Boterea galtzen hastetik heldu da bakea
Bakea eta Bizikidetza sustatzeko hainbat ekimen izan dira Euskal Herrian, eta are gehiago eratu beharko dira bi helburu horiek lortu nahi izanez gero. Premisa bat: bakeak ez du bizikidetza bermatzen, bakea gatazken ondoren dator eta garaileak ezarria izaten da. Bizikidetza eraikiko bada, gatazkak sortutako zauriak sendatu behar dira. Biktimekiko “erreparazioa” lantzea da bizikidetza sustatzeko lehen zeregina, eta berau ongi egiteko, “egia agertzea” eta “justizia egitea” funtsezkoak....
Read MoreBittor Kapanaga gogoan eta Euskera erro eta gara galtzarbean
Bittor Kapanagaren Euskera erro eta gara galtzarbean hurbildu gara liburuaren edizio-egile Juan Martin Elexpururengana. Solasaldia atondu ostean, oihal honetan josi ez ditugun txatalak dira honako hauek. Egilearen izenaz eta liburuarenaz beste: Lan guztiak I Euskaldunon hizkuntza eta Ikuskera ageri dira azalean. Zer dago barruan? Lehenengo honetan hizkuntzari eta mundu ikuskerari buruzko lanak datoz. Bi argitaratutakoak: Euskera erro eta gara (1978), bere obra nagusia; eta Refranes y...
Read MorePlusbalio poetikoa
Azalaren irudigilea…: Xabier Gantzarain, Gerd Arntz-i gorazarre. Kapital publikoa Jose Luis Otamendi Susa Gainbalioa legez jaso dut Kapital publikoa (Susa). Ene baitan ez daramadan kapital poetikoaren plusbalioa zor diot Jose Luis Otamendi poetari. Mendi osoa ez da oreganoa, alta, bere mendia otez betea da, ote zuriaz nola beltzaz, bere poemak loreak dira, poema arantzadunak ere izaki, bistan da. Jaso ez ezik, leitu ere dut kapital poetiko hau. Diru paper berriaren hotsak aditu...
Read MoreXauri Urepelera! Erdu Bilbora!
– Zertan da euskera Urepelen? – 316 bizilagun! –ene arrapostua–. – Zertan da euskeria Baigorri ibarrean? – 5963 biztanle! – Zertan euskara Baxenabarren: – 28.000… doi-doia! Nehoiz nehorekin mintzo naizenean, Ipar Euskal Herriaz oro har, Lapurdiz, Nafarroa Behereaz eta Zuberoaz berebat, harritzen nauzu erabat. Harritzen eta estonatzen naute, eiki! Eta nihaurek Ipar Euskal Herriaz inor txundiarazi baino, “gure” Iparraldeaz ohartarazi baino ez nuke nahi, bai inor bai...
Read MoreTunel eta izaretan geratu ziren amets errealak!
Idazleak euskal gatazkarekin lotura duten bederatzi ihesaldi kontatu dizkigu. Tunelak, izarak, mozorroak eta bafleak Josu Martinez (Elkar) Aitorpen bat eginez ekin behar diot Josu Martinezen Tunelak, izarak, mozorroak eta bafleak (Elkar) liburuaren iruzkinari. Iazko arazoan jaso nuen –sorta batean– eta irakurri ez ezik, jan nuen. Hasi eta buka, bat. Ez nuen ia-ia apunterik hartu. Istorioak bailiran barneratu nituen abenturazko bederatzi historiak. Azaroa-abenduko liburuen anabasan,...
Read More
Iruzkin berriak