Suhiltzaileen kaserna okupatu ondoren, Sasiko Gaztetxekoak egoitza berriaren iguriki
Asteburua mugitua izan da Hendaian. Sasiko Gaztetxetik kanporatuak izan eta berehala, gazteek suhiltzaileen kaserna zaharra eta hutsa okupatu zuten larunbatean. Sasiko Gaztetxeko kideak Kotte Ezenarro auzapezaren aginduz kasernatik kanporatuta izan ondoren, auzapeza bera eta Chantal Kehrig-Cottencon auzapez-ordea negoziatzeko prest agertu ziren. Une luze batez mintzatu ondoren, egoitza bat aurkitzeko asmoa azaldu zieten gazteei. Herriko Etxeak hemezortzi hilabeteko epea eskatu die gazteei...
Read MoreHaize hego gorri durduzagarria
Erreka haizea (botere, isilpen eta herioaz) Sonia González. Susa, 2018. Erreka haizea ez da aise… Ez da aise definitzea genero literarioa legez, ez da irakurtzeko lan nekeza hala ere. Alta bada, ez da ukaldi batez irensten den “edabea”. Saiakera da, baina ez guztiz, ez saio ohikoa. Nobelaren zantzuak ditu: kontalariak –Sonia Gonzálezek– Andoni bikotea pertsonaia “asmatu” du, bikotea ohia. Asmatu al du? Erreala ote? Labartza herria aipatzen du idazleak, beraz, Erreka haizea-k...
Read MoreETAren legatua: basamortua
ETAren zuzendaritzarekin azken elkarrizketa Gernikatik Arnagara Iñaki Soto (Txalaparta / Gara) Aitzin-solasa Ez ohiko liburu bati buruzko iritzia eman aitzinetiko oharra: Liburua ez ohikoa da, bere egilearen (Iñaki Soto, Txalaparta / Gara) besteko egileak, edo berauek ordezkatu duten erakundea desegina baitago dagoeneko. Dena den, erakundea indarrean balego ere, liburuko galderen erantzuleekin ez zen feed back-a izango sekula, edo ez beste liburu baten egileekin izan daitekeenaren parekoa...
Read MoreEuskaldunon historia betikotzen duen istorio narrasa
Patria Fernando Aramburu Tusquets argitaletxea (Andanzas bilduma) Euskaldunon historia betikotzen duen istorio narrasa Aitzin-solasa Euskal literaturaren arizalea naiz, aritua, ez aditua. Espainol literaturan, berriz, ez aritua ez aditua. Fernando Aramburu idazle donostiarraren Patria eleberria irakurri berria naiz. Lankideei gaztigatu nienenean, “ufako”-ren bat edo beste sentitu nuen saman. Ez da lehen aldia. Duela hamabost bat urte, Jon Juaristiren El bucle melancolico irakurri nuenean...
Read MoreQuebecen: Quebec hiriburuaz eta Montrealez inpresio sorta
Euskal Herritik kanpo egon gara opor garaian, Kanadako Quebecen bi astez. Hainbat bururapen heldu ohi zaizkit horrelako bidaien abiaburuan. Honatx horietako bi, lehena nazio supremazisteetako hiritarrei entzuna: “Nazionalismoa bidaiatzen sendatzen da”. Bigarrena, nirea: “Gaurko turistak iraganeko konkistatzaileen ondorengoak –edota haien jarraitzaileak – gara”. Beste herrialdetara bidaiak beraiei buruzko dugun ezagutza apurra emendatzeko baliagarriak izaten zaizkit. Ipar Ameriketako...
Read More
Iruzkin berriak