute hirurogei eta laurogei urte arteko laborari zuberotarrek. Zuberotarrek eta Iparraldeko laborariek orobat, baita, oro har, hauen etxeko segida hartu zuten seme-alabek ere. Johañe Pitrau (1929-1975). Hura gizona! Haiek garaiak! Dudarik gabe, norbait –izan– zen Atharratzeko Erbinia...
Read MoreAremix –gure katua– gogoan!
“Otsaila firili faraila” dio esaerak. Hilabete kaskarina eta zoroa dugu otsaila. Nik txorien lehen kantuak sentitu ditut dagoeneko. Sentitu al dituzue zuek? Egun epelak sentitu ditut, baina, egun hotzak ez dira joan: hotzak eta hormak nozitzen ditugu oraindik ere. Istorio erreal baten kontari nator, etxeko supazterretik. Otsaila katuen hila da. Otsaila ere emakumeen hilabetea omen da. Hainbat lekutan “katail” izenarekin ezaguna. Otsailean urteko lehen jaien giro epela sumagai da: San...
Read MoreClaude Labat
“Oraina da interesgarria, ez iragana, ez geroa ere”. Claude Labat irakasle eta mitologia ikerlearen maxima bat duzu. Argiako pertsonaia izan da asteon. Elkarrizketatuarekin izandako solasaldiak hamaika txatal ematen ditu –irudika dezagun publikatutako elkarrizketa jantzi baten antzera–, eta paperean moldatzean hainbat zati –eta ertz– moztu behar izaten ditugu. Honatx, txatal puska horiekin pertsonaiari egindako beste soineko bat: 1. Iraganaz “Eskolatze kaotikoa ukan nuenez, gogo...
Read MoreSortuko ahal dira besteak!
Urtarrila joan da, ilbeltza. Jaizkibelgo hegian, Aiako haitzean, Xoldoko gainean edota Larrun kaskoan elurraren zuria ikusi ondoren, izotzaren beltza dakusat karrikan, ene leihotik. Urtarrilaren 13an Jon Sarasuak “Euskararen kinkak” ekarri zizkigun Hendaiako Beltzenia-ra. “50 urteko aroa joan da. Nolakoa? Nola dago euskara?”, itaundu zuen jendartean hizlariak. Mintzaldietan “diagnosia, gaixoa, baikor edota ezkor” eleak agertzen direnean, malo. Edonola ere, har diezaiogun Sarasuari...
Read MoreLeilaren iturri begiak
La source des femmes / Emakumeen iturbegia. 2011. Zuzendaria: Radu Mihaileanu. Aktoreak: Leïla Bekhti, Hafsia Herzi, Biyouna, Sabrina Ouazani, Saleh Bakri. Hiam Abbass. Generoa: Komedia dramatikoa. La source des femmes filma komedia dramatikoa da. Radu Mihaileanu, bere zuzendaria, Bukaresten jaio zen 1958an. 1980an, Nicolae Ceausescu-ren Errumaniatik ihes egin zuen Israelera, aitaren sorlekura, errefuxiatzeko. Alta, bada, zine errealizadore frantsesa da. Istorioa –historia garaikidea–...
Read More
Iruzkin berriak