Katebegia
Hasiera » (A)iruzkin literarioak » Oi, haizu izatea zilegi balitz!
Ira09 0

Oi, haizu izatea zilegi balitz!

Atalak: (A)iruzkin literarioak

giza zientzietan aditua, zientzia politikoetako irakaslea, politikagintzan aritua eta “pentsamenduan” eskarmentatua

Giza zientzietan aditua, zientzia politikoetako irakaslea, politikagintzan aritua eta  * “pentsamenduan” eskarmentatua.

Tractatus

Egilea: Jule Goikoetxea

Argitaletxea: Susa

Poeta gisa plazaratu zaigu Jule Goikoetxea (Donostia, 1981). Marraztu dezadan bere soslaia: giza zientzietan aditua, zientzia politikoetako irakaslea, politikagintzan aritua eta “pentsamenduan” eskarmentatua . Hala edo halatsu izanik ere, ezin bere soslaia marraztu haren aita Tomas Goikoetxearen izana gogora ekarri gabe, ezin liburuko lerroen trazatua ulertu, ezta egileak eskribitutako tratatua ere. Tomas Goikoetxeari eskaini dio Julek liburua, Tomasen alabak.

Hiru atalez osatuta dago liburua: Tractatus civicus, Tractatus magnanimus, Tractatus innavigabilis. Halarik ere, bereziki, sarrerako poemaren lerroek  –Albait zoriontsuena– zeharkatzen eta marrazten dute liburua. Poemak, denboran  gaindi trazatua, munduan –espazioan– kokatzen gaitu, hots, errealitatean.  Zoriontasuna da gure izana marrazten duen lerro nagusia –poema ongi ulertu badut–. Zoriontasuna aldian behingo dohaina da, bizi ahal izateko graziazko nola desgraziazko emaria. Zoriontasuna dastatzeak miserableak edota aspergarriak izatera kondenatzen gaitu. Poema zoragarria beste krudela da.

Tractatus civicus: Poetak bere burua kokatu du egungo zibilizazioan: zibilizazio honen hitzen menpe bizi da. Emozioen menpeko pertsona zibilizatuak antzo, bizi ahal izateko, hiltzeko prest dago. Boterearen egiaren eta hitzaren menpekotasunean hiltzea zilegi baita, erran nahi baita, zibilizazio honen emozioen eta modu gizalegezkoen arabera.

Poetak humanitatea –humanitate hau– deitoratzen du. Poesia garenaren debeku guztien lekua da beretzat. Edabe erudituek elikatzen dute bere gogoa, alabaina, loria ez da Olinpoko ez Lurreko jainkoen “emakida” (hitz itsusia “emakida”, neronek hautatua; egungo zuzenbidearen emaria). Alta bada, pertsonok heredatu duguna ere bagara hein batean. Zentzuan –izatearen zentzuaren logikan– pulunpatzen da Jule Goikoetxea ondina. Humanitatearen hondo-hondoan marea sakonak eta nahasiak dabiltza ordea. Hartara, senaren logikak gidatua, poetak tratatu zibiko bat  eskaintzen digu. Zilegi dena haizu izatea nahi du!

Tractatus magnanimus: Heredatu dugunaz beste (garenaz gainean edo azpian) animaliak ere bagara. Poetak animaliatasuna aldarrikatzen du, bihotz zabaleko tratatua proposatzen digu, baita oihanera itzultzeko irrika agertu ere. Botereak biolentzian hartzen du oinarri –oinarria, ez funtsa, gehituko nuke neronek–. Poetak iraganeko oihaneko  –edota familiarteko– biolentziaren ordena sinbolikoa sei hitzez trazatzen du: aita eta ama daude haren oinarrian, boterearen funtsa hitzen ordenan dago alabaina. Poetak egia du hitz makulu. Honatx Egia poema: Hain pobrea da / inork ez du nahi / eta horren garesti saltzen da / berak ere haizu ez. Infernua honela definitzen du berriz: Soraioek boterearen ahalmena duten saioa.

Tractatus innavigabilis: Ezin nabigatuzko itsasoa da mundua. Pertsonok emozioak –desioek– bultzatutako anforak antzo gara, hauskorrak. Tratatu iraunkor sendo bat trazatzeko –idazteko– ezgauza gara. Irritsak gidaturiko “ez izakariak” gara. Alabaina, nabigatze gaitza den munduon, maitasuna motore eta botere den munduon, maitasuna merezi dugun jakiteko, askatasuna dastatzea proposatzen digu poetak.

Poeta hau ez da generorik gabeko izakaria haatik, bere burua neska alai itsusi eta arriskutsu modura trazatzen duen poeta honek menderakuntza zapartatzeko lanabesak bilatzen ditu. Baikorra da hala ere, menderakuntza zapartatu nahi du baina mundua zapartatu gabe. Irrikak bultzatzen du itsasoan nabigatzen jarraitzeko.

Non zaude Tomas?
Eta zu Jule, non zaude honezkero?
Oi, haizu izatea zilegi balitz!

*   *   *

 * Pentsamenduan eskarmentatua.
Ludwig Wittgenstein: “Iraultzailea bere burua aldatu dezakeena izango da”.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Mikel Asurmendi

1958an jaioa. Zumarragarra eta urretxuarra, nahiz batzuentzat ezinezko bitasuna izan. Politika esparrutik literatura eremura doan jendarteko gaiak jorratzen ditut normalean, Hendaia munduaren epizentroa izaki.

Azken bidalketak

  • Musika amaituko denean
  • Enegarren astea… Konfinamendua Hendaian: Lapitzen gaua
  • BURUtaZIOAK: Malenen ispilatzea
  • VI. astea. Konfinamendua Hendaian: Aldaketarik aldaketa
  • Hodei zuri bat (Joanari)

Iruzkin berriak

  • Tresna | Oharrak & Hondarrak(e)k “Gure munduan kokatutakoa eta eskuak zikintzen dituen literatura nahiago dut” bidalketan
  • IMANOL(e)k Oscar sariak: zalditik astora! bidalketan
  • Josemari(e)k (Espainiako) Iparraldera itzuli da Inui: 40 urte eta gero hau! bidalketan
  • Maria-Jose Azurmendi Ayerbe(e)k Gaitzeko saioa bidalketan
  • Jonmikel(e)k (H)ernio maitatzeko hogei irudi eta etsipen gabeko testu bat bidalketan

Artxiboak

  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila

Kategoriak

  • (A)iruzkin literarioak
  • (B)literatura
  • (C)politika
  • (D)kulturgintza
  • (E)gizartea
  • (H)endaika
  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Bertsolaritza
  • Dantza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Erlijioa
  • Euskara
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Jaiak
  • Kirola
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika saioak
  • Sailkatugabeak
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA