Katebegia
Hasiera » Musika » Barru-barruko gerraz, latz adina goxo
Abu17 0

Barru-barruko gerraz, latz adina goxo

Atalak: Musika

Anariren zazpigarren diskoa, bakarka.

Anariren zazpigarren diskoa, bakarka.

Anari
Zure aurrekari penalak
2015eko neguan eta udaberrian grabatua.
9 kanta.

Aldeak alde, Janis Joplin nola halaxe heldu zait Anari. Alderaketak gorrotagarriak direla jakinik, errealitatearen deuseztatzaileak. Edo, bestela nahi baduzu, Mikel Laboaren gisara heldu ere, generoz har(e)ago joanez. Aldeak alde, eta ez beti berdin heldu ere.

Nola heldu zaidan? Nire arimaren apurtzaile. Apurtzaile edota sustatzaile, aldian edo aldartearen arabera. Anariren musika eta hitzak zurrunbilo geldiezinak bilakatu izaten dira nire baitan. Ez betiere. Nola gerta nire arima, halaxe gerta Anari kantari bera ere.

Gutaz ari da Anari, bere baitatik bere baitara. Bere izatetik gure baitara gutaz ari duzu. Gure barru-barruko gerraz, latz. Latz eta goxo, aldia eta aldarte arau. Gure ametsen eraisteaz ari zaigu. Doinuz doinu, hitzez hitz, hitz eta doinu neurtuetan, bere hitzen zirimolek gatibatzen gaituzte.

Gure aurrekari penalak libratzeko bederatzi kanta dituzu, enbata bakarrean. Piano piano abian ohi da oldar bakoitzean. Ez da heldu bakarrik, musikariek berezko doinuz inguratzen dute, beren-beregi. Bizi gaituzten animalia izukaitzak laztantzeko doinuak dira, latz eta goxo laztantzeko doinuak, astiro eta eztiro emanak: makro-juizioak “ospatzen” ari dira basamortuko hareazko gazteluetan.

Sexuak eta heriotzak zorrozki erasaten digute, muturreko egoeretan, larriki zauritzen dituzte gure baitako animaliak. Luizia izan zen, eta ondoren hasi ere gure ihes betea! Ihes egitea haizu bailitzan. Haizu ez da zilegi baina. Orfidalak orfidentalak dira, hitz karraskariak, hari xume hauskorrak gure hortzetan. Gure animaliek gure baitan zarraizkigute, tira ahala karraskan.

Arquimedesen printzipioa maxima da Anarirengan, uretan nola ohetan, ereiten duenak ez baitu ereindako arau jasotzen. Edo ez betiere. Epaitzeko tenorean, akusatua eta testigua gu geu baikara. Ez kantu minenak ez ederrenak, ez gaitu engoitik Oreinago bilakatuko, orainago ere ez, ezta orgasmorik orgasmoenak gure oinazeaz libratuko.

Oreina izan balea izan, erraza hastea da, nekeza berriz haztea, ezinezkoa berriz zarena ahaztea. Beti aurkituko baitugu gugan xerkatzen ez duguna. Har(e)ago joan nahi izan arren, basamortuan (h)areagotzen dira gure hitzak eta penak. Benaz.

Otzanak baikara, mila kilometroko zeru baso erreka belaze zeharkatuta ere, gure ametsetan zaldi zuriak bihurtu izanagatik, zerua zulo zuri izarigabea bilakatu zaigu iratzartzean. Lo gaudela baino ez dugu imajinatu zein animalia garen: hitzak elkarri jaten dizkiogun animaliak; goxoak nola piztiak, ozenak edo isilak, (h)ego haizearen arau. Deusaren hurrengoa baino ez gara izartegian.

Armagatzea
da sasoiko kanta. Heldu gara azkenera. Barru-barruko makro-juizioaren tenorea heldu zaigu. Amaierarik gabeko amaiera. Basamortuan aingura bota duen balea legez. Galderak –hots, aingurak– amuak dira, amuak arraposturik ez, ordea. Anari basa mortuko marea bizia da. Berarekin geroz eta (h)areago joan gero eta mareago bihurtuko zara. Zure aurrekari penalek enbataren zirimolari jarraituko diete betiere. Edo ez betiere. Zure aldiaren edota aldartea nola gerta. Horixe!

Gorka Bereziartuaren elkarrizketa. Dani Blanco argazkilari.

Gorka Bereziartuaren elkarrizketa. Dani Blanco argazkilari.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Mikel Asurmendi

1958an jaioa. Zumarragarra eta urretxuarra, nahiz batzuentzat ezinezko bitasuna izan. Politika esparrutik literatura eremura doan jendarteko gaiak jorratzen ditut normalean, Hendaia munduaren epizentroa izaki.

Azken bidalketak

  • Musika amaituko denean
  • Enegarren astea… Konfinamendua Hendaian: Lapitzen gaua
  • BURUtaZIOAK: Malenen ispilatzea
  • VI. astea. Konfinamendua Hendaian: Aldaketarik aldaketa
  • Hodei zuri bat (Joanari)

Iruzkin berriak

  • Tresna | Oharrak & Hondarrak(e)k “Gure munduan kokatutakoa eta eskuak zikintzen dituen literatura nahiago dut” bidalketan
  • IMANOL(e)k Oscar sariak: zalditik astora! bidalketan
  • Josemari(e)k (Espainiako) Iparraldera itzuli da Inui: 40 urte eta gero hau! bidalketan
  • Maria-Jose Azurmendi Ayerbe(e)k Gaitzeko saioa bidalketan
  • Jonmikel(e)k (H)ernio maitatzeko hogei irudi eta etsipen gabeko testu bat bidalketan

Artxiboak

  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila

Kategoriak

  • (A)iruzkin literarioak
  • (B)literatura
  • (C)politika
  • (D)kulturgintza
  • (E)gizartea
  • (H)endaika
  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Bertsolaritza
  • Dantza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Erlijioa
  • Euskara
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Jaiak
  • Kirola
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika saioak
  • Sailkatugabeak
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA