Pirinioetako eskualdeetan ere Fronte Nazionala garaile
Frantziako Estatuan 8 dira hauteskunde barrutiak. Akitania, Languedoc-Roussillon eta Midi-Pyrénées eskualdeek 4. osatzen dute. Herritarrek 10 euro-parlamentari hautatu dituzte, aulkiak honela banatuz: FNk 3 irabazi ditu (bozen % 24,71). UMPk 2 (%18,51). PS-PRGk 2 (%15,73). EELVk 1 (%11,48). UDI-MoDemek 1 (%8,60). Front de Gauchek 1 (%8,57). Abstentzioa estatuko antzekoa izan da: %52,51. Politikari ezagun hauek izanen dira Bruselan: Louis Alliot eskuin muturrekoa, Michele Alliot-Marie...
Read MoreOi Europa! edota boz baten historia
Hilabete luzea da Oficina del censo electoraletik (Donostiatik) botoa eman ahal izateko ohiko gutun edota tramitea heldu zela etxera. Lau gara etxean eta Urretxu dugu boz emateko inskripzio herria. Izapideak bete orduko –fotokopia dela, agiri dela, lau bider lau sardina bakalau– data iraungi zen eta boto aukera birziklatzeko ontzira bota ere. Europak grina gutxi sorrarazi du gurean. Gure etxeko bozek abstentzioaren zakua bete dute nonbait. Iragan astean, Bihar Argitaratuko dugun...
Read MoreJosune Ariztondo: Primum vivere deinde philosophari
Jesus Maria Lazkano margolari bergararraren koadroa duzu Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura diputatuaren atzean dagoena. Hiria. Hor nonbaiteko hiria. Guk Bilbo hirian egin genuen berba. Bizkaia frontoia hizpide abiatu genuen berbaldia Josune Ariztondorekin: Bizkaia izena du Bilboko frontoiak: Bilbok Bizkaiaren markaren beharra ote? Aurretik eduki genuen frontoia –nik ez nuen ezagutu– Euskalduna zen izenez. Euskalduna kalean zegoen. Euskalduna gerra aurreko mitinen lekua legez ezagutu genuen....
Read MoreAntton Lukurekin bertsolaritzaz (eta II)
Libertitzeaz saioa hizpide: 1. Abantzu ez dut bertsolaritza gaia landu, edo gutxi ekarri dut liburuan. Bertsozaleek atal hori bakarrik irakurriko ote duten uzkur egon naiz. Haatik, bertsolaritzaz idatzi dudana ez da ulertzen aitzinean izkiriatu dudan guztia ulertu gabe. 2. Eta idatzi dudana ez da puntako bertsolarien kontra. Uste dut, memento horretan [Txapelketan] egiten dutena bertsolariei beraiei ihes egiten zaiela. Txapelketa baditu alderdi onak, bistan da: Txapelketak lan handia egin...
Read MoreAntzerkiaz, euskaraz eta jokoaz… Antton Lukurekin (I)
– Piarres Larzabal, Daniel Landart edota Guillaume Irigoien antzerkigileen garaiak joan dira, aspalditxoan joan ere. Garaiak arrunt aldatu dira, baita jendartearen manerak ere: karrika hala nola eskolako giroa. – Antton Luku antzerkigilearen aburuz, eskolan deus guti egiten da antzertia sustatzeko, ez dira antzerkiaren oinarriak erakusten ere. Antzerkigileen eta herritarren arteko distantzia handitzen ari da. Gizarte honen bilakabidearen eta aldaketen azterketa egiten ez bada, herri...
Read MoreHauta-gaitza
Hilabete luze joan da Herri bozak izan eta Herriko Etxeetako kontseiluak osatu zirenetik. Bedatsea itsasertzera heldu da, aspaldi heldu ere. Promenatzeko aro ederra, to. Zuketan –edota xuketa– eta hiketan jardun nahi bai, baina ez batean ez bertzean jakin. Bai to eta ez no! Dakienak daki eta ez dakienak baleki. Halaxe nik! Leclerc Jeneralaren bulebarretik Itsasoko bulebarrera noa. Alta, anartean, atsedena hartu dut tokiko biribil handian –rond point du palmier edo errotondan Hendaian–....
Read More
Iruzkin berriak