Katebegia
Hasiera » (B)literatura » “Euskararen erabilpen egokiaren muga komunikazioaren arrakastan dago”
Abu30 0

“Euskararen erabilpen egokiaren muga komunikazioaren arrakastan dago”

Atalak: (B)literatura

Miren Amuriza idazle eta bertsolaria Berriz jaioterrian. Argazkia: DANI BLANCO.

Miren Amuriza elkarrizketatu dugu Basa nobelaren karietara. Sabina Gojenola da protagonista, Altzerreka baserria gobernatzen duen alarguna. Elkarrizketaren zati honetan, euskara izan dugu hizpide, batua eta bizkaiera.

Basa bizkaiera kutsua duen euskara batuaz idatzia da.
Baina ez dago bizkaieraz. Badakit irakurle askok, batik bat gipuzkoarren, “nahi” baten ordez “gura” bat ikusi eta “hara, bizkaieraz dago” esango dutena. Uste dut hor badagoela erresistentzia moduko bat baina zabaldu dezagun ikuspegia apur bat, ezta? Batuaren defendatzailea naiz, noski, baina kontatu nahi nuenari ahalik eta ongien, zehatzen eta indartsuen egokituko zitzaion soineko bat jantzi gura izan diot. Laburrean kontatu behar nuela kontziente izanda, izan hitzak izan irudiak izan espresioak berezko karga zeuzkaten berbak erabili behar nituen, berezko kontestuak eskatzen zuena. Sabinaren ahozko hizkera hori pertsonaia bera ezaugarritzeko modu bat gehiago da. Muga asko topatu dut, hasteko konturatu naizelako zenbat bider pasatzen nintzen erdaratik, euskara etortzeko: izenondoekin, adjektiboekin.

Betiko eztabaida: batua versus euskalkia, edo alderantziz.
Batua eta euskalkiaren arteko eztabaia antzua da, gaindituta eduki behar genuke. Nik, bertsolari bezala, plaza batera joaten naizen bakoitzean ariketa hau egiten dut: Lasartera joaten banaiz, batuaz egingo dut. Nire herrian ari banaiz, Berrizen, ez dut batuaz kantatuko, baina bizkaiera jasoan egiten saiatuko naiz publiko zabal batentzat ari naizelako. Idaztean berdin: edozein euskaldunentzat ari naizenez, batuan egingo dut baina horrek ez du esan nahi mendebaldeko euskalkia alboratuko dudanik. Eguneroko lanabes dudanez gero, zer gutxiago euskarari txinpartak ateratzen saiatzea baino, ezta? Horrek ariketa kontziente bat eskatzen digu idazten edo kantuan gabiltzanoi, baina hartzaileei ere predisposizio bat eskatzen die.

Non dago muga?
Idazten ari nintzen bitartean askotan pentsatzen nuen baten batzuek nire idazkera pedantetzat hartuko ez ote zuten eta beldur nintzen. Ni ez naiz euskaldunagoa euskalkirik ez daukan hiztun bat baino, ezta gutxiago ere. Baina daukadanez gero, zergatik ez neuretik eman? Batuaren bitartez, betiere. Uste dut euskaraz ari garen komunikatzaile guztiok egin behar genukeela ariketa hau: non nago eta norentzat ari naiz. Ez zait buruan sartzen, adibidez, euskal hedabide nazionaletan jatortasunaren edo kolokialtasunaren izenean, euskalki itxian berba egitea. Egitekotan, egin dezagun jasoan edota gure euskalkiaren kolorearekin, baina batuan. Erabilpen egokiaren muga komunikazioaren arrakastan dago.

Basa nobela Elkarrek argitaratua da. Eleberriak XX. Igartza saria irabazi zuen 2017an.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Mikel Asurmendi

1958an jaioa. Zumarragarra eta urretxuarra, nahiz batzuentzat ezinezko bitasuna izan. Politika esparrutik literatura eremura doan jendarteko gaiak jorratzen ditut normalean, Hendaia munduaren epizentroa izaki.

Azken bidalketak

  • Musika amaituko denean
  • Enegarren astea… Konfinamendua Hendaian: Lapitzen gaua
  • BURUtaZIOAK: Malenen ispilatzea
  • VI. astea. Konfinamendua Hendaian: Aldaketarik aldaketa
  • Hodei zuri bat (Joanari)

Iruzkin berriak

  • Tresna | Oharrak & Hondarrak(e)k “Gure munduan kokatutakoa eta eskuak zikintzen dituen literatura nahiago dut” bidalketan
  • IMANOL(e)k Oscar sariak: zalditik astora! bidalketan
  • Josemari(e)k (Espainiako) Iparraldera itzuli da Inui: 40 urte eta gero hau! bidalketan
  • Maria-Jose Azurmendi Ayerbe(e)k Gaitzeko saioa bidalketan
  • Jonmikel(e)k (H)ernio maitatzeko hogei irudi eta etsipen gabeko testu bat bidalketan

Artxiboak

  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila

Kategoriak

  • (A)iruzkin literarioak
  • (B)literatura
  • (C)politika
  • (D)kulturgintza
  • (E)gizartea
  • (H)endaika
  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Bertsolaritza
  • Dantza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Erlijioa
  • Euskara
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Jaiak
  • Kirola
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika saioak
  • Sailkatugabeak
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA