Katebegia
Hasiera » Musika » Hotzikarak: tanta leunak ortzantz artean
Abu20 0

Hotzikarak: tanta leunak ortzantz artean

Atalak: Musika

Petti@etxeko uzta izenez, musikariak elkarlanean egindako bigarren diskoa da.

Petti@etxeko uzta izenez, Berako Petti musikariak elkarlanean egindako bigarren diskoa da.

Petti@etxeko uzta
Hotzikarak
Elkarlanean, 2016.
10 kanta.

Diskora estreinako “hurbiltzea” inpentsan egin nuen, uztan sobera erreparatu gabe. Lehen kantaren atmosferak haurtzarora eraman ninduen, errepide bazterreko gau-istorioak ekarri zizkidan akordura. Kantak  Zumarragako periferian paratu ninduen, errepide gaineko murailan lagunekin jarririk. Nerabezaro aurretiko urte zirraragarrien irudiak birbizi nituen Pettiren doinu iragangarrian. Pello Lizarralde herrikidearen hitzak etxeko uzta, hotzikarak eskuetan.

Itzuli-mitzuli franko eman du diskoak harrezkero, eta neroni haren ibilian. Ni naiz dio bigarren kantak. Ez dira Pettiri behinola entzundako Xabier Leteren hitzak, Eneko Barberenarenak baizik, barru-barrutik erauziak. Hiri bazterreko autobideko zubitzarrean gaude engoitik, amarekiko gazte garaiko laidoak iraganeko lur ikarak dira. Haren magalera itzuli nahian, laudorio epel eta suabe entzuten ditut bide bazterrean. Barberena barkabera.

Bi bide seinalatu dizkigu Igor Elortzak: preso bizi edo erdi libre. Josu Zabalaren eskutiko doinutan datoz hitzak: koldar jaio ginenontzat ez da ihes beterik. Pettik gogor berretsia: bizitza da bakarra eta ez ditu bi bide baizik, triste bizi gintezke edo erdi pozik.

Hotzikarak laztanak dira, laidoak laudoak, doinu anitz barkaberak.

Azken aetzaren balada, Barberenaren bigarren bala. Hiritik basora Etxahun zaharraren agoniak ez ezik, Gartxoten aieneak kausitu ditugu erregeen bidean. Pettiren musika uzta duzu, bere ahots berezkoan.

Beñardo Goietxe herrikidearen aizkoraren kolpe bortitzak entzun ditugu baso bazterreko bidean, oihaneko zuhaitz lerdenak negarrez ari dira. Petti ez da barkabera oraingoan. Denborak eta oroitzapenek Ez (dute) barkatzen nonbait.

Oihaneko zuhaitz haiek puskatu zituzten nola, puskatu zen Zabala ere, ez Josu, Juan Luis. Alta, ez da oroitzen nola puskatu zen, eta ez bide da sekula osatuko, ezta nahi ere. Zuhaitz lerden hura segitu nahi baitu izaten.

Beti aitzinera akatsetatik ikasten, buruari ongi jarraituz, bidean galdu zirenak gogoan, iraganeko tunelak eta zubiak iragan ditugu berriz ere, errepideko legean ibilki, beti aitzinera, alafede!

Sekula ez erortzea kontu zaila da, bidegurutzean okertzea txit erraza. Errepideko amildegiaren ertzak badu erakarmena, ertzean ibili denak, ertzean nahi du dena. Harkaitz Canoren hitzak oihartzun ozenak dira amildegian. Bidasoa ibaian beherean gaude. Beran.

Amaiera da uztaren azken anoa. Errepideko hamargarren geltokia leun eta bortitza. Amaiera beste zerbaiten hasiera izan daitekeen esperantzaz. Bidaia ez da amaitu, Irazoki eta Telletxeatarrak ari dira Pettiren ondoan. Lagun elemenia jatsi da harresitik errepidera: Estitxu Pinatxo, Txus Aranburu, Joseba Baleztena, Felix Buff, Xan Bidegain… Ez dira bakarrak, ez bakarrik ere.

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Mikel Asurmendi

1958an jaioa. Zumarragarra eta urretxuarra, nahiz batzuentzat ezinezko bitasuna izan. Politika esparrutik literatura eremura doan jendarteko gaiak jorratzen ditut normalean, Hendaia munduaren epizentroa izaki.

Azken bidalketak

  • Musika amaituko denean
  • Enegarren astea… Konfinamendua Hendaian: Lapitzen gaua
  • BURUtaZIOAK: Malenen ispilatzea
  • VI. astea. Konfinamendua Hendaian: Aldaketarik aldaketa
  • Hodei zuri bat (Joanari)

Iruzkin berriak

  • Tresna | Oharrak & Hondarrak(e)k “Gure munduan kokatutakoa eta eskuak zikintzen dituen literatura nahiago dut” bidalketan
  • IMANOL(e)k Oscar sariak: zalditik astora! bidalketan
  • Josemari(e)k (Espainiako) Iparraldera itzuli da Inui: 40 urte eta gero hau! bidalketan
  • Maria-Jose Azurmendi Ayerbe(e)k Gaitzeko saioa bidalketan
  • Jonmikel(e)k (H)ernio maitatzeko hogei irudi eta etsipen gabeko testu bat bidalketan

Artxiboak

  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila

Kategoriak

  • (A)iruzkin literarioak
  • (B)literatura
  • (C)politika
  • (D)kulturgintza
  • (E)gizartea
  • (H)endaika
  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Bertsolaritza
  • Dantza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Erlijioa
  • Euskara
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Jaiak
  • Kirola
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika saioak
  • Sailkatugabeak
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA