Katebegia
Hasiera » (H)endaika » Hendaia
Urt07 0

Hendaia

Atalak: (H)endaika

Hendaia, Larrun gibelean duela

Hendaia, Larrun gibelean duela

Hendaiako goialdean nenbilela, Orio auzo aldean, Route de la Glacière bidetik gertu, Bidasoaz beste aldetik heldu zait SOS deia: “Mikel, Boga egiteari utzi behar diogu. Bestela ere, segitzeko prest?”.
“Bai”, erantzun diet Hitzako arduradunei. “Hitza hitz” sos urri garaia izanagatik.

Bogatzeari utzi barik, norabidea zuzendu dut, baita traineru honen lerro-buruaren

Ha zuzendu ere: Hendaika izanen da engoitik. Bidenabar, lagunen deia profitatu dut Hendaia bestela ere azaltzeko.

Hendaiak historia laburra du: 1815ean eratu zen. Frantziako Iraultzaz geroztikoa da, beraz. Ixtebe Pellot izan zuen lehen auzapeza. Urruñako auzoa zen ordura arte. Europako estatuen egiturak indartzeaz batera sortu zen Hendaia. Inguruan  erreparatzea besterik ez duzu: poliziek eta funtzionarioek taxua ema(te)n diote Hendaiari, hein batean.

Hendaia izen toponimikoa duzu. Zer adierazten duen zaila zait adierazten baina. Urruñatik begiratua, Hendaia ezponda batean dago. Endaia, H-rik gabe, pala da. Arraun-endaia, kasu. Endaitz, lema ere bada, ontzi-lema. Orga edo golde baten lema ere da endaitz. Bestela ere, Deban badago Endoia izeneko auzo bat. Nafarroan Endara tokia. Ibai eta itsas ibien magaleko ezponda ote liteke.

Gazteen elkarte baten izena da Hendaitz: “Pentsatu, ez sinistu” dio euren lemak. Endaika berriz Arraun elkartea.

Behiala, euskaltzaleek nongotasuna azaltzeko Endaia idatzi ohi zuten euskararen aldeko banderoletan.  Bitxikeria ikusirik, neronek H-ren faltaz galdeturik: “H hori hegoaldekoek eman diozue” erraten zidaten. Solaskideek ez zituzten gogoan nonbait Espainiako gerra zibil ostean hona heldu ziren hegoaldetarrak. Beranduago, euskara batua sortzean, hendaiar horiek ez ote zuten zuberotarren H aspiratuaren berririk?

Tokiko euskalduntasunaren lekuko: Hondartza Ondarraitz da. Errugbi estadioak halaxe ere izena: Ondarraitz. (H)ondar eta (h)aitz ote? Horra toponimia argiagoa.

Bitxikeriak bitxikeri, Iparraldean bizi ote naizen galdetzean hau erantzun ohi dut: “Gipuzkoako kornerrean bizi naiz, Hendaian alegia”. Denei ez zaie laket ene arrapostua. Baiezpen absoluturik ez dago, noski. Gipuzkoako kornerrean bizi arren, ez bainaiz Espainian bizi, ez Frantzian ere horregatik. Ezta Iparraldean erabat ez orobat ere. Non bizi naizen? Bada Euskal Herrian.

Hendaian bizi, Tuteran bizi edo Trebiñon bizi, euskaraz biziz gero Euskal Herrian bizi zara. Hendaitz-eko gazteen gogoaz, bogari ekinez, endai-kadaz, enda eta hitz bat eginik… aitzina. Hitza baita euskal endaren ezaugarri nagusia.

Oarso Bidasoako Hitzan argitaratua. (Hendaia, 2013ko urtarrilaren 11)

Iruzkinik ez

Trackbacks/Pingbacks

  1. Orio ez da urre jada | Katebegia - [...] mugarrituta dago ezponda. Route de la Glacière delakoak, besteak beste. Bertan nengoen honen aurreko testua idatzi nuenean. Hendaia herri…

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Mikel Asurmendi

1958an jaioa. Zumarragarra eta urretxuarra, nahiz batzuentzat ezinezko bitasuna izan. Politika esparrutik literatura eremura doan jendarteko gaiak jorratzen ditut normalean, Hendaia munduaren epizentroa izaki.

Azken bidalketak

  • Musika amaituko denean
  • Enegarren astea… Konfinamendua Hendaian: Lapitzen gaua
  • BURUtaZIOAK: Malenen ispilatzea
  • VI. astea. Konfinamendua Hendaian: Aldaketarik aldaketa
  • Hodei zuri bat (Joanari)

Iruzkin berriak

  • Tresna | Oharrak & Hondarrak(e)k “Gure munduan kokatutakoa eta eskuak zikintzen dituen literatura nahiago dut” bidalketan
  • IMANOL(e)k Oscar sariak: zalditik astora! bidalketan
  • Josemari(e)k (Espainiako) Iparraldera itzuli da Inui: 40 urte eta gero hau! bidalketan
  • Maria-Jose Azurmendi Ayerbe(e)k Gaitzeko saioa bidalketan
  • Jonmikel(e)k (H)ernio maitatzeko hogei irudi eta etsipen gabeko testu bat bidalketan

Artxiboak

  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila

Kategoriak

  • (A)iruzkin literarioak
  • (B)literatura
  • (C)politika
  • (D)kulturgintza
  • (E)gizartea
  • (H)endaika
  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Bertsolaritza
  • Dantza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Erlijioa
  • Euskara
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Jaiak
  • Kirola
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika saioak
  • Sailkatugabeak
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA