Konbentzituta nago, zalantzarik gabe
Aieteko Adierazpena zabaldu zenetik luze joan da, eta are luzeago eta mantsoago bake prozesua abiatu nahi dutenentzat. Denbora kontu da. Denbora, dirua bezala, asko edo gutxi neurtezina da baina. Berau nork kontrolatzen duen arau. Azken 30 urteotako abangoardia –eta honen akolitoak– ari dira bake eta normalizazio prozesua finkatu nahian. Etsai zuzenek, bi estatuek –eta hauen akolitoek– euren erabateko garaipena ezarri nahi dute, sine qua non. Abangoardiak hamaika pauso emanda ere,...
Read MoreMuga psikologikoarena gezurra eta ameskeria da
Iparraldeaz: 2. partea (Euskal Herri osoa barne) Ipar Euskal Herriko Laborantza Ganbarak zortzi urte bete eta ospatzen ditu! Bejondeiola Ganbarari eta ganbararen ostalertsei. Aurreko artikuluak bezala, gogoeta honek ere Industria Ipar Euskal Herrian du abiapuntu. Ekonomia oro har, eta orobat politika: 1/ Ekonomiaz: abertzaletasunaren izenean diharduten politikariek (EH Bai) ez badute argi eta garbi, Iparraldean bereziki, politika ekonomia dela, Lurralde Elkargoaren bidezko ekimen...
Read MoreLurralde Elkargoaren (h)arian
Iparraldeaz: 1. partea Gogoeta honen abiapuntua Industria Ipar Euskal Herrian erreportajean dago. Lehen ondorioa: Lurralde Elkargo baten bidez, Ipar Euskal Herria aiseago eraikiko da/dugu. Dudarik ez. Alabaina, anartean –Euskal Herri osoa hizpide–, hiru egitura administratiboek bereiz garatu beharko dituzte euren politikak oraindik ere, eta urte luzetan. Hau da, EAEk, Nafarroak eta Iparraldeak datozen 30 urtetan bereiz eginen dute bide. Besterik da, hegoaldeko erkidegoen...
Read MorePolitikaz (euskaraz)
Hemerotekari begira ari naiz, nire partikularrari. Berria egunerokotik moztutako txatalak birpasatzen ari naiz: 1: EAEko Euskararen Legeak 30 urte erreportajea kari, besteak beste, hauxe irakurri dut: “Oraingo legeari eutsi nahi diote EH Bilduk ez beste alderdiek”. 2: Beste txatalen bat ere hostokatu dut. Soslaia: Rafael Bengoa. Euskararen –politikaren eta politikaz oro har– inguruan zerbait idaztera ausartuko nintzelakoan bazter utzi nituen berri horiek. – Gauza ahal naiz...
Read MoreHendaia
Hendaiako goialdean nenbilela, Orio auzo aldean, Route de la Glacière bidetik gertu, Bidasoaz beste aldetik heldu zait SOS deia: “Mikel, Boga egiteari utzi behar diogu. Bestela ere, segitzeko prest?”. “Bai”, erantzun diet Hitzako arduradunei. “Hitza hitz” sos urri garaia izanagatik. Bogatzeari utzi barik, norabidea zuzendu dut, baita traineru honen lerro-buruaren Ha zuzendu ere: Hendaika izanen da engoitik. Bidenabar, lagunen deia profitatu dut Hendaia bestela ere...
Read MoreMemoriaz II (Gabriel Arestiren omenez)
Gora ta gora beti Oskorri taldearen Gabriel Arestiren omenez diskoko kanta da. Arestirena da letra. Hitzak entzutean, zerbait arraroa egiten zaizu. Kantarekin gogoratu naiz “Industria Ipar Euskal Herrian” erreportajea lantzean. Alegia, zergatik Lapurdi hizpide izan, tankerako gaia lantzean edota kanta bihurtzean? Gora ta gora beti, haik gora Lapurdi! Euskerak bizi gaitu eta bizi bedi. Demagun honela entzuten dugula kantua: Gora ta gora beti, haik gora Euskadi! Euskerak bizi...
Read MoreMemoriaz
Urte zaharra joan da, eta berria heldu. Urte berri on! Bi urteren artekoak aise gogoratzen ditugu. Aspaldikoak ez horren aise. Eta iragan berriak ere ez horren zehazki, antza. Memoriaz ari naiz. Horrela pentsatu nuen Ainara Ortega kantaria –Imanol Cover lehiaketa irabazi eta biharamunean– Euskadi Irratia-n entzun nuelarik. (Ainara Ortega –Satxa Soriazu piano-jolearekin batera izan zen iragan azaroan Imanol Cover lehiaketako irabazlea, Nire Euskaltasuna kanta interpretatuz). Nire...
Read More
Iruzkin berriak